2018/11/11

2018-11-09 Bilboko Miribillan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:18 e(t)an

Euskaraldia hastear  dago, oso gutxi falta da eta motorrak berotzeko Miribillara kantujira egiteko deitu ziguten. Bigarren aldia zen bertaratzen ginena eta harrera polita jaso dugu beste behin ere. Hasiera traketsa izan genuen... Euria eta haizean kalean eta ez ginen batere eroso ibili. Tabernetara sartzea erabaki genuen eta epelean eta bildu-bildu eginda giroa ederki berotu zen. Giro bikaina eta tratu ikaragarria. Ederki pasa genuen! Euskaraz kantatuz pixkat zipriztindu ote genuen eta gustura itzuli ginen etxera. Eztarriak astindu genituen eta orain ahobiziek mingaina astindu beharko dute! Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko emanaldiak: 2018-1,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:





Ez dago erantzunik "2018-11-09 Bilboko Miribillan kantujira"