2016/05/15

2016-05-14 Zeanurin San Isidro jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 01:52 e(t)an

Lau urte pasatu dira Zeanurin aurrez jo genuenetik. Beti da erakargarria Arratiako txoko hauetara gerturatzea eta zorte ederra izan dugu gaurkoan ere...
Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere ederki eutsi dio egunak. Ez zirudien maiatzeko egun bat zenik baina ez dakigu zergatik, ateri egin du emanaldi osoan zehar. Guk uste, Zeanuriko eztarriek ederki kantatu dutelako izan dela!!!!!
Koadrilla polita izan dugu lagun hasiera-hasieratik eta gustura ibili gara. Goxo-goxo sentitu gara eta ederki pasa dugu kalean gooora eta kalean beheeera.

Errepikatzeko modukoa lagunak!
Ondo pasa San Isidro eguna!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2012

Eguneko argazkiak klikatu hemen:


Eguneko bideoak hemen:








Ez dago erantzunik "2016-05-14 Zeanurin San Isidro jaiak"