2015/09/13

2015-09-12 Bergaran San Martin jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 09:26 e(t)an


Bergarara gonbidatuan izan gara oraingo honetan. Bigarren aldia da bertan jo duguna, baina aurrekoa aldia duela 6 urte izan zela kontuan izanda, esperientzi berri bat bizi izan dugula esan dezakegu.
Goizeko azokaren inguruan jendea zebilen bitartean tokatu zaigu jotzen ibiltzea. Eguerdiko 12:00etan hasi gara eta 14:30ak arte han ibili gara batera eta bestera. Giro polita aurkitu dugu eta harrera beroa egin digute egon garen geldiune denetan.
Batzuk kantuan eta beste batzuk egonean izan ditugu inguruan eta guztien irrifarra izan dugu ordainik onena.
Ondoren paella janera joan gara eta oso ondo tratatu gaituztela esan beharra daukagu. Eskerrik asko antolatzaileei honelako bazkari goxoa eta honelako tratua emateagatik.
Bazkalondoren eta zezenak hasi bitartean kantaldi txiki bat egin dugu.
Hortik aurrera karpan zezenek gure saioak baino ikusmin handiagoa sorrarazi dute.
Kalean beste saiotxo bat egin eta halaxe etxeratu gara. Aho zapore gozoarekin eta ondo pasa izanaren sentipenarekin.

Aurreko urteetako berriak: 2009

Eguneko argazkiak hemen klik eginda:

Eguneko bideoak:



Ez dago erantzunik "2015-09-12 Bergaran San Martin jaiak"