2015/11/30

2015-11-29 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Aurtengoa ez da lehen aldia Ormaiztegin egon garena, ez...
San Migeletan eta kinto afariren batean izanda gara eta aurten Ander Deunaren jaietan egon gara.
Hotza izan genuen kanpoan baina eztarri batzuk ederki berotu ziren halaere.
Hasiera pilota finalak baldintzatu zigun, jende ugari telebistari pegatuta baitzegoen, baina hori amaitu ondoren han izan genuen jendea gure alboan.
Koadrilla polita izan genuen lagun emanaldi guztian zehar eta 3 ordu akordatzerako joan zitzaizkigun.
Beste behin ere ederki pasa dugu Goierriko txoko honetan eta espero dugu bertako hainbatek guk bezain ondo pasa izana.


Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2012, 2011


Eguneko argazkiak hemen:




2015/09/21

2015-09-20 Urretxun Euskal Jaia

Gaur dena mundial joan da!

Eguraldia paregabea, jendetza Iparragirreren jaiotetxearen aurrean eta kantua eta dantza nahi adina.

Horrela edonora joan liteke. Maitatuak sentitzen gara eta herrian halako harrera izateak poza ematen digu.

Baina gogoratu. Kantua eta euskara uztartzen ditugu eta hori ez da egun bakarrean egin behar, urte osoan baizik.

Ondo pasa Santa Anastasi jaiak!!

Aurreko urteetako argazkiak:  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008



Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:



Eguneko bideoak:




2015/09/15

2015-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Aurtengoa lehen aldia da Mutrikura gerturatu garena. Saiakera batzuk egon dira baina aurtengora arte ez zaizkigu gauzak pare-parean tokatu.
Aurten suertez, bertaratu gara eta giro paregabea izan dugu lagun.
Zezenak bukatu zain egon gara eta bukatu orduko hasi eta erantzun paregabea aurkitu dugu.
Ordubete pasako kantu saioa egin eta beheko plazara jaitsi gara kalejiran. Kale estuak eta koadrila bikaina atzetik. Beheko kalean beste pixkat egon gara eta berriz kalian gora saioa amaitzeko. Akordatzerako 22:30ak ere izango ziren eta jendearen partetik ez dugu presarik somatu.
Ez dakigu nekea edo gosea zer den ba ote dakiten mutrikuarrek, baina kantua zer den bai. Ederki pasa dugu eta beste noizbait elkar ikusteko itxaropenarekin joan gara etxera.

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:


Eguneko bideoak:


2015/09/13

2015-09-12 Bergaran San Martin jaiak


Bergarara gonbidatuan izan gara oraingo honetan. Bigarren aldia da bertan jo duguna, baina aurrekoa aldia duela 6 urte izan zela kontuan izanda, esperientzi berri bat bizi izan dugula esan dezakegu.
Goizeko azokaren inguruan jendea zebilen bitartean tokatu zaigu jotzen ibiltzea. Eguerdiko 12:00etan hasi gara eta 14:30ak arte han ibili gara batera eta bestera. Giro polita aurkitu dugu eta harrera beroa egin digute egon garen geldiune denetan.
Batzuk kantuan eta beste batzuk egonean izan ditugu inguruan eta guztien irrifarra izan dugu ordainik onena.
Ondoren paella janera joan gara eta oso ondo tratatu gaituztela esan beharra daukagu. Eskerrik asko antolatzaileei honelako bazkari goxoa eta honelako tratua emateagatik.
Bazkalondoren eta zezenak hasi bitartean kantaldi txiki bat egin dugu.
Hortik aurrera karpan zezenek gure saioak baino ikusmin handiagoa sorrarazi dute.
Kalean beste saiotxo bat egin eta halaxe etxeratu gara. Aho zapore gozoarekin eta ondo pasa izanaren sentipenarekin.

Aurreko urteetako berriak: 2009

Eguneko argazkiak hemen klik eginda:

Eguneko bideoak:



2015/08/18

2015-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Zazpigarren aldia bada Ondarroara joan garena. Lehen urtean harritu ginen eta azken honetan ere harrituta jarraitzen dugu!
Hasieran arazotxo batzuk izan ditugu teknikarekin, baina nolabait konpondu ahal izan dugu.
Kalejiratxoa egin eta errioaren ondoan jendetza ikusi dugu antzarrei begira. Inguratu da koadrilla ederra guregana eta kantu saioa egin dugu kofradia zaharraren aurrean. Motz egin zaigu hango egona!
19:30ean erromeria zegoenez Alameda aldera joan gara talde bikaina lagun harturik.
Hortik aurrera giroa bero eta kantuan aspertzen ez den herri bat! Liburuxkako kantu gutxi geratu zaizkigu kantatu gabe.
Polita izan da. Eguraldiak lagundu digu eta Ondarroako indarrak ere bai!
Beste urte batez itzultzeko gogoz geratu gara alajaina!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak hemen:


Eguneko bideoak:









2015/08/09

2015-08-08 Getarian Salbatore jaiak

Getarian izan gara Salbatore jaietan berriro ere. Zerura begira joan gara, euria goitik behera ari baitzuen eta eguna zatartzeko arriskua ikusten genuen. Bazkaria Sahatsaga frontoian izan zen eta han ikusten genuen mahai ilara luzea txukun-txukun eta ederki antolatuta. Batzuek lana poliki egina zuten guztiok eseri eta bazkari eder bat egiteko.
Hori bai, bazkarian arauak hautsi genituenaren sentsazioa izan genuen. Ikus bertan dagoen kartelak zer dioen:



Bazkalondorenean giroa handitzen joan zen. Lehenengo kantatu, gero dantzatu eta Marmitako txapelketako sariek eman zioten hango ekinari bukaera.
19:00etarako denok kalera jaitsi ginen. Han ere euri langarra izan genuen lagun harik eta hasi ginen arte. Getariako eztarrietan fedea jarri eta halaxe gertatu zen. Kaleko jardunerako hantxe atertu zuen berriro ere.
Hortik aurrera festa lehertu zen.Kalian gora eta behera jardun genuen kantuan, dantzan eta umore ezin hobean. Koadrila handia beti lagun eta mundial pasa genuen. Nekez ahazten diren egun horietako bat bizi genuen alajaina.

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko hemen klik egin:

Eguneko bideoak:









2015/07/25

2015-07-25 Soraluzeko jaiak


Hirugarren urtez egon gara Plaentxia edo Soraluzen.
Badakigu zer den bertan jotzea eta urtero ezin harrera beroagoa jasotzen dugu.
Gaurkoan ere emanaldia bi zatitan egin dugu. Bazkari aurretik eztarriak berotu eta hor ibili gara gara kalian beheeera eta kalian gooora.
Talde ederra inguratu zaigu eta jendeak ezin hobeto erantzun du, bai horixe.
Eguraldia zalantzati zegoenez bazkaria frontoian izan da eta bertan bazkaltzeko aukera izan dugu. Kafearen ondoren bingoa jolastu/jokatu dugu eta xoxen tentsioa zer den ikusi dugu!
Bazkari legea egindakon kalera joan gara beste saiotxo bat egitera. Oraingoan berriz talde txikiagoa egon gara baina giro ezin hobea.
Jendeak ondo pasatu duela iruditu zaigu, baina guk haien pare edo hobeto pasa dugula esan beharra daukagu.
Iluntzea gerturatu ahala eta ekitaldi gehiago ere badaudenez, etxera joan beharrean aurkitu gara. Ea beste batean elkar ikus-entzuteko parada dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko argazkiak hemen:




Eguneko bideoak:





2015/07/19

2015-07-19 Markinan Karmen jaiak

Aurtengo uztailaren 19an lehen aldiz egon gara Markina-Xemeinen.
Gaurko egitarauaren oinarri kantua zen nolabait. Goizean gure saioa zegoen eta arratsaldean ETBko programa den Kantugiro zegoen programatuta. Guk gure lana hasi dugu 12:30ean eta 15:00ak ibili gara kantu eta dantza.
Motorrak berotzen joan gara eta alde zaharreko kale estuetan sartu geranean hortxe lehertu da jaia. Atzoko eguna potentea izanda, gaurko lanak zailak izan zitezkeela pentsatzen genuen...baina markinarrek metxa luzea dutela erakutsi digute.
Giro ederra eta talde polita izan dugu inguruan eta dena oso erraz joan da guretzat. ETBkoak ere hasieran gure artean ibili dira eta hauetako batean bertan egongo gara ikusgai.
Aho zapore gozoz joan gara etxera eta berriz elkar ikusteko irrika haundiarekin joan gara!!!!


Eguneko argazkiak hemen:


Eguneko bideoak:



2015/07/17

2015-07-16 Antzuolako jaiak

Antzuolako 2015eko jaien hasieran egoteko aukera izan dugu beste behin ere.
Lagun zaharrak agurtu eta berriak egin ondoren afariari ekin genion.
Irudipena izan genuen behin ere baina jende gehiago hurbildu zela aurtengoan.
Ume, gazte eta ez hain gazteak batera mahai baten bueltan ikusteak poza ematen du.
Danak txintxo-txintxo egon ziren kantuan eta dantzan. Ederra somatzen giroa eta izan genuen gaugiroa. Gaua epel eta lotarako baina kalean egoteko egokiagoa zirudien.
Hiru geldialdi egin genituen herrian zehar eta 1:30ak ere jo ziguten iji eta aja.
Hortik aurrera erretiroa hartzea hobeto izaten da...

Ondo pasa jaiak!





Aurreko urtetako emanaldiak: 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:






2015/07/13

2015-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Pasa dira 2015eko Geltokiko jaiak.
Azken ekitaldia egitea guri tokatu zitzaigun eta ederki joan zen dena.
Arratsaldeko 19:30ean hasi ginen kalejiran Mendiaraz plazaraino. Dagoeneko jendea zain genuen eta horrek egia esan ilusio berezia egin zigun.
Borobil haundi-haundi baten erdian egon ginen eta jendea gustura antzeman genuen.
Umeak, gazteak eta ez hain gazteak batera ibili ginen eta egonaldi atsegina izan genuen.
Denera 3 geldialdi egin genituen, Mendiaraz plazan, Geltokietako plazan eta Auzo tabernan. Orduak aurrera joan ahala erretiroa hartzen joan zen jendean eta honela goxo-goxo bukatu genuen Auzo tabernan.
Hemendik eskerrak eman jaiak antolatzen ibili den lantalde jator eta langileari. Txukun irten ziren gauzak eta!!!!!

Eguneko argazkiak:

Argazkiak hemen
2010 eko argazkiak





Eguneko bideoak:





2015/06/28

2015-06-26 Urrestillan San Joanak

Aurten ere enegarrez izan gara Urrestillan. Jaiei bukaera ematea tokatu zaigu. Lagun zaharrekin egon eta lagun berriak ere egin ditugu.

Afal aurretik kalejiratxoa egin dugu eta euri langarraren bisita izan dugu.
Adin desberdinetako jendea izan dugu lagun eta ederki pasa dugu. Batzuk pilota partidak ikustera joan diren bitartean guk ederki afaldu dugu eta txispa piztu da halako batean.
Kantuan hasi gara berriz ere eta halaxe ibili gara arbola botatzeko ordua iritsi den arte.

Hortik aurrera jendeak ez zuen aitzakia handirik behar kantatzeko eta dantzatzeko.Orduak aurrera joan zaizkigu akordatzerako eta bukatu ezinik ibili gara.

Beste behin ere Urrestilla zeinen kuttun dugun eta zeinen kuttun sentitu arazten gaituzuen frogatu dugu.

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2011

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:







2015/05/02

2015-05-01 Legazpin Santikutzak



Legazpira hurbildu gara beste behin ere. Oraingoan Santikutz jaietan egon gara. Lagun ugari ditugu bertan, eta aitzakia hauek asko estimatzen dira lagun guzti horiek agurtzeko.
Saioa hasi aurretik eguraldi zalantzatia bazegoen ere, azkenean errespetatu digu emanaldian zehar. Tenperatura goxoa izan dugu lagun, beraz, aitzakiarik ez dugu izan.
Hasi orduko taldetxo polita izan dugu lagun eta halaxe izan da bukatu arte.
Ume, gazte eta heldu ibili gara nahastuta eta giro onean. Egia esan gozatu egin dugu kantuarekin eta dantzarekin. Eta gainera euskaraz!
Segi horrelako giro jatorrean!!!!

Legazpin beste emanaldi batzuk: 2014 20132012


Eguneko argazkiak:
Eguneko bideoak:

2015/04/27

2015-04-25 Urdazubin kantu bazkaria

Joan den apirilaren 25ean Urdazubin egon ginen.
Gure taldekideak solte egonak ginen 2 urtetan baina aurten 5 lagun joateko aukera izan genuen.
Ondo bazkaldu, hobeki kantatu eta mundial pasatu genuen.
Giro ederra lagunen artean eta tenperatura bikaina apirilean izateko. Kanturako grina bazkal aurretik erakutsi ziguten. Ondoren lehen eta bigarren plateren artean, postrea etorri aurretik ere bai. Kafearen garairako eztarriak ederki berotuta genituen. Hortik aurrerakoak borobil joan ziren. Ea beste batean bidean elkarrekin egoten garen...

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:


2015/02/22

2015-02-21 Morgan ihauteriak

Morgara egin dugu bisita joan den otsailaren 21ean. Ihateri edo aratuzteetako data "ofizialak" pasatu ziren eta garizumako lehen asteburuan sartu garen honetan... Hemen jaiak dirau!
19:00etan jarri ziguten hitzordua, baina ordu horretan ez genuen koadrilla haundirik inguruan. Goxo-goxo jotzen hasi ginen eta akordatzerako taberna gainezka zegoen!
Giroa derrepentean berotu zen eta hortik aurrerakoa ederki joan zen! Ohartzerako jendea saltoka eta kantuan genuen eta egundoko giroa sortu zen. Bakoitzak bere mozorroarekin egin zuen jolas eta ihauterietako magia zabaldu zen...
Bukaera aldean nahiz eta eguraldia pixkat gaiztotu zen barruan ibiltzeko modua izan genuen eta gustura bukatu genuen beste behin ere. Ohartze

Aurreko urteetako berriak: 2013

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:

2015/02/06

2015-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Otsailaren 5 Beasainen Loinazko San Martin eguna da, herriko patroia. 2015ean gainera Beasainek Seguratik banandu zela 400 urte betetzen dira. Festarako eta ospakizunertarako ez zen aitzakiarik behar. Otsailak arrisku bat izaten du; negu gorrian izaten dela urtero eta aurtengoan ederki demostratu zigun eguraldiak.
Jotzen hasi behar genuen orduan ez zen giro!
Elurra mara-mara eta barrurako giro hobea.
Atertu zuen une batean, kalejira hasteko aukera izan genuen eta eguraldiak ederki errespetatu zigun kalean ibili ginen bitartean.
Igartzatik hasi eta Bideluzeraino hainbat geldialdi egin genituen txokoz-txoko eta jendearen erantzuna bikaina izan zen!
Beste behin ere ederki pasa genuen Beasainen!
Ez zen bisitan geunden lehen aldia eta beste behin ere ederki ibili ginen!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2012, 2009

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:


2015/02/03

2015-02-03 Idiazabalen San Blas jaiak

Lehen aldia zen Idiazabalen San Blasetan egoten ginela. Dena den, Idiazabal ez zaigu ezezaguna egiten inondik inora!
 Badira urte batzuk bertan jo izan dugula eta esperientzia polita bizi izan dugu alajaina.
Beti entzun izan dugu Goierriko jai hotzenetakoak dirala San Blasak, baina gaur karpan bizitako giroa, bero-beroa iruditu zaigu. Kantuan eta dantzan txandaka jendearen partehartzea aktiboa izan da gure emanaldi osoan zehar. Koadrilen kolore ikusgarriak irudi polita ematen zuten eta elkarrekin ume, gazte eta ez hain gazte ikusteak gustua ematen du. Denak elkarrekin ederki pasa dugu eta beste behin ere aho zapore gozoaz joan gara etxera!
Ondo bukatu Sanblasak!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak: