2009/06/29

2009-06-28 Zuia Euskaraz (Murgian)


Gaur Arabara joateko aukera izan dugu eta sorpresa ederra jaso dugu.
Zuiara inguratu garenean kanpotarren ikuspegi eta aurreiritziekin joan gara. Egia esan, ez genekien zer aurkituko genuen baina hori bai, horrelako girorik ez genuen espero.
Gu inguratzerako etxeko lanak eginak zituen batek baina gehiagok eta ez dugu lan handirik izan giroa berotzen.
Jaia nagusi izan da eta kanta eta dantza gogotik egin dugu.
Euria hasi zaigu eta frontoi barruan sartu behar izan dugu. Hango sonorizazioa ez da batere egokia gure ekitaldientzat eta atertu bezain pronto alde egin dugu handik. Pelotazaleak bagara ere, frontoiak pilotan jokatzeko dira eta ez kontzertu baterako.
Ondo pasa dugu eta euskarak ibilbide luzea izango al du Zuia aldean???
Lehengaia behinik behin badago. Segi horrela lanean!



Egunean zeharreko argazki gehiago ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Eguneko informazio gehiago: zuia.com , Noticias de Alava,

2009/06/28

2009-06-27 Zumaian San Pedroak


Ekainaren 27an Zumaian San Pedro Jaiak zirela eta oilasko erre jana antolatu zuten afari gisa.
Lehen urtea zen horrelako zerbait antolatzen zutela Kantauri plazan.
Bertaratu zirenekin kantuan ibili ginen utzi ziguten arte, hau da, jaietako egitarau mardulak ordutegi estuak izaten ditu batzuetan eta 22:30ean mariatxiak zain-zain izan genituen.
Denbora di-da joan zitzaigun eta akordatzerako mariatxiak bultzaka genituen. Bukaerako txalo zaparradak gorputzaldi ederra utzi zigun. Giro ederra eta tenperatura ezin hobea.
Aitzakiarik gabeko iluntzea pasa genuen.
Ez zen Zumaia bisitatzen genuen lehen aldia.
Berriz ere bueltatzeko aitzakiarik ez daukagunez, ea laster batean bertaratzerik dugun.

Argazkiak ikusteko klik hemen

Berri gehiago: Baleike.com, zumaia.net, DJon bloga ,

2009/06/14

2009-06-13 Gorlizko III. Dantzari txiki eguna


Joan zen ekainaren 13an, 2 gauza egiten saiatu ginen, dantza eta kantua uztartzen.
Gorlizen III. Dantzari Txiki Eguna antolatu zuten Aratz dantza taldeko kideek.
Egun sargoria izan genuen aukeran baina terrazan eserita egoteko eta bide batez bustitako eztarri horiek lanean jartzeko giro ederra izan genuen.
Horren adibide bezala hemen behean dituzuen eguneko irudiak.




2009/06/07

2009-06-07 Bergaran eskola publikoaren jaia


Bergaran egun ederra pasa genuen eskola publikoaren jaian. Eguerdiko 12:00etan duda-mudatan ibili ginen non jo eta nola asmatu. Batean dantzariak, hurrengoan musikariak, bestean antzerki taldea. Gure lekua topatu arte batera eta bestera ibili ginen, baina, denborarekin aurkitu genuen gure txokoa eta gure publikoa.
Eguraldi ederra eta egonaldi ederra egiteko aukera ematen duenez Bergarak bertan egon ginen 3 ordu pasaz.
Jendea gustura egon omen zen gurekin eta lerro hauek aprobetxatu behar ditugu gure ondoan fidel izan genituen Ibon Bilbao eta konpainiari eskerrak emateko. Behean dauden irudiak beraiek hartuak dira eta hor isladatzen da ederki bertan bizitakoa.



Amaieran plaza aldera gindoazela Korta-Zahar tabernan egin dugu geldialditxoa eta bertako jabeari bihotz-bihotzez eskerrik asko. Ordua halaxe zen, baina urdaiazpiko hura eta ogi egin berri hura ez zaigu puxka batean ahaztuko!!!!!
Ederki ibili gara Bergaran, bai alajaina!!!
Ea errepikatzerik dugun, kale egokiak eta eztarri ezin egokiagoak aurkitu baititugu!!!


2009/06/02

2009-06-02 Berriozarren kurtso amaiera maiatzaren 30ean

Joan zen larunbatean Berriozarren izan ginen bisitan.
Besteak beste, lagun zahar bat izan genuen zain-zain eta lagun koadrila ederra inguratu zuen kurtso amaiera dela eta.
Mendialdea Guraso elkarteak egitarau mardula prestatu zuen kurtso amaiera hau ospatzeko eta eguraldiak lagun ederki pasa genuen egun osoan zehar.

Eguneko egitaraua hau izan zen:
11:30ean “Ehunzango baten ipuinak. Kantuz doaz batzuk, eta beteak, buruz” 9 urte arteko haur antzerkia ikusgai izango da Mendialdea Eskolan, Musika Eskolak antolatua.
12:00etan parte hartzeko Herri Kirolak. 9 urtetatik aurrera.
13:00etan Esku-tailerrak
14:00etatik aurrera Herri- bazkaria, Foruen pasealekuan.
Kantaldia 16,30etatik aurrera...

Kantaldia azken platera bazen ere lanean fin ibili ondoren ondo pasatzeko indarrak zituztela demostratu ziguten.

Nafarroan ez gara asko ibiltzen eta horrelakoak oso gustuko izaten ditugu. Bejondeizuela eta horrela jarrai!








Egun horretako berri gehiago: eguzkiplaza.net

2009/05/10

2009-05-15 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira

Eitzagak ez du aurkezpen beharrik Urola Garaian bizi den edonorentzat.
Dena den, ez dakienarentzat gaur egun Zumarragako auzo bat dela esango dugu. Gure taldean 3 lagunek lotura berezia dugunez jai hauetan parte hartzea halaxe kontsideratzen dugu.

Ostiralean, San Isidro egunean, patroiaren egunean alegia han izan ginen arratsaldetik gauerdira arte. Hein batean etxean jokatzen genuenez bagenekien ingurukoak nolakoak ziren eta horrek dituen abantailak eta desabantailak ikusirik balorazio ona egin genuen. Arratsaldean tenperatura ederra egin zigun eta majo kantatu genuen. Iluntzean berriz luxuzko afaria eta konpainia ederrean gainera. Han zegoen nahasketa eta pluralismoa nekez lortuko ditu gaur egungo lehendakariak ere!!!
Trikitilariekin txandatuz gau erdira arte ibili ginen eta erretirada ustez garai egokian egin genuela pentsatzen dugu. Hori bai, gauak ederki freskatu zizkigun barrenak. Ahaztuta geunden oraindik maiatzean gaudela.
Antolatzaileei zorionak eta eskerrik asko! Jarrai horrelako jaiak antolatzen umorea sintoma ederra da eta!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:

De Eitzagako bideoak
Irudian klikatuz gero bideo ikusteko aukera izango duzu. Merezi du
Jaietako egitarau osoa jakin nahi baduzu hemen klikatu

2009/04/29

2009-05-03 Berriatuan San Gregorioak

Maiatzaren 3an Berriatua ezagutzeko parada izan genuen.
Hasieran eguraldi beroa eta giroa hotz izan genuen. Honelako herri batek horrelako plazarik izango zuenik ez genuen uste!!!!
Paellak gain hartu zigula zirudien eta Valentziara kopako finalerako erreserbatzen ari ginela zirudien.
Athletic-en partida bukatu arte ezin izan genuen remontadaz gozatu. Despistatuentzat enpatatu egin zuen...
Atsedenaldiaren ondoren leku goxoago batera joan ginen eta han kantuzaleez inguratuta beste kontu bat izan genuen. Giro ona eta gozatua hartu genuen. Igande arratsalde baterako ez zen ez plan txarra izan!!!!



Bideoan momentu eder batzuk:



Gogoratu festak ez direla amaitu eta oraindik badagoela festan jarraitzeko aukera.
Egitaraua ikusi nahi duenak hemen du oso-osorik.

2009/04/06

2009-04-05 Gasteizen Korrika ongi etorri eta gero arte!

Korrikak 16. aldiz bukaera borobila eman zion apirilaren 5ean. Guk, bertan gonbidaturik egoteko aukera edo pribilegioa izan genuen.
Eguraldia ederra, bukaera hunkigarria eta bertan sortu zen giroa...
Landatxon bazkaldu genuen eta han kale animazioko taldeek girotu ziguten jatordua.
Hau artista mordoa izan genituenak inguruan!!!!
Segi horrela gaztek!!!
Bazkari ederra barneratu ondoren bazkaloste ederra izan genuen. Kantua eta dantza nahastu zitzaizkigun eta orduak aurrera joan ahala tenperatura igotzen joan zen (Siberia-Gasteizen hori lortzea ez da makala).
Hortik aurrera aiztogile (kutxi) kalean ibili ginen jendearen laguntza beroarekin.
Han bizitakoak ikusi ondorengo lehioan.

2009/03/30

2009-03-30 Elgoibarko Debabe euskaltegiari zorionak!!!

25 urte pasa dira Debabe lanean hasi zela (Mutriku, Deba eta Elgoibarko euskaltegien batura) eta tamalez beste hainbeste pasa beharko ditu lanean, euskara jende gehiagori erakutsiz. Joan zen larunbatean aitzakia hori harturik elkartu ziren bertatik pasatako irakasle, ikasle eta lagun zenbait.
Kantua, dantza, barrea eta tertulia izan ziren nagusi. Festak luze iraun zuen batzurentzat eta ez da seinale txarra. Euskararen lehia luzea eta konstantea denez ea orain bezain fresko jarraitzen duzuen!!!



Informazio gehiago: Debabe blog , udaleuskaltegiak.net , DV
Eguneko kronika: Blogari , Blogari1

2009/03/29

2009-03-27 Leioan kantu kantari korrika kulturalean

Joan zen martxoaren 27an Leioan izan ginen.
Korrika 16aren barruan korrika kulturalak antolaturiko kantu afarian parte hartu genuen eta bertan pasatako orduak hemen laburbiltzea ezinezkoa zaigu.
Egia esan behar bada, arratsaldeko 19:00etan Ikeaberrin aurkitutako giroa hotza izan genuen, baina orduak aurrera egin ahala tenperatura ederki igotzen joan zela esan beharko dugu.
Kantu poteoa luze joan zitzaigun eta ia-ia afaldu behar genuela ere ahaztu egin genuen. Banako-binako inprobisatuak eman zion bukaera arratsalde parteari.
Honela bada, Betiko ikastolaren jantokian afaldu genuen 130 lagun inguruk. Ederra giroa. Kupela!!! batzuek, Hik lan eta nik jai!!! besteak...
Afal ondoren taldeak banan-banan igo ziren oholtza gainera zuten arte guztia erakustera. Kantatzea da gure helburua eta euskaraz izateak ematen dio balio erantsia. Biak uztartuta eta giro jatorrean bada, ikaragarria!!!!
Gure partetik eskerrik asko BerbalamiƱeko lagunei bertara gonbidatzeagatik. Lanean segi dezazuela eta ea berriz ere elkarrekin egoteko aukera izaten dugun!


Bukatu baina lehen, eskerrik asko Txomin, gure erreportari inprobisatuari. Argazki mordoa atera eta sareratzeko aukera izan baitugu berari esker!!!
Hurrengo bat arte

2009/03/12

2009-03-07 Donapaleuko ihauterien ondorena

Aurtengo martxoaren 7a data polita izan da Bentazaharreko Mutiko Alaientzako.

Lehen aldia izan da talde moduan Behe Nafarroara joan garena eta ederki pasa genuela aitortu behar dugu.

Gazi-gozoa izan genuen hango hasierako martxa. 5 kidetatik 4k bakarrik joan ahal izan genuen baina Kilimon taldearen 20. urteurrenak merezi zuela pentsatzen genuen eta pentsatzen dugu!!!!
Zorionak bide batez !!!

Egitaraua bete ondoren zera ondoriozta dezakegu. Donapaleun asko jaten dute eta besta egiten ederki dakite!


De Donapaleu

De Donapaleu

De Donapaleu

Bideo gehiago ikusteko klikatu hemen

2009/03/07

2009-03-07 Donapaleun ihauteriak

Datorren martxoaren 7an Donapaleura joango gara. Bertan Amikuzeko Kilimon taldeak festa antolatu du. Besteak beste Urretxuko Lekaio Kultur elkarteko erraldoiak joango dira eta gu, Bentazarreko Mutiko Alaiak bertan izango gara.
Nahi duenak Behe Nafarroako herri eder horretan izango gaituzue.
Eguneko egitaraua hau izango da, beraz, festa eta giro ederra nahi duenak badaki nora azaldu:

10.00: hamarretakoa
11:00-12:30: kalejira erraldoiekin
13:00-13:30: bazkaria
16:00 : ihauteri ibilaldia-kalejira (joaldunak, erraldoiak,…)
17:30 : txokolatada
19:00 : aperitiba
20:00 : afaria eta ondoren animazio jaia (bentazaharreko mutiko alaiak-dantzariak…)…
Goizeko 02:00etan ate-ixteak… gero gaztetxerat edo lo…. lo…

Barnekaldetik bloga

2009/02/23

2009-02-21 Hernaniko ihauterietako aje gozoa



Otsailaren 21ean, ihauterietan Hernaniko San Joan konpartsarekin ibili ginen egun osoan zehar. Konpartsa honek urte osoa pasatzen du lanean. Urtea ihauteriekin hasten dute, ondoren San Joanetarako lanean hasten dira eta urtea San Tomas eta Olentzerorekin bukatzen dute.
Ez dira geldi egotekoak ez. Honela bada, Martxa eta giro ederra izan genuen egun osoan zehar.



Eguneko 2 bideo:




Eta eguneko hainbat argazki
Eguneko kronikak: Hernaniko kronika , Hernaniko kronika1, DV,

Bezperako informazioa sarean: Ihauterietako egitarau osoa / Kulturweb / Hernaniko kronika /Noticias de Gipuzkoa

Bentazaharreko mutiko alaien argazki galeria

Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2009/02/21

2009-02-21 Hernanin ihauteriak


Ihauteriak direla eta lagun zahar batzuei bisita egitera joango gara Hernani aldera laster batean. Martxosoak eta jende jatorra direla erakutsi digute azken 3-4 urte hauetan eta giro ederrera joatea ez zaigu batere kostatzen.

Beraz, kantatu, dantzatu eta ongi pasa nahi duenak ihauterietako larunbatean zita dugu goizean hasita Hernaniko kaleetan



Ihauteriei buruzko informazio gehiago.



Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2009/01/20

2009-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa


Joan zen otsailaren 5ean (osteguna) Beasainen izan ginen. Beasaingo patroiaren eguna da otsailaren 5a, Loinazko San Martin. Beasain odolkiaren sehaska izaki, eguneko protagonista nagusienetako bat izan zen. Eguneko egitaraua mardula izan zen eta odolkiaren ondoren kantua ere protagonista izatea lortu genuen.





Bertan izaten ditugun jarraitzaileak fidelak izaten dira eta azkenengo honetan ere ez ziguten hutsik egin. Kalean 2 orduko saiotxoa izan zen eta ederki lagundurik sentitu ginen.


Eguneko informazioa:
Goierriko Hitza
DV Beasain

Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/12/05

2008-12-03 Lizarran euskararen eguna

Izugarri gustatu zitzaidan Nafarrora bueltatxoa.
Emanaldiaren helburuak ondo bete zirela uste dut, jendeak gustora kantatu zuen.
Ondorengoa ere primeran, Koldo eta besteak oso ondo portatu ziran gurekin. Jandako arkumea ez dut denbora luzean ahaztuko. Errezeta lortu beharko genuke agian.

2008/11/26

2008-11-29 Zumaian Euskararen eguna


Euskararen eguna abenduaren 3a bada Zumaiarrek asteburura aurreratu zuten aurtengoan.


Egitarau oparoaren barruan besteak beste herri bazkaria eta arratsaldeko kantujira zegoen. Aurrez esan behar dugu azken uneko kontuak medio bazkaltzen eman zigutela eta jana oso ederra zegoela. Bejondeiola sukaldariari Bentazaharrekoak han ibili ginen aurrera eta atzera. Euriak zalantza piztu bazuen ere azkenean 5 minutuz bakarrik egin zigun bisita eta arratsaldea betetzeko bidean ibili ginen.

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/10/12

2008-10-12 Orioko Goiko-kaleko jaiak


Esan digutenez Orioko Goikokaleko jaiak berrantolatzeari ekin zioten duela 3 urte. Lehenago ba omen zen ospakizunen bat edo beste baina 2005. urtean forma aldaketa eman omen zioten. Urte hartan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea jaiotzear zegoen. Honela hasi zenetik han izan gara urtero. Kostako gatza bizi-bizi dagoela demostratzen diguten jendea dagoela esan behar dugu.


Igande eguerdian giro aparta zegoela ikus dezakegu ondoko argazkian. Ez da ez plan txarra pilarika eguna ospatzeko.






Harrobia eta gaztetxoak ekimen honetan jokoz kanpo ez daudela esan dezakegu. Kantuzaletasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela erakutsi digute.



Berri gehiago: karkaran
Hau ere ikasi dugu honez gero:


TOURIST, DON´T FORGET, THIS IS NOT GOENKALE, IS GOIKOKALE



Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez