Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez
2008/09/25
2008-09-21 Urretxun Euskal Jaia
Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez
2008/08/09
2008-08-09 Getarian Salbatore jaiak
Pixkanaka-pixkanaka Gipuzkoako kostako herriak barruagotik ezagutzeko aukera dugu. Beti turista moduan gerturatzen dugunok herritarrekin jaiak ospatzeak beste ikuspegi bat ematen digu. Getari eta getariarrak ezagutzeko aukera izan dugu. 600 laguneko bazkaloste jatorra egin eta ezin kexatuko gara. Giro ederra eta kale ederrak kantuan ibiltzeko! Aldapak leuntzerik baleude gutakoren batek eskertuko luke.Jaien egitaraua
2008/07/20
2008-07-01 Eskoriatzako euskal jaia

2008/01/01
Ongi Etorri
Alaia. Gure musika eta kantuen bitartez, jai giroaz kutsatu nahi ditugu herrietako plaza eta kaleak. Elkarrekin abestea alaitasuna lotzeko baliabide ezinhobea da.
Abeslaria. Euskal Herrian izan dugun ohitura zaharrenetako bati heldu eta berreskuratu nahi dugu, elkarrekin kantatzea.
Dinamikoa. Kalez kale kalejiran, eta abestien arteko atsedenean herritarrak DANTZAN jarriko ditugu, mundu geldiezina nahi dugu.
Parte Hartzailea. Kantu-liburuxkak banatu eta bildutako adin guztietako herritarrak kantuan jarriko ditugu. Jai giro honetan guztiok gara protagonistak: abestiak eskatu, mikroa hartu eta kantatu, lagunekin dantzatu.
Gure Kantujira
Musika Saioa. Euskal kantu tradizionalak eta Euskal Kantagintzan oinarritutako musika eskaintzen dugu (Lertxundi, Imanok, Lete, Oskorri, Errobi, Sorotan bele, Ruper, Itoiz...). Ondare hau jaso, erakutsi eta zabaldu egin nahi dugu, hori da gure helburutariko bat.
Kantu Liburuxkak. Gure emanaldietan herritarren parte hartzea bultzatzeko, kantu liburuxkak banatzen ditugu. Bertan jotzen ditugun doinuen hitzak azaltzen dira, eta guztiok elkarrekin kantatzeko aukera ematen digu.
Soinu Ekipo Mugikorra. Toki batean geldi (jatorduen ondoren adibidez) edo batetik bestera (tabernaz-taberna kalejiran) mugitu gaitezke. Horretarako beharrezkoa den musika ekipo eramangarria daramagu, bestelako osagarri guztiekin batera (mikroak, soinu mahaia...).
Gure Saioan non. Herriko edozein txokotan jotzen dugu: kalean, plaza batean, karpa batean, elkarte batean, areto batean ... Hala ere gogokoenak kalez kaleko saioak ditugu, tabernaz taberna, herriko alde zaharreko kale estu horietan gogo onez hasten baitira herritarrak kantuan.
Nolakoa izan da gure emanaldia?