Zumaia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zumaia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009/06/28

2009-06-27 Zumaian San Pedroak


Ekainaren 27an Zumaian San Pedro Jaiak zirela eta oilasko erre jana antolatu zuten afari gisa.
Lehen urtea zen horrelako zerbait antolatzen zutela Kantauri plazan.
Bertaratu zirenekin kantuan ibili ginen utzi ziguten arte, hau da, jaietako egitarau mardulak ordutegi estuak izaten ditu batzuetan eta 22:30ean mariatxiak zain-zain izan genituen.
Denbora di-da joan zitzaigun eta akordatzerako mariatxiak bultzaka genituen. Bukaerako txalo zaparradak gorputzaldi ederra utzi zigun. Giro ederra eta tenperatura ezin hobea.
Aitzakiarik gabeko iluntzea pasa genuen.
Ez zen Zumaia bisitatzen genuen lehen aldia.
Berriz ere bueltatzeko aitzakiarik ez daukagunez, ea laster batean bertaratzerik dugun.

Argazkiak ikusteko klik hemen

Berri gehiago: Baleike.com, zumaia.net, DJon bloga ,

2008/11/26

2008-11-29 Zumaian Euskararen eguna


Euskararen eguna abenduaren 3a bada Zumaiarrek asteburura aurreratu zuten aurtengoan.


Egitarau oparoaren barruan besteak beste herri bazkaria eta arratsaldeko kantujira zegoen. Aurrez esan behar dugu azken uneko kontuak medio bazkaltzen eman zigutela eta jana oso ederra zegoela. Bejondeiola sukaldariari Bentazaharrekoak han ibili ginen aurrera eta atzera. Euriak zalantza piztu bazuen ere azkenean 5 minutuz bakarrik egin zigun bisita eta arratsaldea betetzeko bidean ibili ginen.

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/10/11

2008-10-11 Familia eguna Zumaiako San Joan egoitzan

Zumaiako San Joan egoitzan familia eguna ospatu zuten urriaren 11n.
Bertaratzeko gonbita egin ziguten eta gustura parte hartu genuen. Adin guztietako gazteak izan genituen lagun eta eguraldi ederraren laguntzaz ederki pasa genuen. Jaso genuena eman genuena baina gehiago izan zen.
Eskerrak ahoz eta idatziz jaso genituela esan dezakegu