Leioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Leioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/11/02

2014-11-02 Leioan Kalekantuka

Beste behin ere Leioara joateko aukera izan dugu. Gaurkoan erdialdean ibili beharrean Pinueta auzoan ibili gara. Kontu bat izan dugu kontran eta ez da eguraldia izan. Athletic eta Sevillaren arteko partidarekin topo egin du gure emanaldiak, baina hala ere elkartu da jendea guregana. Jendea gustura somatu dugu bere erara parte hartzen, batzuk kantuan, beste batzuk aldamenean entzuten...
Igande eguerdian une goxoa eskaini dugula uste dugu eta bat baina gehiago etxera aho zapore onez joan dela esan digute. Guzti hori euskaraz lortzeak pozten gaitu gehien!!!!






Eguneko berriak: UKBerri, Leioa.net   

Aurreko urteeetako berriak: 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak:










2012/12/08

2012-12-02 Leioan kantujra

Abenduaren 3aren atarian Leioa bisitatzeko aukera izan genuen aurtengoan.
Euskararen eguna dela eta kantua eta euskara uztartu genituen Leioako kaleetan. Aitzakia edo arrazoi bikaina bai bata zein bestea!
Eguraldi traketsa izanda ere jendeak ederki erantzun zuen eta lagun giro ederra izan genuen. Igande eguerdia goxatzea izan genuen helburu eta espero dugu jendeak hala sentitu izana. Dagoeneko hango kaleak eta txokoak ezagutzen ditugu eta igande eguerdirako plan aproposa da herri hau bisitatzea.
Ea berriro elkar ikusteko aukera izaten dugun eta Leioatarrak aurtengoan bezain leial jarraitzen duzuen.



Eguneko argazkiak:

2012/05/23

2012-05-13 Leioan kantujira


Ez da Leioara joaten garen lehen aldia, eta badakigu askok uste duten baina euskarazale gehiago eta kantuzale gehiago dagoela.
Igande goizean eguraldi ederra lagun kalez-kale ibili ginen, kantu-kantari noski!
Kaletar bakoitzak bere erara parte hartu zuen. Batzuk kantuan, besteak entzule gisan, baina gehienak gustura ibili zirela sentitu genuen. Txaloak jotzeko jendeak ez zuen alperkeririk erakutsi. Euskara eguneroko kontua dela gogorarazi nahi izan genuen eta ondo pasatzeko beste tresna bat izan daikeela ere bai.
Segi horrela!

Eguneko argazkiak:



2009/03/29

2009-03-27 Leioan kantu kantari korrika kulturalean

Joan zen martxoaren 27an Leioan izan ginen.
Korrika 16aren barruan korrika kulturalak antolaturiko kantu afarian parte hartu genuen eta bertan pasatako orduak hemen laburbiltzea ezinezkoa zaigu.
Egia esan behar bada, arratsaldeko 19:00etan Ikeaberrin aurkitutako giroa hotza izan genuen, baina orduak aurrera egin ahala tenperatura ederki igotzen joan zela esan beharko dugu.
Kantu poteoa luze joan zitzaigun eta ia-ia afaldu behar genuela ere ahaztu egin genuen. Banako-binako inprobisatuak eman zion bukaera arratsalde parteari.
Honela bada, Betiko ikastolaren jantokian afaldu genuen 130 lagun inguruk. Ederra giroa. Kupela!!! batzuek, Hik lan eta nik jai!!! besteak...
Afal ondoren taldeak banan-banan igo ziren oholtza gainera zuten arte guztia erakustera. Kantatzea da gure helburua eta euskaraz izateak ematen dio balio erantsia. Biak uztartuta eta giro jatorrean bada, ikaragarria!!!!
Gure partetik eskerrik asko BerbalamiƱeko lagunei bertara gonbidatzeagatik. Lanean segi dezazuela eta ea berriz ere elkarrekin egoteko aukera izaten dugun!


Bukatu baina lehen, eskerrik asko Txomin, gure erreportari inprobisatuari. Argazki mordoa atera eta sareratzeko aukera izan baitugu berari esker!!!
Hurrengo bat arte