2025/09/28
2025-09-27 Ormaiztegin San Migelak
2025/09/22
20245-09-21 Urretxun euskal jaia
Bigarren aldiz egin dugu iluntzeko kantujira.
Eguerdikoaren antz gutxi duen emanaldia duela esan dezakegu. Giroa gori-gori egoten da gu hasterako eta hor jendean ez du bultzada berezirik behar.
Beste behin ere gure herrian euskaraz eta kantatuz ondo pasatzea badagoela ikusi dugu.
Datorren urtean berriro!
Aurreko urteetako berriak: 2024, 2023, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2025/09/15
2025-09-14 Ermuan Folkez blai
Laugarren aldiz egon gara Ermuako Folkez blai jaialdian.
Igande eguerdian ibili ginen kalean goitik behera.
Jendea zain somatu genuen eta hasieratik harrera goxoa sentitu genuen.
Giro paregabea zegoen eta ederki gozatu genuen beste behin ere.
Otro Plan tabernaren parean bukatu genuen. Beste behin ere jarrera bikaina eta gertukoa jaso genuen jabearen partetik. Mila-mila esker.
Plazer bat izan da
Aurreko urteetako berriak: 2024, 2023, 2022
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
2025/09/07
2025-09-07 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira
Urte batzuk badira Lazkaora joateko gonbipena jasotzen dugula.
Beti da plazerra euskara ikasleak badaudela eta ze ahalegin egiten duten ikustea.
Aurten ere ez da gutxiago izan, eta histora politt bat gertatu zitzaigun. Hori ikusteko ikus behean dagoen bideoa.
Aurreko urteetako berriak: 2024, 2023, 2022-1, 2022, 2019, 2018
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko sorpresa Ibai, Riotaro Yamajik gurekin txoria-txori kantatu zuela izan zen:
Eguneko bideo laburpena hemen:



