2021/12/11

2021-12-11 Martutenen kantujira

Gaur bosgarren aldiz Martuteneko kaleetan ibili gara. 

Lagun finak ditugu han, eta emanaldiak beti izan dira goxoak eta atseginak.

Garaiko eguraldia izan dugu lagun, baina, hala ere genituen zai eta gogotsu.

Honela, edonora joan daiteke!

Bidean Illarramendi harategikoek salda eman digute, Tranbia tabernan tragoa atera, Itxasne tabernakoek ere txerrikia denontzat. 

Guztia ondo pasatuz eta euskaraz!

Ze gehiago nahi dugu?

Plazer bat Martutenen egon izana eta hurrengo batean egingo dugu topo!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

 

Eguneko bideo bat:

 

2021/12/04

2021-12-03 Ordizian kantujira

 

Euskararen eguna/Nafarroaren eguna, egun borobila da abenduaren 3a. 

Euskarak hiztunak eta berritsuak behar ditu eta horretan lan fina egin du urteetan euskalgintzak, tartean Hitzaro elkarteak.

Beraiek gonbidatuta Ordizian izan gara 2021eko abenduaren 3an. 

Hasiera negargarria izan genuen, arazo teknikoak, euria... Jendearen erantzuna txalotzekoa eta hortik aurrerakoak aldapan behera bezela egin genituen.

Adin tarte denetako jendea izan genuen lagun eta iluntze ederra pasa genuen kalejiran, kantuan eta gainera euskaraz.

Nahiko genuke jendeak gu bezain ondo pasa izana. Segi horrela Ordizi!

Aurreko urteetako berriak: 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2021/11/28

2021-11-28 Leioan kantujira

Xabier eguna gainean dugu eta horrek euskararen egunaren atarian gaudela esan nahi du. 

Euskarak egun gutxi behar ditu eta hiztun fin gehiago. 

Hori ez dugu egun batetik bestera lortuko eta horretarako hainbat ekimen egiten dira.

Guk euskara eta kantua ditugu ardatz eta gaur Leioan ibiltzeko aukera izan dugu. Ez da lehen aldia izan Leioan ibili garena eta horrek poza ematen digu.

Eguraldi makurra izan dugu, baina arkupeak lagun, hor ibili gara batetik bestera. 

Talde txikia eta goxoa izan dugu aldamenean eta gustura ibili gara izan garen lekuetan.

Hurrengo batean ere elkar ikustea espero dugu eta euskarak izan dezala protagonismoa!

 

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2014, 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Eguneko bideo laburpen bat:




2021/11/16

2021-11-12 Hernaniko garagardo azokan kantu afaria

 

 

Hernanira joan izan gara urte hauetan zehar. Eta pandemia ondorengo lehen emanaldi haundia egitea tokatu zitzaigun. Rugby taldekoek gonbidatu gintuzten eta bertaratu ginen gustura asko.

Geurea egiten saiatu ginen, jendeak kantatu, parte hartu eta euskara aireratu.

Zerbait lortu genuen eta irriparrarekin itzuli ginen etxera...

 Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2009 , 2019


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 


2021/01/03

2020 arteko bideo laburpen bat

Nahi ta ezin gabiltza guztiok gauza askotan! 

Gure taldeak plaza gosea eta beharra ere badu. 

Laster egongo ote gara? 

Osasuna ta maitasuna guztiontzat! 

Bitartean hemen gure bideo bat!

 

 

Eta klik hemen bideo honetako argazki eta bideo motzak hobeto ikusi nahi badituzu.