2019/05/19

2019-05-19 Zumarragako Eitzagan jaietan kantujira


 Duela 10 urte izan ginen Eitzagan jotzen lehen aldiz eta aurten berriz ere bertan izateko zoria izan dugu.
Eguraldi txarra omen!
Ba eskerrak!
Gogoa dagoenean jaia ateratzen da, eta gaur hori ikusi ahal izan dugu.
Eguraldi txarra eta hala ere giro ederra sortu da.
Auzo jatorra dela demostratu du Eitzak beste behin ere eta aurrera egiten badakitela ere bai.
Eskerrik asko festa batzordekoei izan duten jarrera eta egindako lan eskergagatik!
Segi horrela luzaroan eta mantendu bizi Eitzako sua!
Bejondeizuela!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2009

 Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen



Eguneko bideo bat



2019/05/18

2019-05-18 Amurrion euskal jaia


Bazen bigarren aldia Amurrio bisitatzen genuena.
Gaurkoa pare-pareko emanaldia zen, dantzari ugari eta guztiak batera. Gure kultura eta hizkuntza bizi duten jende ugari eta kanturako eta festarako errez jartzen den jendea.
Eguraldiak egin digu kale gaurkoan...
Tabernaz-taberna ibili gara, barruan... Eta bazkaltzera eskola batera joan gara.
Bazkalondoren kantatu eta dantzatzeko aukera izan dugu nahi adina eta akordatzerako Tio Teronen semeak genituen atejoka.
Egun polita dudarik gabe.
Segi horrela urte askotan eta ea berriz


Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


https://youtu.be/jxBEealUbdE

2019/05/02

2019-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira

Baziren urte batzuk Legazpira gerturatzen ez ginenetik. Dena den itzulera polita izan da.
Emanaldi intimista batekin hasi genuen arratsaldea eta motorrak berotu ondoren kalean egurrean ibili ginen.
Elizondo parean eta kale nagusiaren erdialdean hasi genuen jarduna.
Jende ugari kalean eta ondo babestuak sentitu ginen.
Gero kale zaharrean, Plazaolako arkupeetan eta txoznetan eman genion amaiera.
Amaiera martxosoa eta festazalea. Adin guztietako gazteak nahasian egon ginen eta bukaera polita bizi izan genuen.
Jaiak hasi besterik ez diren honetan, indarrak gorde asteburu luzea datorkizue eta!
Eskerrik asko lagunok!!!!!!

Aurreko urteetatko berriak:  2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: