2016/12/04

2016-12-03 Orozkon euskararen eguna

Orozkora hirugarren aldiz joan gara aurtengoan. Bidea ikasi dugu eta ezagutzen gaituztela somatu dugu.
Joan orduko hantxe izan genuen jende korroa lagun. Horrela hasita gainontzekoa erreza izan zitzaigun.
Askoren ahotan dagoen herrira egin genuen bisita, juxtu-juxtu ETB1eko Herri txiki infernu haundi programaren bezperan egon baikinen.
Guretzako ez zen batere infernua izan eta goxo-goxo tratatu gintuzten. Eskerrik asko tabernari guztiei eta Ikusi-Makusiko jabeari. Mundialak zerate!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko argazkiak hemen:



Eguneko laburpen bideoa:


2016-12-02 Erandio goikoan euskararen eguna

Bigarren aldiz egin genuen Erandiora bisita aurten.

Euskararen eguna aitzakia edo motiboa izan da gure bisitaldi hau egiteko.
Ostiral/bariku iluntzean tenperatura frexkoak topatu genituen Erandio-Goikoan, baina hori ez zen izan gure zailtasun bakarra. Hasiera korapilatsua izan genuen motibo teknikoak direla eta. Barkamena eta eskerrak eman behar dizkiegu gurekin zintzo-zintzo ibili ziren lagun denei. Izan zuten pazientzia eta umorea kristona izan baitzen!
Ederki ibili ginen eta koadrilla bikaina izan genuen lagun.
Arantzatxoa kentzeko aukera izan genuen eta akordatzerako majo berandutu zitzaigun.
Egun atsegina pasa genuen eta kartelaren mezua barneratuta joan ginen etxera. Euskarak 365 behar ditu eta ez abenduaren 3a bakarrik. Euskara ahoan eta ibili munduan!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2011

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko laburpen bideoa



2016/11/28

2016-11-27 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Beste behin ere Ormaiztegira bisita egiteko aukera izan dugu.

Jaietan hotz egiten duela jakinekoa da, baina horrek ez du esan nahi festak hotzak direnik. Ezta pentsatu ere!!!!!

Gaur zailtasun bikoitzarekin hasi dugu emanaldia. Batetik lau t´erdiko finala genuen eta bestetik Errela eta Bartzelonaren arteko partida 21:00ak buelta horretan.

Kirol emanaldien aurka egitea ez da erreza izaten baina, koadrilla fidela izan dugu lagun eta plazer bat da horrelako emanaldi bat egitea.

Kantari finak izan ditugu lagun eta hotz egin duenik ere ia ez gara akordatu!

Ondo bukatu jaiak Ormaiztegi!!!!

Beste urteetako berriak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen 

Eguneko bideoak:


2016/11/26

2016-11-26 Martutenen kantujira


Martutene bisitatu dugu lehen aldiz. Donostiako ibaiertza bigarrengoz bisitatu dugu aurten. Loiolakoaren ondoren Euskararen eguna ospatu eta aldarrikatu nahi zen Martutenen eta ederki pasa dugu! Momentu goxoak, hunkigarriak eta haizetsuak ere pasa ditugu.
Auzotarrei beste lagun batzuk ere elkartu zaizkie eta denak batera kalejira polita osatu dugu.
Kalejira tamainan joan da, zeren bukatu eta berehala euria hasi baita! Programatuta ere zaila izango genuke horrela asmatzen.
Ondo pasatu dugu eta espero dugu zuek ere hala pasatu izana!
Beste nonbait ea elkarrekin egoteko aukera dugun.



Eguneko berriak: martuteneauzoa.com

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko bideoa:

2016/11/20

2016-11-19 Tolosan Babarrunaren eguna

Tolosa lehen aldiz bisitatu genuen 2016ko Babarrunaren egunean eta zaila izango dugu egun hau ahaztea. Alondigatik kalejiran hasi eta bertara itzuli arte koadrilla haundia izan genuen lagun.
Jendea mahaitik jaikiaraztea zaila izaten da, baina Tolosar batzuk laster batean inguratu ziren eta 3 ordu luzez lagun izan genituenak ere baziren.
Kantuan eta dantzan ederki egiten dute Tolosarrek eta plazer haundi bat izan da bertakoekin ibiltzea. Hau giroa izan genuena!
Dultzainari, txistulari, soinujole eta pandejoreren bat ere izan dugu lagun eta partehartzeak duen alderik politena dastatzeko aukera izan dugu.
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Eguneko laburpen bideoa ondoren:


Eguneko bideoak:


2016/10/10

2016-10-09 Zaldibian Santa Fe jaiak

Goierriko herri batzutan jo izan dugu, baina Zaldibira lehenengo aldiz egin dugu bisita.
Gure emanaldiaren aurretik dantzariak ikusi ditugu plazan. Iztuetak ere pozik ikusiko luke harrobiak ere hor segitzen duela.
Animo gazteok! Segi horrela!
Gurea beste disziplina bat da, eta horixe lantzen saiatzen gara. Kantua eta berak dakarren giroa goxatzen saiatzen gara. Hasiera hotza izan ohi da eta poliki-poliki ikusi dugu zaldibiarrek badutela kanturako griƱa.
Jaietako azken eguneko azken saioa genuen eta askorek onenak emanda zuten. Dena den, koadrilla ederra izan dugu lagun eta ederki ibili gara ia 3 orduz. Horrela kalerik-kale ibiltzea oso erraza da eta gozatu ederra hartu dugu.
Ondo segi eta segi horrelako jator!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoak:





2016/10/01

2016-10-01 Antzuolan Ahierrarekin senidetze bazkaria


32 urte omen dira Aiherrak eta Antzuolak harremanak sendotu zituztela. Hazi hura erein zutenek zerbait ondo egingo zuten, zapatuko bazkarian giro bikaina ikusi baikenuen. Bazkari ona prestatu zuten eta postrea edo azkenburukoa jateko aukera izan genuen. Goxo-goxoa egia esateko. Imanol Urbieta aste honetan joan zaigu eta harek zioen moduan, kantatzen ez duenak zorionik ez omen du! Halaxe ibili gara konpainia paregabean eta ederki pasa dugu! Kanta eta kanta eta bukatzerako denak dantzan!!!! Horrelakoak ikusi eta entzutea asko eskertzen da. 

Plazer bat izan da Antzuola!!!!
Plazer bat izan da Aiherra!!!!

Aurreko urtetako emanaldiak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011
Eguneko berriak: goiena.eus

Eguneko argazkiak hemen klikatuta

Goiena.eus-eko argazkiak hemen

Eguneko bideoak:




Bideometa

2016/09/24

2016-09-24 Zallan jaiak

Enkarterrietara egin dugun lehen bisita izan da gaurkoa. Herri eta ingurune ederra da bailara hau eta plazer bat izan da gaurko bisita.
Karpa erraldoia eta jendetza bazkaltzen. Bakoitzak bere lagunartea eta herri bazkari bikaina. Ederki pasa dugu koadrillaz koadrilla eta kantuz kantu.
Akordatzerako Errebal taldearen txanda zen eta bukaera ederra eman diegu haiekin batera 2 kantu joaz.
Zalla! Ondo bukatu jaiak!!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen




2016/09/18

2016-09-18 Urretxun Euskal Jaia

Euria, elurra, haizea eta zenbat lagun hortxe!
Gure ondoan!!!!
Herrian maitatuak izatea baina gauza haundiagorik ez dago.
Eskerrik asko gurekin ibili zareten guztioi!!!!

Aurreko urteetako argazkiak: 20152014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Aurtengo argazkiak ikusteko klikatu hemen

Aurtengo laburpen bideo bat:


2016/09/15

2016-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bigarren aldiz egon gara Mutrikun eta iazkoa bezain edo ederragoa izan da iluntzea. Eguraldi tristea izan dugu iristean baina emanaldia hasterako argitu egin du egunak.
Giro jatorra eta etxekoa aurkitu dugu bertako kaleetan eta han ibili gara goiko plazatik behekora joanez.

Koadrilla ederra izan dugu lagun eta jaietarako gogo bizia somatu dugu. Ederki pasa dugu, bai horixe!

Aurreko urteetako berriak: 2015

Eguneko argazkiak ikusi nahi izanez gero klikatu hemen

Eguneko bideoak:



2016/09/09

2016-09-08 Zarautzen euskal astea

Zarautz bisitatu dugu aspaldiko partez. 2008. urtetik ez genuen bertan egoteko aukerarik izan. Aurtengoan hasierak ez zuen ematen gure alde zegoenik. Euri zaparrada izan genuen lagun 19:00etatik 20:30ak arte. Musika plazan elkartu eta udaletxeko plazako arkupeen babesera joan ginen. Han koadrila ederra izan genuen lagun eta handik aurrera eguraldia bezela dena hobetzen joan zen. Pilarreko plazako babesak giroa berotu zuen eta tarte polita egin genuen bertan.
Amaitzeko eguraldiaren baimena izan genuen eta  musika plazan saio eder bat egin genuen.
Zarautz herri kantaria badela berretsi genuen eta horrelako koadrila lagun izanda maldan behera lan egitea bezela izan zen.
Aho zapore gaziz hasi eta gozoz bukatu genuen
Bikaina!
Ederki pasa genuen!!!!

Eguneko argazkiak klikatu hemen:



Eguneko laburpena klikatu hemen:


Eguneko bideoak:


2016/08/18

2016-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Beste behin Ondarroara joateko aukera izan dugu egunik ederrenetako batean.
Luxu bat da hainbeste jende desberdin nahastuta eta kantuan batuta ikustea.
Intentsoa eta polita izan da gaurkoa ere.
Eguraldia paregabea eta giroa beste hainbeste.
Ondo pasa dugu eta errepikatzeko gogoz geratu gara!

Mundialak zarete eta jarraitu horrela!








Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak hemen edo klikatu azpiko argazkian:

https://photos.google.com/album/AF1QipORe8HvyV-BuKLK6jBqcqvjecGxevDq-63KOJ3K


Eguneko bideoak:



2016/08/08

2016-08-07 Getarian Salbatore jaiak

2016 honetan Getariara joan gara beste behin ere eta ez zaigu berehalakoan ahaztuko.
Marmitako lehiaketaren azkenburu edo postre garaian hasi ginen jotzen eta baten batzuengatik balitz, oraindik han geundeke kantuan. Bizi izan genuen giroa ikaragarria izan zen. Bazkari giro bikaina eta han ez zen inor altxatu 19:00ak arte (agian marmitako txapelduna zein zen zain egongo zirelako... baina han ez zen inor ere mugitu).
Dena txukun-txukun jaso eta kalera joan ginen koadrilla ederra lagun genuela.
Hortik aurrera dena maldan behera izan zen! Kantuak gero eta indar handiagoa hartzen zuten eta eztarriak gero eta indartsuagoak ziruditen. Mundial pasa genuen Salbatore jaietan!


Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008


Eguneko argazkiak:

https://goo.gl/photos/XydjvtDmDocLKaXD9

Eguneko bideoak:


















2016/07/19

2016-07-10 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Hirugarren aldia bada Geltokian izan garena. Giro polita izan genuen hasieratik eta herrian maitatuak garela sentitzen dugu.
Giro jatorra eta lagunak nonahi, esan daiteke hau baino opari hoberik nekez izan dezakegula.
Antolatzaileen aldetik tratua bikaina eta eskerrak eta zorionak ematea besterik ez zaigu gelditzen.
Auzoak eta herriak bizirik daudela adierazteko era bat dira jaiak eta ekipo bikaina dagoela ikusi genuen.
Datorren urtean gu egon edo ez, gehiago eta hobeto!
Bejondeizuela!


Aurreko urteetako berriak: 2015

Eguneko argazkiak hemen:



Eguneko bideoak:

2016-07-18 Markinan Karmen jaiak

Iaz joan ginen lehen aldiz Markinara eta orduan aho zapore gozoarekin itzuli ginen etxera.
2016an berriz itzultzeko aukera izan dugu eta iazkoaren parekoa edo hobea izan dela esan dezakegu.
Beroa nagusi Euskal Herri osoan eta nahiz eta 20:00etan genuen hasteko hitzordua, bero sapa galantarekin hasi beharra izan dugun.

Hasieratik koadrilla ederra izan dugu lagun eta ahotsak ederki zeuden jaietako azken egunean!!!!

Festen amaiera aldera ibili gara eta giroak ez du behera egin, ezta pentsatu ere!!!!

Egun ederra pasa dugu eta beste batean ere elkar ikusteko aukera izaten dugun!


Berri gehiago: Markina 2015

Eguneko argazkiak

Eguneko bideoak



2016/06/19

2016-06-18 Urrestillan San Joanak

2016. urtean ere berriz izan gara Urrestillan. Badira 22 urte bisitan etortzen garena. Etxean jokatzen genuen oraingoan. Aurten abeslari lanak egiten dizkigun IƱigok kale egin zigun, baita gure lagun Iraiak ere...
Dena den, kantatzeko lagun ugari bildu, eta egin genuen Urrustildarrak merezi zuten saioa!
Arratsaldean jendetza izan genuen zain, agian behin ere baina gehiago eta ondo maitatuak sentitu ginen.
Nola edo hala egin genituen gure kantu eta dantza saioak. Bikain beste behin ere. Pentsa!!!!
Eguraldi dudosoa bazegoen ere ateri eutsi zuen!
Datorren urtean bidegorritik joango gara Urrestillara.

Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2013, 2011

Eguneko argazkiak:



2016/05/15

2016-05-14 Zeanurin San Isidro jaiak

Lau urte pasatu dira Zeanurin aurrez jo genuenetik. Beti da erakargarria Arratiako txoko hauetara gerturatzea eta zorte ederra izan dugu gaurkoan ere...
Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere ederki eutsi dio egunak. Ez zirudien maiatzeko egun bat zenik baina ez dakigu zergatik, ateri egin du emanaldi osoan zehar. Guk uste, Zeanuriko eztarriek ederki kantatu dutelako izan dela!!!!!
Koadrilla polita izan dugu lagun hasiera-hasieratik eta gustura ibili gara. Goxo-goxo sentitu gara eta ederki pasa dugu kalean gooora eta kalean beheeera.

Errepikatzeko modukoa lagunak!
Ondo pasa San Isidro eguna!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2012

Eguneko argazkiak klikatu hemen:


Eguneko bideoak hemen:








2016/05/14

2016-05-13 Beasainen Loinatz jaiak

Gaurkoan emanaldi desberdin bat egin dugu.

Beasaingo kantuzale taldearen laguntzaile papera egin dugu.

Ederki prestaturik zuten guztia. Zer kantatu, non  kantatu eta nola. Hori fundamentua!!!!!

Horrela posible da guztia, bai horixe. Kantuak poliki prestatuta zituzten eta guri lana majo erreztu digute.

Horrelako talde batekin egotea ederra da eta kantueri ahuspoa nola ematen dien ikustea ederra da.

Ea beste batean elkar ikusten dugun.

Aurreko urteetako emanaldiak: 2015, 2012, 2009

Eguneko irudiak klikatu hemen:

2016/04/25

2016-04-23 Urdazubin kantu bazkaria

Laugarren urtez izan dugu zita Urdazubin. Artaldea txintxo-txintxo inguratu zen ostatura eta bazkal aurretik giro epelean kantuan ibili ginen.
Ondoren, majo bazkaldu ondoren giroa berotu zen eta lagunarte ederrean egon ginen harik eta gu aspertu arte. Iruditzen baitzaigu batzuren martxarekin oraindik han geundekeela!!!!
Segi horrela eta datorren urtean berriz!


Aurreko urteetako emanaldiak: 2015   

Eguneko argazkiak klik hemen:


Eguneko bideoak:




2016/03/14

2016-03-12 Loiolan kantujira

Joan den larunbatean, martxoaren 12an Donostiako Loiolan egon ginen.
Bertako kantujirakoekin jira ederra egin genuen auzo guztian zehar. Plaza, kale eta taberna kanpo gehienak bisitatu genituen aldarte ezin hobean. Astean zehar ez zen giro izan, baina zapatu goizean argi eta ateri egin zuen eta hortik aurrera ez genuen aitzakiarik izan.
Jaso genuen harrera oso ona izan zen eta eguerdi parte horretan tabernariek izan zituzten detaileak txalotzekoak.
Jana eta edana ondo pasatzen ari ginelako! Ba al dago gehiago eskatzerik?

Eskerrik asko Loiolako kantujirakoei kantu lagun izateagatik eta beste desiorik ez, ea beste nonbaiten elkar ikusterik dugun!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:

Eguneko bideoak: