2008/01/01

Ongi Etorri

Mikel (e)k argitaratua 09:01 e(t)an


Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak funtsean euskarazko abestien errepertorioa duen emanaldiak eskaintzen ditu eta horretarako erabiltzen dituen instrumentuak hauek dira: eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioa.

Gure Mundua. Nolako mundua bildu nahi dugu:

Alaia. Gure musika eta kantuen bitartez, jai giroaz kutsatu nahi ditugu herrietako plaza eta kaleak. Elkarrekin abestea alaitasuna lotzeko baliabide ezinhobea da.

Abeslaria. Euskal Herrian izan dugun ohitura zaharrenetako bati heldu eta berreskuratu nahi dugu, elkarrekin kantatzea.

Dinamikoa. Kalez kale kalejiran, eta abestien arteko atsedenean herritarrak DANTZAN jarriko ditugu, mundu geldiezina nahi dugu.

Parte Hartzailea. Kantu-liburuxkak banatu eta bildutako adin guztietako herritarrak kantuan jarriko ditugu. Jai giro honetan guztiok gara protagonistak: abestiak eskatu, mikroa hartu eta kantatu, lagunekin dantzatu.

Gure Kantujira

Musika Saioa. Euskal kantu tradizionalak eta Euskal Kantagintzan oinarritutako musika eskaintzen dugu (Lertxundi, Imanok, Lete, Oskorri, Errobi, Sorotan bele, Ruper, Itoiz...). Ondare hau jaso, erakutsi eta zabaldu egin nahi dugu, hori da gure helburutariko bat.

Kantu Liburuxkak. Gure emanaldietan herritarren parte hartzea bultzatzeko, kantu liburuxkak banatzen ditugu. Bertan jotzen ditugun doinuen hitzak azaltzen dira, eta guztiok elkarrekin kantatzeko aukera ematen digu.

Soinu Ekipo Mugikorra. Toki batean geldi (jatorduen ondoren adibidez) edo batetik bestera (tabernaz-taberna kalejiran) mugitu gaitezke. Horretarako beharrezkoa den musika ekipo eramangarria daramagu, bestelako osagarri guztiekin batera (mikroak, soinu mahaia...).

Gure Saioan non. Herriko edozein txokotan jotzen dugu: kalean, plaza batean, karpa batean, elkarte batean, areto batean ... Hala ere gogokoenak kalez kaleko saioak ditugu, tabernaz taberna, herriko alde zaharreko kale estu horietan gogo onez hasten baitira herritarrak kantuan.


www.bentazaharrekomutikoalaiak.com

Nolakoa izan da gure emanaldia?