2026/01/19

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Otsailak 5: Beasain
- Otsailak 22: Durango
- Martxoak 13: Erandio


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2026/01/17

2026-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Aurten ere Berrizera joateko aukera izan dugu. Urteak ez dira alferrik pasatzen eta jakineko plazan dena da errazagoa. 
2026ko hau zerbait berezia izan da. Batetik barikua (ostirala) izateak erreztu egiten du guztia. Plaza jendez bete topatu genuen eta hasterako erantzuna bikaina izan zen
Arbola mutilek erritmo bizia markatu ziguten eta han ibili gienen urteroko ibilbidean, hasi plazatik, San Antonio kalean ibili, joan trenbidearen mugako tabernetara eta buelta plazara.
Plazan momentu hunkigarria bizi izan genuen. 2025ko udaberrian festa hau gutxik ez bezala bizi zuen Txapu laguna gogoratzeko momentua izan zen. Plaza bete jende eta sentimenduak bor-bor.
Dagoen lekuan dagoela, jakin arbolak, festak eta Berrizek zutik jarraitzen duela. Ereindakoaren fruitua hori da eta hein batean hala behar du.
Ondo ondo pasa festak lagunok!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 202520242023202020192018201420132010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: