2026/02/25

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Martxoak 13: Erandio
- Apirilak 28: Lazkao
- Maiatzak 15: Lekeitio
- Maiatzak 17: Eitza (Zumarraga)
- Maiatzak 24: Astigarraga
- Maiatzak 30: Eibar
- Ekainak 14: Irun 
- Ekainak 19: Urrestilla
- Uztailak 2: Zumarraga 
- Uztailak 24: Lazkao
- Abuztuak 18: Zugarramurdi
- Irailak 20: Urretxu 


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2026/02/22

2026-02-22 Durango kantari

 

Azkenekoz Durangon 2024ko azaroan izan ginen. Kanturako gogoa duen koadrila batekin aritzea beti da ederra eta gaurkoan ere halaxe izan da.

12:00etan merkatu barruko goxotasunean hasi gara eta ondoren eguraldia lagun, eliza kanpoan aritu gara kanta eta dantza.

Igande goiz baterako plan atsegina eta bazkaltzera gogoz joateko modukoa. 

Hurrengo batean berriro.

Aurreko urteetako berriak: 2024202320222019,  201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2026/02/08

2026-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

 Aurten ere Beasainen izan gara bisitan. Badira urte batzuk egun berean joan izan garena, 2009an lehen aldiz. Bada zerbait. 

Egun honetan euria, hotza, elurra eta bestelakoak ezagututakoak gara. Aurten berriz, arratsalde-iluntze partean eguraldia eta tenperatura bikaina izan genituen lagun.

Betiko harrera adeitsua jaso genuen eta horrela emanaldiak gustura egiten ditugu. 

Jendeak kantatzeko gogoz eta pintxo-potearen bultzadarekin, ba... egun borobila osatu genuela alegia. Hurrengo batean gehiago!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2025202420202019201820172016201520122009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 

2026/01/17

2026-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Aurten ere Berrizera joateko aukera izan dugu. Urteak ez dira alferrik pasatzen eta jakineko plazan dena da errazagoa. 
2026ko hau zerbait berezia izan da. Batetik barikua (ostirala) izateak erreztu egiten du guztia. Plaza jendez bete topatu genuen eta hasterako erantzuna bikaina izan zen
Arbola mutilek erritmo bizia markatu ziguten eta han ibili gienen urteroko ibilbidean, hasi plazatik, San Antonio kalean ibili, joan trenbidearen mugako tabernetara eta buelta plazara.
Plazan momentu hunkigarria bizi izan genuen. 2025ko udaberrian festa hau gutxik ez bezala bizi zuen Txapu laguna gogoratzeko momentua izan zen. Plaza bete jende eta sentimenduak bor-bor.
Dagoen lekuan dagoela, jakin arbolak, festak eta Berrizek zutik jarraitzen duela. Ereindakoaren fruitua hori da eta hein batean hala behar du.
Ondo ondo pasa festak lagunok!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 202520242023202020192018201420132010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: