2025/10/25

2025-10-25 Irunen kantujira

 

Badira urte batzuk errenkadan Irunen bisita bat egiten duguna.

Euskara ardatz harturik ondo pasa daitekeela garbi dago eta jendeak hala gozatzen duelak poza ematen du. Euskararen betaurrekoekin asko politagoa Irun, dudarik ez izan!

Gaur eguraldia eta giroa goxo-goxoa izan dugu eta plazer bat izan da bertara joan izana.

Hurrengo batean gehiago!


Aurreko urteetako berriak: 20242023202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2025/10/03

2025-10-03 Zamudion kantujira

 

Baziren 6 urte Zamudiora lehen aldiz joan ginela. 

Aurten dena den, beste tenperatura eta giro bat topatu dugu. Eta horrek asko errezten ditu gauzak.

Goxo-goxo hasi ginen kantuan eta geldialdi bakoitzeko elkartu zen jendearekin bukaera borobila izan genuen.

Asteburuari hasiera emateko plan bikaina.

Zamudio kalean ekimenari hasiera eman genion eta orain badakizue zamudioztarrak, bizi kaleak, bizi herria eta bizi euskaraz!

Aurreko urteetako berriak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: