2025/08/19

2025-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

 Urte batzuk badira Ondarrura joaten hasi ginenetik. 16 urtetan joan izan gara eta beti ahoa bete hortz itzultzen gara etxera.

Aurten ere halaxe izan da. Hasieratik jendearen harrera paregabea sentitu genuen eta gozatu ederra hartu genuen.

Jende ugari eta ahots bikainak lagun.

Segi horrela ru ru ru Ondarru!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20242023202220192018201720162015201420132012201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2025/08/13

2025-08-09 Getarian Salbatore jaiak

17 urte dira lehen aldiz Getariara joan ginenetik.

Urteak aurrera joan dira, lehen emanaldi hura oso ondo joan zen. Baina ardoaren moduan, urteekin ontzen doan eguna da.

Mundial pasa genuen beste behin ere Getarian. Festak bukatu dira baina segi umore horrekin urte osoan! 

Aurreko urteetako berriak: 2024 2023-2 2023-12022-22022-1,  201920182016201520142014ko euskal jaia2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Eguneko bideo bat: