2025/07/20

2025-07-19 Zumaian kantujira

 

Baziren 16 urte Zumaian izan ginela azken aldiz.

2009ko San Pedroak urruti daude eta halaxe... gogo biziz joan gara Urola bailararen kostako herri horretara.

Aurtengoan Zumaiako Gertu dendarien elkarteak esanda gerturatu ginen eta giro paregabea izan genuen. Harrera goxoa eta kanturako aitzakiarik gabeko arratsaldea izan genuen.

Erribera kalean gora eta behera ibili ginen eta ezin etxera ibili ginen. Segi horrela lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2025/07/16

2025-07-16 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

 

Urteak badira Geltokietako jaietan jotzen dugula. 
Lehen urteetako giroa ederra bazen azken urteetakoa are eta hobea!

Lagun andana izan genuen lagun eta herrian eta auzoetan horrela babesa sentitzea ikaragarria da!

Auzoak bizirik daude, ondo pasatzeko gogoa dago eta gainera kantatuz eta euskaraz!
Segi horrela lagunok!


Aurreko urteetako berriak: 202420232019 2018201720162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat hemen:


2025/07/06

2025-07-05 Usurbilen Santixabeletan zikiro jana

 Baziren 16 urte Usurbil bisitatzen ez genuela...

2009an bertan izan ginen azken aldiz eta berriro bertaratzeak ilusioa egin zigun.

Eguerdi partean kantujira egin genuen tabernetatik. Goxo-goxo tratatu gintuzten Zendoiaenea eta Benta tabernara inguratutakoek. Eguna berotzen hasteko ezin hobeto!

Ondoren zikiroa zain genuen eta bazkaritarako prest geunden guztiok. Poliki-poliki jan, edan eta kantatu egin genuen. 

Jai giro bikaina eta irrifar batekin etxera. Ondo bukatu jaiak lagunok eta segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: