2018/09/30

2018-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak



Aspaldian derrigorrezko bisita izaten dugu Ormaiztegira. Joan izan garen guztietan harrera beroa izan dugu eta aurtengoan ez digute hutsik egin.
Afal ondoren jotzen hasi eta lehen notatik hasita jendea kanturako zegoela somatu genuen.
Giroak ez zuen gutxira egin harik eta orduak txikitu ziren arte.
Horrelako jendearentzat jotzea plazerra da eta gaueko nekeak ez genituen sentitu ere egin!
Eskerrik asko Ormaiztegi eta beste batean gehiago eta hobeto!


Aurreko urteetako berriak:  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Eguneko bideo bat:



2018/09/24

2018-09-23 Urretxun euskal jaia

Urretxun kantujira egiten hasi ginela ez dakigu zenbat urte izango diren... Agian hobe ez gogoratzea.
Taldea osatu genuenetik urtero izan gara eta koadrilla dexentea izaten dugu lagun urteak joan eta urteak etorri.
Horrela plazer bat da kantuan edota dantzan ibiltzea.
Beste behin ere, bero eginagatik ederki pasa genuen!
Ondo bukatu jaiak lagunok!!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen




Aurreko urtetako berriak: 2017, 2016, 20152014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko bideo bat:



2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun.
Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griƱa!
Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen.
Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek!
Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi epelak halaxe lagundu zigun ia 23:00ak arte!
Gutxi aspertuko ziren nonbait, ezin bukatuta ibili ginen eta!
Irripar batekin itzuli ginen etxera eta beste batean itzultzeko gogoz geratu gara!
Ondo bukatu  Galbaixuak!!!


Aurreko urteetako berriak: 2017, 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/09/09

2018-09-08 Elorrion Ferixa nausikoak

Elorrian azken aldiz izan ginenetik 9 urte pasa dira. Badira batzuk...
Herria jendez eta festaz gainezka zegoen iritsi ginen.
Plazan zegeon giroak gainezka egiten zigun eta toki lasaiago batera joan ginen.
Poliki-poliki hasi ginen eta denborarekin koadrilla ederra inguratu zitzaigun.
Ondo kantatuko genuen, zeren eta zeruak zuen itxura ikusita bustiko ginela zirudien... Eutsi zion eta eskerrak!!!!
Jendea fidel eta partehartzaile izan genuen!
Ezin bukatu ibili ginen eta bihotzen bat hunkitu genuela jakin genuen.
Horrela etxera gustura eta astebeteta joan ginen!
Egun ederra pasa genuen!!!

Aurreko urteetako berriak:  2009

Eguneko bideo bat:


2018-09-08 Zarautzen euskal astea

2018ko euskal jaiaren bezperan izan gara aurten ere.
Hasterako 12:00etan zain-zain genuen koadrilla haundi bat!
Hortik aurrera musika jo eta kantatu egin genuen ia etenik gabe!
Erantzun bikaina eta maitatuak sentitu ginen uneoro...
Horrela ibiltzea plazer bat da halajaina...
Hurrengo batean gehiago!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2017-09-082016


Eguneko bideo bat:


2018/09/01

2018-09-01 Donostian euskal jaiak

Donostian lehenago izanda gaude jotzen. Loiolan eta Martutenen aspaldian sarri izanak gara, baina erdialdea eta "Donostia kantuz"ekoen laguntzaz lehen esperientzia izan dugu aurtengoa.
Hasi orduko jende andana inguruan eta egia esan, oso motza egin zaigu jarduna.
San Martin azokagunean hasi eta geldialdiz geldialdi Boulebard-eraino akordatzerako iritsi gara.
Esperientzia paregabea eta euskal jaiak gaur ere zentzua hartu du Donostian. Beste behin ere, nor garen eta gure hizkuntzan zeinen ondo pasa daitekeen ikusi dugu.
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu euskal jaiak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: