2016/10/10

2016-10-09 Zaldibian Santa Fe jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 00:20 e(t)an

Goierriko herri batzutan jo izan dugu, baina Zaldibira lehenengo aldiz egin dugu bisita.
Gure emanaldiaren aurretik dantzariak ikusi ditugu plazan. Iztuetak ere pozik ikusiko luke harrobiak ere hor segitzen duela.
Animo gazteok! Segi horrela!
Gurea beste disziplina bat da, eta horixe lantzen saiatzen gara. Kantua eta berak dakarren giroa goxatzen saiatzen gara. Hasiera hotza izan ohi da eta poliki-poliki ikusi dugu zaldibiarrek badutela kanturako griña.
Jaietako azken eguneko azken saioa genuen eta askorek onenak emanda zuten. Dena den, koadrilla ederra izan dugu lagun eta ederki ibili gara ia 3 orduz. Horrela kalerik-kale ibiltzea oso erraza da eta gozatu ederra hartu dugu.
Ondo segi eta segi horrelako jator!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoak:





Ez dago erantzunik "2016-10-09 Zaldibian Santa Fe jaiak"