2012/10/14

2012-10-14 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Aurten ere Orion egon gara!

Goikokaletarrek gure bihotzaren zati bat harrapatu ziguten aspaldi, eta dagoeneko kale egin nahi ez dugun zita izaten da urriaren erdi aldeko hau. Esan daiteke, gure historia eta jai hauen historia nahiko lotuta daudela. Hasiera beretsuak izan baikenituen.
Azken urtetan gauza arraro bat pasatu izan zaigu.
Kantuan egin behar dugun garaian, euria egin izan digu.

Ez dakigu, gaizki kantatzen dugulako den edo gaizki jotzen dugulako, baina euriaren kontuari konponbidea eman beharko genioke.

Aurten, kalejira txiki bat egin dugu eta ondoren plazan jotzen hasi gara. Orduan zaparrada hasi da eta jai batzordearen tabernan, garai bateko sagardotegian jo dugu. Basarri bera kantuan ibili zen tokian aritzeak ere eman dio xarma berezia lokalari.
Beti bezala ederki erantzun dute Goikokaletarrek, tortilla bikainak eta giro aparta izan dugu. Hori da umorea eta eztarri finak dituzuenak!

Akordatzerako 14:30ak pasa dira eta bukatzeko ordua iritsi zaigu. Gero bazkari ederra egin dugu eta talde txikiagoarekin bada ere, lagun artean ederki ibili gara.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen eta ea datorren urtean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!
Gora Goikokale!

Eguneko berriak: Hitza, Noticias de Gipuzkoa, Karkara, Karkara1

Eguneko irudiak





2012/10/07

2012-10-05 Ordizian kantu afaria

Joan zen urriaren 5ean Ordizian izan genuen hitzordua.

Azkenean, Hitzarok antolatutako kantu-afaria kantu-jiran bihurtu behar izan genuen. Arratsaldean, tenperatura ederra eta kaleko giroa aprobetxatu genuen.

22:00ak arte etenik gabe ibili ginen lagunartean. Kantatu eta kantatu, bai Garagartza plazan, bai Urdanetaren aldamenean zein Pottoka tabernaren aurrean.

Ederki ibili ginen eta bat baina gehiago gustura sumatu genuen.

Euskara, kantua eta ondo pasatzea bat etor daitezkeela ikusi genuen Goierriko bihotzean. Menua aldatu bazen ere espero dugu jendearen aho zaporea ez mikaztu izana. On egin zigun eta gainontzekoei ere hori opa diogu.
Ea bide honetan berriro elkar ikusteko aukera dugun.

Eguneko berriak: Hitza

Eguneko argazkiak:

2012/10/02

2012-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ez da Ormaiztegira San Migel egunez joan garen lehen aldia. Orain arte beti erantzun izan digu oso ondo Ormaiztegiko herriak eta aurtengoan ere ez zuen kalerik egin.
Afaltzen jende ugari, errealzaleak gustura derbia irabazi zuelako eta Athleticzaleak penak ahazteko gogoz.
Jende mordoxka bat bildu eta denak batera giro ederra sortu zuten. Poliki-poliki berotu ziren eztarri gehienak, nahiz eta baten bat hasiera hasieratik kanta bat edo beste eskatu eta eskatu ibili zitzaigun.
Denborarekin eserlekutatik jaiki eta dantzarako gogoa piztu zen eta halaxe amaitu genuen. Kantuan goxo-goxo eta dantzan elkarrekin. Partehartzea bikaina eta gaugiroa hare eta hobea!
Honelako tokietara joatea ederra da guretzat!
Ea berriro joateko parada izaten dugun...

2011ko kronika

Eguneko berriak: Hitza1, Hitza2, Hitza3,


Eguneko argazkiak:


2012-09-23 Urretxun Euskal Jaia

Beste behin ere herrian jotzeko aukera izan dugu. Gure txoko kuttun bat da Iparragirreren jaiotetxe aurrealde hori eta baita Urretxuko euskal jai eguna ere.
Eguerdia garai ederra da lagunartean egoteko eta kantuak batuta ederki pasatzeko. Ez dakigu behin ere baino jende gehiago batu ote genuen, baina, giro ederrean pasa genuen kalean egon ginen tartea.

Herritarren goxotasuna sentitu genuen eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hori askotan ez baita hala gertatzen.

Ez dedila euskara eta kantua egun bakarrera mugatu. Urte guztia daukagu hori horrela izan ez dedin!!!!
Egun hau berezia ere izan zen. Estreinua izan baikenuen karroaren moldaketan. Dagoeneko motorizatu dugu eta dagoeneko ez daukagu indarka ibili beharrik. Zorionak burua nekatu duzun horri!!!!

Eguneko argazkiak ondoren:


Egun horretako goizeko bideo bat. (Gotzon Aranbururen eskutik):