Santo Tomas neguko festa bat da. Eta aspaldian ohituta ez geunden eguraldi batekin egin genuen topo Azpeitian.
2025/12/22
2025-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna
Euria egin zuen eguerdi partean eta han ibili ginen zoko eta aterpeen bila.
Jendea gerturatu zen eta giro politta sortu zela iruditzen zaigu.
Urtea ondo bukatu eta hobeto has dezazuela lagunok!
Argitaratutako ordua 22:22
2025/12/14
2025-12-14 Hondarribian euskal jaien oroimenez kantujira
Hondarribian izan gara gaur lehen aldiz. Bidasoa aldean ibiliak gara bat Hondarribian behin ere. Bueno, behin ere ez kantuan.
Gaur bertan egoteko aukera paregabea izan dugu eta emanaldi goxo-goxoa izan dugu.
Aitzakiarik gabeko eguraldia izan dugu lagun eta kantuan are aitzakia gutxiagoko lagun taldea. Batera eta bestera ibili gara eta jende andana gerturatu zaigu.
Igande eguardiari kolore ederra eman diogu eta gustura itzuli gara geure etxera.
Euskarak eta kantuak merezi ditu horrelako plazak. Hurrengo batean gehiago!
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
Argitaratutako ordua 22:29
2025/12/02
2025-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak
San Andres egunez bukatu dira aurten Ormaiztegiko jaiak, eta beste behin gu joan gara jaiei itxiera ematera.
Aspaldiko ezagunak eta baita lagun berriak izan genituen lagun eta hor ibili ginen kantuan goxo-goxo
Gauza txikien xarma ederra da eta horrelakoak eskertzen dira.
Gozatua hartu eta erremate bikaina asteari.
Hurrengo batean gehiago!
Argitaratutako ordua 07:38
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)


