2018/05/11

2018-05-10 Algortan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:04 e(t)an

Lehen aldiz bisitatu dugu Algortako auzoa.

"Aitzakia" San Mamesen jokatuko diren 2 rugby finalak berotzea izan da. Bizkaian garbi dago Getxoko taldea aitzindaria izan dela kirol honetan eta hori dela eta izan da gure bisita Algortara.
Osteguna, pintxopotea eta giro ona izanda ez zegoen aitzakiarik!
Lagun ugari inguratu ziren guregana eta ederki ibili ginen kantuan. Nahiko genuke inguruan zeuden bisitariak irudi atsegin honekin geratu izana. Seguru baietz!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2018-05-10 Algortan kantujira"