2017/07/31

2017-07-30 Loiolan San Inazio jaiak

Gaur, Donostiako Loiola auzoa bisitatu dugu bigarrengoz. Jaiak dastatzeko aukera izan dugu eta bai dastatu ere!
Kantuan hasterako koadrila ederra izan dugu lagun. Antzematen da hilero-hilero fin ibiltzen den jendea badagoela eta gaur guk ez dugu lan handirik izan jendea biltzen.
Auzoko txoko gehienak ikutu ditugu eta ederki pasa dugu. Jendea alai sumatu dugu eta gu ere halaxe ibili gara.
Ondo segi jaietan eta ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2016

Eguneko bideo bat:



2017/07/26

2017-07-25 Soraluzen jaiak

Bada laugarren aldia Soraluze edo Plaentxi bisitatu duguna eta egia esan bertakoek ez digute kalerik egin.
Eguraldia duda mudakoa izan dugu emanaldian zehar baina esan liteke hein batean salbatu garela, eutsi diola alegia.
Beti sentitu izan gara gustura plaentxiarren artean, kale estu horiek gure emanaldirako mundialak dira eta izaten dugun konpainia beti izaten da lagungarri.
Partehartze ona eta girotsua sentitu dugu.

Ez diguzue failatu eta espero dugu guk ere ez failatu izana!
Ondo bukatu jaiak eta segi horrelako umorearekin!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:






2017/07/18

2017-07-17 Markinan Karmen jaiak


Hirugarrenez egon gara Karmen jaietan Markina-Xemeinen.
Denetan beroa izan dugu lagun, baina aurtengoa ez dakigu azkena izan delako edo zer... Baina hidratatzea eskatu digu.

Gogotik kantatu du markinarrak, alajaina!!!!

Horrelako koadrila alboan izanda lanak errez egiten dira eta egia esan, oso atsegin izan zaigu aurtengo bisita.

Plazer bat izan da eta ez zaigu errez ahaztuko gaur bizi izan ditugun une batzuk. Ondo bukatu dira jaiak eta ea hurrengoak hauek bezain onak edo hobeak diren.

Hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako berriak : 20162015
 
Eguneko argazkiak hemen


Eguneko laburpen bideoa ondoren:


2017/07/15

2017-07-13 Antzuolako jaiak


Aurten ere berriz egon gara Antzuolako jaietan.

Afarian jendetza topatu genuen eta beti bezain festarako gogoz. Harrera beroa eta adiskide ugari inguruan. Etxean sentitzen garela esatea ez da gezurra esatea.
Eskerrik asko beste behin ere hor egon zinatelako eta gure gabeziak betetzen lagundu zenigutelako.

Ondo pasa festak!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko hemen

Eguneko bideoa:



2017/07/10

2017-07-09 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Laugarren aldia bada Geltokian izan garena. Aurtengo formatoa ezberdina izan da. Irrintzi dantza taldeak urtean zehar antolatu dituen erromerien baitan hartu dugu gaurkoan parte.

Erantzun ezinhobea jaso dugu beste behin ere herritarren partetik.

Partehartze ederra izan dugu eta euskarak eta euskal giroak gurean oraindik baduela tokia erakustsi dugu!

Zorionak festetan lanean fin-fin ibili zareten horiei, giro paregabea probokatu baituzuea.

Segi horrela urte askoan!

Bejondeizuela!


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015

Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoak hemen: