2009/09/23

2009-09-26 Laudion euskal jaia

Joan zen irailaren 26an Laudioko euskal jai egunean izan ginen.
Arabara salto egiten genuen laugarren aldia zen eta aurrekoetan bezala, oraingoan ere herrialde honek ez zigun hutsik egin.
Asteburu horretarako hainbat ekitaldi antolatu zituzten euskararen inguruan eta tartean egun nagusia larunbatekoa izango zen. Bertan goizeko 9:00etan hasita auera arte hainbat eta hainbat gauza egon ziren.
Tartean Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekook euskaraz eta ondo pasatzeko plana proposatuko genuen eta hein batean lortu genuela esan dezakegu.
Eguerdian eta bazkal aurretik 2 orduz ibili ginen kalean eta jendeak azkenerako ederki erantzun zuen. Kanta eta dantza egin zuen jendeak gogotik!
Hortik bazkaltzera joan ginen (bazkari ederra egia esan) eta 800 lagunek lagundurik jai ederra izan genuen.
Aipatu behar beheko argazkietan lagun izan genituen trikitilariek ere lan fina egin zutela.
Hortik aurrerakoak etorri bezala egin genituen eta eguna luze joango zen bat baino gehiagorentzat.
Datorren urtean beste zita bat izango du Laudiok euskararekin.
Bizi euskaraz!



Eguneko berriak: Noticias de Alava,
Informazio gehiago: egitarau osoa, laudiotarra blog, Zaraobe, Zuin, Laudiokojaiak.com,

2009/09/14

2009-09-20 Urretxun Euskal Jaia


Joan zen, hilaren 20ean Urretxun izan ginen.
Etxean jokatzeak aldeko eta aurkako gauzak izaten ditu.
Eguerdian, 13:00ak aldera hasi ginen bazkaltzeko garaia iritsi arte talde ederra izan genuen lagun.
Eskerrik asko guztiori eta datorren urtean gehiago eta hobeto.


Esan behar dugu, argazkiak Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoak atera genituela eta beste batzuk Joaquin AntoƱana lagunak emandakoak direla.
Eskerrik asko esan nahi dizugu lerro hauen bidez.

Berri gehiago: egitaraua,

2009/09/07

2009-09-12 Elorrion Ferixa Nausikoak

Joan zen zapatuan, irailaren 12an Elorrion izan ginen kaleetan zehar kantuan.
Sukalki eguna izan zen eta bazkari herrikoiaren ondoren 17:30ean izan genuen hitzordua Aldatzekuan.
Bertan, giroa berotzeko lanetan ibili ginen. Zuhaizti eder eta goxo hartan ibili ginen 19:00ak arte eta gero kalerako saltoa egin genuen..
Kale estuak ezin aproposagoak dira kalean kantuan ibiltzeko. Elorriok honelako kaleak baditu eta eztarri sendodun herria dela demostratu zigun. Kalera irten orduko talde ederra ibili ginen eta kontzertu bat izan gabe kalean festa giroan kantuan ibili daitekeela ikusi genuen.

Giro aparta eta ederki pasa genuen. Bukaera hunkigarria eta beste batean elkarrekin egongo garelakoan agurtu behar izan genuen elkar.

Elorriokoak beste puntu berezi bat izan zuen. Aspalditik ezagutzen bagara ere gurekin Arantzazu ibili zen lehen aldiz kalean jotzen. Ederki pasa zuela zionez, ea hurrengo batean ere hala den.

Eguneko irudiak ikusteko hemen behean dituzue guk jaso genituenak:



Berri gehiago: elorrioko udala,