2026/03/14

2026-03-13 Erandion kantujira

 Erandiora joateko gonbita izan genuen eta bertaratzea gauza ederra izan da.

Erandio Goikoan egonak ginen 2011 eta 2016an, baina behin ere ez ginen egon Altzagan edo desiertoan.

Koadrila ederra gerturatu zen ordurako eta hasieratik eztarri bikainak izan genituen lagun. Bat eta bestea eta bestea kantatzen ibili ginen etenik gabe. Errepertoriorik gabe geratzeko arrisku ederra pasa genuen.

Euria egin arren Erandioko tabernak nahiko haundiak direla frogatu genuen. Guztietan sartzeko aukera izan genuen eta barruan ematen duen goxotasuna dastatu genuen. 

Bukatzeko afari eta solasaldi gozo batekin errematatzeko aukera izan genuen. Irteera bikaina Erandiokoa!


Aurreko urteetako berriak:  2016 , 2011 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: