2022/12/03

2022-12-02 Iurretan Euskaraldia

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:52 e(t)an

2022an egin dugu bisita lehen aldiz Iurretara. Aitzakia ederra genuen, euskararen ekimen berritzailea den Euskaraldia dela joan ginen. Kalean "frexko" bazegoen ere, jendea guregana arrimatu zen eta ederki berotu gintuzten. Emanaldi intentsoa izan zen, hasi eta buka.

Esker oneko hitzak jaso genituen eta halaxe bueltatu nahiko genieke iurretartarrei. Ederki pasa genuen eta astebururako indarrak majo hartuta itzuli ginen etxera. Segi euskararen bidean mihiari eraginez! 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:




Ez dago erantzunik "2022-12-02 Iurretan Euskaraldia"