2022/04/02

2022-04-01 Gallartan euskal astean kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 09:14 e(t)an

Abanto-Zierbenan egon garen bigarren aldia izan zen atzokoa. 

Lehenago Las-Karreras ezagutzeko zoria izan genuen eta aurten berriz Gallarta.

Udaberriko ostirala bazen ere, eguraldia erabat negukoa aurkitu genuen. Kalean hotz baina jende beroa inguruan.

Eusko Gudarien plazan ibili ginen batera eta bestera, eta ez ginen berehalakoan aspertu. 

Meatzaldeak euskara maite duela sentitu genuen eta euskaraz ondo pasatzea badagoela ikusi genuen.

Lan asteari bukaera ederra eman genion eta pandemiak eta gerrak ahaztuta gustura joan ginen etxera. 

Beste bat arte lagunok!

Aurreko emanaldiak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2022-04-01 Gallartan euskal astean kantujira"