2020/11/29

2020-11-28 Irunen euskaldian kantaldia

 


 2020ko hilabete hauek ez dira garairik onenak ia ezertarako. 

Euskaraldia aurrera eramateko baldintzak eta kultur ekitaldiak gauzatzeko zailtasunak besterik ez daude. 

Hala ere, Irunen koadrila kementsua eta jatorra izan genuen Kontserbatorioko aretoan.

 Kultura segurua dela frogatu zen eta euskaraz kantatzeko eta ondo pasatzeko lagunak badaudela ikusi genituen.

Esperientzi polita eta familia giroan ederki pasa genuen

Hurrengoan kalean eta ageriago egiteko gogoz geratu ginen.

Elkar ikusiko dugu etorkizunean.

Segi horrela lanean lagunok!!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2020/03/04

2020-03-01 Olaberrian aste kulturala

Urteak ziren Olaberrian izaten ez ginela.
13:00ak baina lehenago ilara luzea zegoen prest frontoian sartu eta hainbat herrialdeetako gastronomia dastatzeko.
Ez genuen lan makala. Jendeak ahoa betea zuen bitartean kantuan aritzea eskatu behar genien.
Hala ere, jendeak kantatu zuen. Han aritu ginen jende uhoaldearen erdian ordu t´erdiz eta bikain pasatu genuen.
Ondoren lanean fin-fin ibili zirenekin bazkaritxoa izan genuen.
Igande borobila. Bai jauna!

Aurreko urteetako berriak: 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2020/02/08

2020-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Beasainen urte askotan izan gara kantuan.
Aurten ere otsailaren 5ean bertan izan gara. Aurten eguna oskarbi topatu dugu eta kalerako giro frexkoa bazen ere, aitzakia haundi bat behar zen gurekin kantuan ez ibiltzeko.

Jendeak harrera ona egin zigun eta ederki pasa genuen batean eta bestean!

Dagoeneko aurpegi ezagun ugari ikusten ditugu eta ia-ia etxean jokatzen dugula esan dezakegu...

Hurrengo batean gehiago!!!!!!!

Aurreko urtetako berriak: 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2020/01/18

2020-01-17 Berrizen San Antonio jaiak

Beste urte batez Berriz izan dugu urteko lehen emanaldia.
Harrera beroa jasotzen dugu eta aurten barikua/ostirala izanda gauza asko genituen alde.
Kalean hotz eta eztarriak bero. Ondo pasatzeko gogoa nonahi eta bukaeran dantzarako griƱa ere bai!
Beste behin ere plazer bat izan da Durangaldeko herri hau bisitatzea!
Ondo pasa festak eta segi horrela lagunok!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018, 2014, 2013, 2010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: