2017/06/20

2017-06-17 Urrestillan San Joanak

Urte asko dira Urrestilla dugula bisitaleku.
Aurten bero ikaragarria egin zuen eta gure aurretik zeuden kros lasterkariek utzitako erreleboa bete behar izan genuen.

Harrera beroa jaso genuen eta maitatuak sentitzen garela esan behar dugu.

Plazer bat da Urolako txoko hau bisitatzea eta halaxe urte askoan elkar ikustea besterik ez dizuegu opa!

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2011


Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoa:


2017/06/06

2017-06-03 Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna

Amurrion eskaini dugun lehen emanaldia izan dugu hau. Inguruan ibilita ginen bainan Amurrion bertan ez.
Ekainak 3, Euskaraz bizi eguna Amurrion.Egun osoko egitarau mardula goxatzeko aukera izan dute herritarrek, ibilaldia, rugby entrenamendua, umeentzako tailerrak, garagardo dastaketa, herri bazkaria,... eta arratsaldean berriz kalez kale, tabernaz taberna, kantuz eta musikaz alaitzeko aukera izan dugu konpaini ederrean. Osagarri berezia ere izan dugu bikote bertsolariekin, Oihana Bartra eta Izar Mendiguren, bat bateko kantuetan gure arreta guztia jaso dute.
Bentazaharreko musikariak berriz pozik gelditu gara herritarrengandik jasotako arretagatik, elkarrekin kantuan aritzea plazer handi bat izan da.
Laster arte Amurriotarrak!.  





Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Eguneko bideoa: