2016/10/10

2016-10-09 Zaldibian Santa Fe jaiak

Goierriko herri batzutan jo izan dugu, baina Zaldibira lehenengo aldiz egin dugu bisita.
Gure emanaldiaren aurretik dantzariak ikusi ditugu plazan. Iztuetak ere pozik ikusiko luke harrobiak ere hor segitzen duela.
Animo gazteok! Segi horrela!
Gurea beste disziplina bat da, eta horixe lantzen saiatzen gara. Kantua eta berak dakarren giroa goxatzen saiatzen gara. Hasiera hotza izan ohi da eta poliki-poliki ikusi dugu zaldibiarrek badutela kanturako griña.
Jaietako azken eguneko azken saioa genuen eta askorek onenak emanda zuten. Dena den, koadrilla ederra izan dugu lagun eta ederki ibili gara ia 3 orduz. Horrela kalerik-kale ibiltzea oso erraza da eta gozatu ederra hartu dugu.
Ondo segi eta segi horrelako jator!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoak:





2016/10/01

2016-10-01 Antzuolan Ahierrarekin senidetze bazkaria


32 urte omen dira Aiherrak eta Antzuolak harremanak sendotu zituztela. Hazi hura erein zutenek zerbait ondo egingo zuten, zapatuko bazkarian giro bikaina ikusi baikenuen. Bazkari ona prestatu zuten eta postrea edo azkenburukoa jateko aukera izan genuen. Goxo-goxoa egia esateko. Imanol Urbieta aste honetan joan zaigu eta harek zioen moduan, kantatzen ez duenak zorionik ez omen du! Halaxe ibili gara konpainia paregabean eta ederki pasa dugu! Kanta eta kanta eta bukatzerako denak dantzan!!!! Horrelakoak ikusi eta entzutea asko eskertzen da. 

Plazer bat izan da Antzuola!!!!
Plazer bat izan da Aiherra!!!!

Aurreko urtetako emanaldiak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011
Eguneko berriak: goiena.eus

Eguneko argazkiak hemen klikatuta

Goiena.eus-eko argazkiak hemen

Eguneko bideoak:




Bideometa