2016/05/15

2016-05-14 Zeanurin San Isidro jaiak

Lau urte pasatu dira Zeanurin aurrez jo genuenetik. Beti da erakargarria Arratiako txoko hauetara gerturatzea eta zorte ederra izan dugu gaurkoan ere...
Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere ederki eutsi dio egunak. Ez zirudien maiatzeko egun bat zenik baina ez dakigu zergatik, ateri egin du emanaldi osoan zehar. Guk uste, Zeanuriko eztarriek ederki kantatu dutelako izan dela!!!!!
Koadrilla polita izan dugu lagun hasiera-hasieratik eta gustura ibili gara. Goxo-goxo sentitu gara eta ederki pasa dugu kalean gooora eta kalean beheeera.

Errepikatzeko modukoa lagunak!
Ondo pasa San Isidro eguna!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2012

Eguneko argazkiak klikatu hemen:


Eguneko bideoak hemen:








2016/05/14

2016-05-13 Beasainen Loinatz jaiak

Gaurkoan emanaldi desberdin bat egin dugu.

Beasaingo kantuzale taldearen laguntzaile papera egin dugu.

Ederki prestaturik zuten guztia. Zer kantatu, non  kantatu eta nola. Hori fundamentua!!!!!

Horrela posible da guztia, bai horixe. Kantuak poliki prestatuta zituzten eta guri lana majo erreztu digute.

Horrelako talde batekin egotea ederra da eta kantueri ahuspoa nola ematen dien ikustea ederra da.

Ea beste batean elkar ikusten dugun.

Aurreko urteetako emanaldiak: 2015, 2012, 2009

Eguneko irudiak klikatu hemen: