2014/11/30

2014-11-29 Zaldibarren San Andres jaiak


Durangaldean egon gara asteburu honetan bigarrenez. Oraingo honetan Zaldibarren egoteko aukera izan dugu eta lehen aldiz bertaratu gara. Egun goibela aurkitu genuen bidean baina hasiera ordurako, 18:30erako atertu egin zuen Zaldibarren. Hasi orduko jendea hurbildu zen udaletxe parera. Honela hasi ginen eta bukaera arte lagun koadrila ederra izan genuen lagun. Herriko taberna gehienak bisitatu genituen eta tamalez bukaera aldera euri langarra izan genuen lagun. Dena den, umoreak eta festarako gogoak indar haundiagoa izan zuen. Guk uste, jendeak kanta eta dantza gogoz egin zuela eta nolabait asebete zuela festarako griƱa.
Ederki pasa genuen eta jaso genuen harrera paregabea iruditu zitzaigun.
Ondo pasa San Andres eguna eta ea beste batean elkar ikusten dugun!!
 Biba zuek!

Zaldibarko lagun batek gureak baina argazki ederragoak atera ditu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez Mendi Urdinak bloga eguneratu duen Delfini. Argazkiak hemen klik eginda

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:




2014/11/29

2014-11-28 Berrizen euskararen eguna


Euskararen eguna bertan dugu (abenduaren 3an) eta Berrizen hori erreibindikatzeko egitarau mardula osatu dute. Azaroaren 28an emango diote ekimenei hasiera eta egun hori egun batzuetara zabalduko dute. Jakina, euskararen egunak urteko 365k direla ezin dugu ahaztu!
Arratsaldeko 19:00etan fin-fin azaldu zen koadrilatxo bat eta kantu batzuk kantatu genituen. Ondoren Gaztetxera joan ginen bertako bertso eskolakoen saioa entzutera. Ederki aritu ziren bertsotan eta beraien olerkiak irakurtzen.
Ondoren, han geundenak kalera joan ginen eta han ibili ginen tabernaz taberna. Denbora azkar joan zitzaigun eta bukatzeko tenorea nahi baina lehenago iritsi zen.
Arratsalde ederra pasa genuen...


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2010

Eguneko argazkiak hemen:

2014/11/02

2014-11-02 Leioan Kalekantuka

Beste behin ere Leioara joateko aukera izan dugu. Gaurkoan erdialdean ibili beharrean Pinueta auzoan ibili gara. Kontu bat izan dugu kontran eta ez da eguraldia izan. Athletic eta Sevillaren arteko partidarekin topo egin du gure emanaldiak, baina hala ere elkartu da jendea guregana. Jendea gustura somatu dugu bere erara parte hartzen, batzuk kantuan, beste batzuk aldamenean entzuten...
Igande eguerdian une goxoa eskaini dugula uste dugu eta bat baina gehiago etxera aho zapore onez joan dela esan digute. Guzti hori euskaraz lortzeak pozten gaitu gehien!!!!






Eguneko berriak: UKBerri, Leioa.net   

Aurreko urteeetako berriak: 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak: