2013/06/25

2013-06-23 Zuia Euskaraz (Murgian)

Aurten ere Murgian egon gara jotzen. Ez da lehen aldia izan, beste bi aldiz jai honetan parte hartzeko suertea izan dugu.
Eguraldiaren zalantzan bizi gara 2013 honetan, eta hori dela eta, ekainaren 23an ere frontoian bazkaltzea erabaki zen nonbait.
Hasi baina lehen postre ederra eskaini ziguten eta indar horrekin hasita errez joan zen ondorengo guztia.
Jotzen hasi orduko alaitasuna transmititzen dute Zuiako lagunek. Kanturako eta dantzarako duten grina toki gutxitan ikusteko aukera izan dugula esan beharrean gaude.
Ederki pasa genuen Bai! Segi horrela!
Poliki-poliki jaia eta euskara badoa aurrera!
Eguneko berriak: Zuia Euskaraz 2011, Zuia Euskaraz 2009

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak:
 















2013/06/16

2013-06-15 Urrestillan San Joanak

 Joan den ekainaren 15ean Urrestillan egon ginen.

Ez da ez lehen aldia, alajaina!!!!

Badira 17 urte gure taldeko kide batzuk Urrestillan ibili zirela kalean joaz.

Esan daiteke formato honen sorrera bertan izan zela eta ordutik leku kuttuna dugu herri hau jotzeko.

Pasadizo ugari ditugu bertan paseak eta esan genezake gure etxean bezela sentiarazten gaituztela.

Aurten beste kontu bat dugu gogoratzeko. Aranagatarrek Auntxa taberna uztera doaz, beraz, beraien eskutik jan genituen azkeneko txuletak. Espero dugu datorren urtean bertara itzultzea eta hasiko diren berrian maila eta goxotasun berean jarraitzea.

Gustora pasa genuen eta eguraldia lagun, dena errezago da.

Ondo pasa Sanjoanak eta datorren urtera arte!!!!

Eguneko argazkiak: Eguneko bideo bat Etxezarretatarren batek beren etxetik grabatua:

2013/06/09

2013-06-09 Olaberrian eskola txikien jaia

Ekainaren 9an eskola txikien jaiean parte hartzeko aukera izan genuen.
Txikiak izanagatik jai handia antolatu zuten.
Eguerdi partean, bazkalondoren hasi ginen jotzen eta gezurra badirudi ere, eguraldia lagun izan genuen.

Euriak jendea karpa aldera erakarri zuen eta horrek berak giroa ederki goxatu zuen.
Giro polita sortu zen eta tarte oso atsegina pasatzeko aukera izan genuen.
Gure partetik horrela jarraitzeko eskatzea besterik ez, Olaberritarrek aurten lana gogotik egin dutela badakigu. 

Eguneko berriak: Eskola txikien weba, Naiz, ETB, DV, Olaberriko herri eskola, Kuttun guraso elkartea

Eguneko argazkiak:


Aitor Furundarenak eginiko kantua: