2012/05/23

2012-05-13 Leioan kantujira


Ez da Leioara joaten garen lehen aldia, eta badakigu askok uste duten baina euskarazale gehiago eta kantuzale gehiago dagoela.
Igande goizean eguraldi ederra lagun kalez-kale ibili ginen, kantu-kantari noski!
Kaletar bakoitzak bere erara parte hartu zuen. Batzuk kantuan, besteak entzule gisan, baina gehienak gustura ibili zirela sentitu genuen. Txaloak jotzeko jendeak ez zuen alperkeririk erakutsi. Euskara eguneroko kontua dela gogorarazi nahi izan genuen eta ondo pasatzeko beste tresna bat izan daikeela ere bai.
Segi horrela!

Eguneko argazkiak:



2012-05-11 Zeanurin kantu afaria

Aurtengo maiatzaren 12an Zeanurira bisita egiteko aukera izan dugu.
Arratia bigarrenez bisitatzeko aukera izan dugu eta oraingoan ere ederki pasa dugu. Lehen kantuak proba moduan kantatu eta gero dantzarien emanaldia izan dugu. Neska koadrila honek hanka arinak dituztela frogatu eta ondoren beraien eta gainontzekoen ahotsak jarri ditugu proban.
Afaria berandu izan bada ere kostata joan gara frontoira, gustura geundenaren seinale.

Egunero zerbait ikasten denez, oraingoan zera ikasi dugu. Gipuzkoarrak kalejiran joaten batetik bestera musika joaz, Zeanurin berriz, BIDEKOA eginez joaten dira. Ea hurrengo batean ere gogoratzen garen!

Frontoian ederki afaldu eta beste ordu pasatxoko beste saio bat egin dugu.  

Ea berriro elkarrekin kantatzeko aukera dugun...

Eguneko berriak: udalaBegitu,

Eguneko argazkiak:

2012/05/07

2012-05-06 Idiazabalen XV. Gazta eguna

Aurten hirugarren aldiz Gazta egunean izateko parada izan genuen.
Bazkaloste ederra egoten da urtero eta aurtengoan eguraldiak errespetatu zigula esan behar. Bazkalondoren kanta eta dantza nahi adina egin ahal izan genuen eta ederki pasa genuen.
Ondoren kalera eta Pilarrenean beste saio luzea egin genuen.
Han, lekuaren goxotasunak tarte goxo batera eraman gintuen. Jendeak ederki erantzun zuen beste behin ere eta horrela zaila izaten da etxerako bideari ekitea.
Ederki pasa genuen arratsaldea. Ea datorren urtean errepikatzerik izaten dugun!


Eguneko argazkiak:




Eguneko berriak: udala Hitza, DV,

Eguneko egitaraua hau izan zen:

Maiatzak 6, igandea, XV. Gazta Eguna
10:00etan: Artzainek postuak irekiko dituzte.
11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan.
11:00etan: Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du.
11:30ean: Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
13:00etan: Omenaldia Antton Irizar zenari (Gazta Egunaren sortzailetakoa zen zendu
berri den alkate ohia) eta Idiazabal Jatorri Izendapenari (25. urteurrena du).
13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
14:30tan: Herri bazkariarako ateak irekiko dira.
Ondoren: Bentazaharreko mutiko alaiak taldekoen kantaldia.


Bide batez, 2011ko argazkiak jarriko ditugu ondoren: