2009/06/29

2009-06-28 Zuia Euskaraz (Murgian)


Gaur Arabara joateko aukera izan dugu eta sorpresa ederra jaso dugu.
Zuiara inguratu garenean kanpotarren ikuspegi eta aurreiritziekin joan gara. Egia esan, ez genekien zer aurkituko genuen baina hori bai, horrelako girorik ez genuen espero.
Gu inguratzerako etxeko lanak eginak zituen batek baina gehiagok eta ez dugu lan handirik izan giroa berotzen.
Jaia nagusi izan da eta kanta eta dantza gogotik egin dugu.
Euria hasi zaigu eta frontoi barruan sartu behar izan dugu. Hango sonorizazioa ez da batere egokia gure ekitaldientzat eta atertu bezain pronto alde egin dugu handik. Pelotazaleak bagara ere, frontoiak pilotan jokatzeko dira eta ez kontzertu baterako.
Ondo pasa dugu eta euskarak ibilbide luzea izango al du Zuia aldean???
Lehengaia behinik behin badago. Segi horrela lanean!



Egunean zeharreko argazki gehiago ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Eguneko informazio gehiago: zuia.com , Noticias de Alava,

2009/06/28

2009-06-27 Zumaian San Pedroak


Ekainaren 27an Zumaian San Pedro Jaiak zirela eta oilasko erre jana antolatu zuten afari gisa.
Lehen urtea zen horrelako zerbait antolatzen zutela Kantauri plazan.
Bertaratu zirenekin kantuan ibili ginen utzi ziguten arte, hau da, jaietako egitarau mardulak ordutegi estuak izaten ditu batzuetan eta 22:30ean mariatxiak zain-zain izan genituen.
Denbora di-da joan zitzaigun eta akordatzerako mariatxiak bultzaka genituen. Bukaerako txalo zaparradak gorputzaldi ederra utzi zigun. Giro ederra eta tenperatura ezin hobea.
Aitzakiarik gabeko iluntzea pasa genuen.
Ez zen Zumaia bisitatzen genuen lehen aldia.
Berriz ere bueltatzeko aitzakiarik ez daukagunez, ea laster batean bertaratzerik dugun.





Berri gehiago: Baleike.com, zumaia.net, DJon bloga ,

2009/06/14

2009-06-13 Gorlizko III. Dantzari txiki eguna


Joan zen ekainaren 13an, 2 gauza egiten saiatu ginen, dantza eta kantua uztartzen.
Gorlizen III. Dantzari Txiki Eguna antolatu zuten Aratz dantza taldeko kideek.
Egun sargoria izan genuen aukeran baina terrazan eserita egoteko eta bide batez bustitako eztarri horiek lanean jartzeko giro ederra izan genuen.
Horren adibide bezala hemen behean dituzuen eguneko irudiak.




2009/06/07

2009-06-07 Bergaran eskola publikoaren jaia


Bergaran egun ederra pasa genuen eskola publikoaren jaian. Eguerdiko 12:00etan duda-mudatan ibili ginen non jo eta nola asmatu. Batean dantzariak, hurrengoan musikariak, bestean antzerki taldea. Gure lekua topatu arte batera eta bestera ibili ginen, baina, denborarekin aurkitu genuen gure txokoa eta gure publikoa.
Eguraldi ederra eta egonaldi ederra egiteko aukera ematen duenez Bergarak bertan egon ginen 3 ordu pasaz.
Jendea gustura egon omen zen gurekin eta lerro hauek aprobetxatu behar ditugu gure ondoan fidel izan genituen Ibon Bilbao eta konpainiari eskerrak emateko. Behean dauden irudiak beraiek hartuak dira eta hor isladatzen da ederki bertan bizitakoa.



Amaieran plaza aldera gindoazela Korta-Zahar tabernan egin dugu geldialditxoa eta bertako jabeari bihotz-bihotzez eskerrik asko. Ordua halaxe zen, baina urdaiazpiko hura eta ogi egin berri hura ez zaigu puxka batean ahaztuko!!!!!
Ederki ibili gara Bergaran, bai alajaina!!!
Ea errepikatzerik dugun, kale egokiak eta eztarri ezin egokiagoak aurkitu baititugu!!!


2009/06/02

2009-06-02 Berriozarren kurtso amaiera maiatzaren 30ean

Joan zen larunbatean Berriozarren izan ginen bisitan.
Besteak beste, lagun zahar bat izan genuen zain-zain eta lagun koadrila ederra inguratu zuen kurtso amaiera dela eta.
Mendialdea Guraso elkarteak egitarau mardula prestatu zuen kurtso amaiera hau ospatzeko eta eguraldiak lagun ederki pasa genuen egun osoan zehar.

Eguneko egitaraua hau izan zen:
11:30ean “Ehunzango baten ipuinak. Kantuz doaz batzuk, eta beteak, buruz” 9 urte arteko haur antzerkia ikusgai izango da Mendialdea Eskolan, Musika Eskolak antolatua.
12:00etan parte hartzeko Herri Kirolak. 9 urtetatik aurrera.
13:00etan Esku-tailerrak
14:00etatik aurrera Herri- bazkaria, Foruen pasealekuan.
Kantaldia 16,30etatik aurrera...

Kantaldia azken platera bazen ere lanean fin ibili ondoren ondo pasatzeko indarrak zituztela demostratu ziguten.

Nafarroan ez gara asko ibiltzen eta horrelakoak oso gustuko izaten ditugu. Bejondeizuela eta horrela jarrai!








Egun horretako berri gehiago: eguzkiplaza.net