2008/12/05

2008-12-03 Lizarran euskararen eguna

Izugarri gustatu zitzaidan Nafarrora bueltatxoa.
Emanaldiaren helburuak ondo bete zirela uste dut, jendeak gustora kantatu zuen.
Ondorengoa ere primeran, Koldo eta besteak oso ondo portatu ziran gurekin. Jandako arkumea ez dut denbora luzean ahaztuko. Errezeta lortu beharko genuke agian.

2008/11/26

2008-11-29 Zumaian Euskararen eguna


Euskararen eguna abenduaren 3a bada Zumaiarrek asteburura aurreratu zuten aurtengoan.


Egitarau oparoaren barruan besteak beste herri bazkaria eta arratsaldeko kantujira zegoen. Aurrez esan behar dugu azken uneko kontuak medio bazkaltzen eman zigutela eta jana oso ederra zegoela. Bejondeiola sukaldariari Bentazaharrekoak han ibili ginen aurrera eta atzera. Euriak zalantza piztu bazuen ere azkenean 5 minutuz bakarrik egin zigun bisita eta arratsaldea betetzeko bidean ibili ginen.


Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/10/12

2008-10-12 Orioko Goiko-kaleko jaiak


Esan digutenez Orioko Goikokaleko jaiak berrantolatzeari ekin zioten duela 3 urte. Lehenago ba omen zen ospakizunen bat edo beste baina 2005. urtean forma aldaketa eman omen zioten. Urte hartan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea jaiotzear zegoen. Honela hasi zenetik han izan gara urtero. Kostako gatza bizi-bizi dagoela demostratzen diguten jendea dagoela esan behar dugu.


Igande eguerdian giro aparta zegoela ikus dezakegu ondoko argazkian. Ez da ez plan txarra pilarika eguna ospatzeko.






Harrobia eta gaztetxoak ekimen honetan jokoz kanpo ez daudela esan dezakegu. Kantuzaletasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzen dela erakutsi digute.



Berri gehiago: karkaran
Hau ere ikasi dugu honez gero:


TOURIST, DON´T FORGET, THIS IS NOT GOENKALE, IS GOIKOKALE



Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/10/11

2008-10-11 Familia eguna Zumaiako San Joan egoitzan

Zumaiako San Joan egoitzan familia eguna ospatu zuten urriaren 11n.
Bertaratzeko gonbita egin ziguten eta gustura parte hartu genuen. Adin guztietako gazteak izan genituen lagun eta eguraldi ederraren laguntzaz ederki pasa genuen. Jaso genuena eman genuena baina gehiago izan zen.
Eskerrak ahoz eta idatziz jaso genituela esan dezakegu

2008/10/04

2008-10-04 Oñatiko Herri eguna

Oñatiko Herri eguna ezagutzeko aukera izan dugu aurten. Kalean giro ederra eta gure estrainaldia izateko harrera ederra izan genuen. Talde fidela atzetik eta ondo pasatzeko nahia besterik ez. Bentazaharrekoen partetik errepikatzeko gogoa dugula esatea besterik ez. Horrekin nahikoa esan dugula deritzogu.

Egitaraua
Eguneko berriak: Noticias de Gipuzkoa
Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/09/25

2008-09-21 Urretxun Euskal Jaia

Irailaren 21ean jo genuen Urretxun. Urretxuko euskal jaietan ez gara askotan atera, baina etxean jokatzeak abantaila ematen digula esan dezakegu. Eguraldi ederra eta Iparragirreren sortetxearen parean kantatzen ibiltzeak hazi egiten gaitu. Kantuzaletasunaren sokak darrai eta ea etenaldirik ez dugun ezagutzen.

Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/08/09

2008-08-09 Getarian Salbatore jaiak

Pixkanaka-pixkanaka Gipuzkoako kostako herriak barruagotik ezagutzeko aukera dugu. Beti turista moduan gerturatzen dugunok herritarrekin jaiak ospatzeak beste ikuspegi bat ematen digu. Getari eta getariarrak ezagutzeko aukera izan dugu. 600 laguneko bazkaloste jatorra egin eta ezin kexatuko gara. Giro ederra eta kale ederrak kantuan ibiltzeko! Aldapak leuntzerik baleude gutakoren batek eskertuko luke.

Jaien egitaraua

Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/07/20

2008-07-01 Eskoriatzako euskal jaia


Uztailaren 1ean Eskoriatzako kaleetan ibiltzeko aukera izan genuen.

Herri bazkari ederra baina bazkaloste motza izan genuen. Fermin Valenciak kantatu zizkigunak ederrak izan ziren eta gainontzekoek eztarriak berotzerako plazako kantu txapelketara joan behar izan genuen. Denborren morroi garenez honelakoak gertatzen zaizkigu. Dena den, berotutakoan gelditzea kostatu egin zitzaigun.


Oraingoz 2 urtetan izan garenez hona hemen azken 2 urtetako oroitzapenen irudiak:

Zerbait esateko baduzue esan azpiko "comentarios" atalean mesedez

2008/01/01

Ongi Etorri


Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak funtsean euskarazko abestien errepertorioa duen emanaldiak eskaintzen ditu eta horretarako erabiltzen dituen instrumentuak hauek dira: eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioa.

Gure Mundua. Nolako mundua bildu nahi dugu:

Alaia. Gure musika eta kantuen bitartez, jai giroaz kutsatu nahi ditugu herrietako plaza eta kaleak. Elkarrekin abestea alaitasuna lotzeko baliabide ezinhobea da.

Abeslaria. Euskal Herrian izan dugun ohitura zaharrenetako bati heldu eta berreskuratu nahi dugu, elkarrekin kantatzea.

Dinamikoa. Kalez kale kalejiran, eta abestien arteko atsedenean herritarrak DANTZAN jarriko ditugu, mundu geldiezina nahi dugu.

Parte Hartzailea. Kantu-liburuxkak banatu eta bildutako adin guztietako herritarrak kantuan jarriko ditugu. Jai giro honetan guztiok gara protagonistak: abestiak eskatu, mikroa hartu eta kantatu, lagunekin dantzatu.

Gure Kantujira

Musika Saioa. Euskal kantu tradizionalak eta Euskal Kantagintzan oinarritutako musika eskaintzen dugu (Lertxundi, Imanok, Lete, Oskorri, Errobi, Sorotan bele, Ruper, Itoiz...). Ondare hau jaso, erakutsi eta zabaldu egin nahi dugu, hori da gure helburutariko bat.

Kantu Liburuxkak. Gure emanaldietan herritarren parte hartzea bultzatzeko, kantu liburuxkak banatzen ditugu. Bertan jotzen ditugun doinuen hitzak azaltzen dira, eta guztiok elkarrekin kantatzeko aukera ematen digu.

Soinu Ekipo Mugikorra. Toki batean geldi (jatorduen ondoren adibidez) edo batetik bestera (tabernaz-taberna kalejiran) mugitu gaitezke. Horretarako beharrezkoa den musika ekipo eramangarria daramagu, bestelako osagarri guztiekin batera (mikroak, soinu mahaia...).

Gure Saioan non. Herriko edozein txokotan jotzen dugu: kalean, plaza batean, karpa batean, elkarte batean, areto batean ... Hala ere gogokoenak kalez kaleko saioak ditugu, tabernaz taberna, herriko alde zaharreko kale estu horietan gogo onez hasten baitira herritarrak kantuan.


www.bentazaharrekomutikoalaiak.com

Nolakoa izan da gure emanaldia?