2009/03/29

2009-03-27 Leioan kantu kantari korrika kulturalean

Ibon (e)k argitaratua 22:54 e(t)an

Joan zen martxoaren 27an Leioan izan ginen.
Korrika 16aren barruan korrika kulturalak antolaturiko kantu afarian parte hartu genuen eta bertan pasatako orduak hemen laburbiltzea ezinezkoa zaigu.
Egia esan behar bada, arratsaldeko 19:00etan Ikeaberrin aurkitutako giroa hotza izan genuen, baina orduak aurrera egin ahala tenperatura ederki igotzen joan zela esan beharko dugu.
Kantu poteoa luze joan zitzaigun eta ia-ia afaldu behar genuela ere ahaztu egin genuen. Banako-binako inprobisatuak eman zion bukaera arratsalde parteari.
Honela bada, Betiko ikastolaren jantokian afaldu genuen 130 lagun inguruk. Ederra giroa. Kupela!!! batzuek, Hik lan eta nik jai!!! besteak...
Afal ondoren taldeak banan-banan igo ziren oholtza gainera zuten arte guztia erakustera. Kantatzea da gure helburua eta euskaraz izateak ematen dio balio erantsia. Biak uztartuta eta giro jatorrean bada, ikaragarria!!!!
Gure partetik eskerrik asko Berbalamiñeko lagunei bertara gonbidatzeagatik. Lanean segi dezazuela eta ea berriz ere elkarrekin egoteko aukera izaten dugun!


Bukatu baina lehen, eskerrik asko Txomin, gure erreportari inprobisatuari. Argazki mordoa atera eta sareratzeko aukera izan baitugu berari esker!!!
Hurrengo bat arte

Ez dago erantzunik "2009-03-27 Leioan kantu kantari korrika kulturalean"