2019/08/18

2019-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

10 urte badira lehen aldiz Ondarroara etorri ginela arrantzale egun batean.
Goruntz goaz eta esperientziak esaten digu Ondarroak beti erantzuten duela.
Kantatzeko grina eta lagun fidelak ditugula ziurra da.
Urteak pasa eta ez gara ohitzen.
Eguraldi ederra eta giro paregabea izan dugu 2019an ere.
Ondo bukatu jaiak eta laster arte!
Plazer bat izan da!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen




Eguneko bideo bat:



2019/08/16

2019-08-15 Gabiriko jaietan kantujira

Lehen aldiz egon gara Gabirian kantuan. Gabiria eta gabiriarrak beti izan ditugu oso etxekotzat. Emanaldi honetan ere halaxe sentitu gara. Jendea gertu eta kantatzeko eta dantzarako prest.
Herri eta auzo txikiek bizia dutenean poza ematen du eta hau horren adibidetako bat izan da.
Giro goxoa eta alaia!
Eskerrik asko bertaratzeko gonbidapenarengatik eta ondo bukatu jaiak!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideo bat:






2019/08/11

2019-08-10 Getarian Salbatore jaiak

Beste behin izan gara Getarian. Bazkaria eguraldiaren menpe ote zegoen zirudien baina eguna ederki salbatu zen.
Giro paregabea zeruan eta lurrean. Jendetza bazkaltzen eta gurekin kantatzen!
Getariarrek ez dute kale egiten eta bikain pasa genuen.
Gurekin Ander izan genuen kantuan lehen aldiz. Hari eskerrak izan ginen Getarian eta zoriontzea besterik ez zaigu geratzen. Bikain aritu zen!
Eguna luze joan zen eta halare motz egin zitzaigun.
Hori da seinalerik onena!
Hurrengo batean gehiago, hobeto zaila izango dugu eta!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko bideo bat:










2019/08/01

2019-07-31 Loiolan San Inazio jaiak

Donostiako Loiola auzora joan gara 2019ko San Inazio egunean.
Eguerdiko 12:00etan hasi behar genuen eta koadrillatxoa zain genuen gu hasterako.
Auzo honetan jende fidela dugula badakigu eta ondo erantzuten duten lagunak ditugu han.
Goxo-goxo jardun dugu 3 orduz eta etenik gabe. Kantatzeko eta ondo pasatzeko gosea duen jendea ezin aserik ibili gara.
Bazkaltzeko eta auzotarrekin egoteko aprobetxatu dugu eta etxera gustura itzuli gara.
Ondo bukatu jaiak eta segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: