2025/05/11

2025-05-10 Zugarramurdin kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 22:02 e(t)an

 

Duela urte batzuk Urdazubin egin genituen pare bat hitzordu. 

Aitzakia Urdazubi eta Zugarramurdiko lagunekin, Fernando Leteren inguruko jendearekin kantu bazkari bat egitea izan zen. Denbora joan zen, baita Fernando bera ere, baina aurten elkartzeko parada izan dugu.

Halaxe, bazkal aurretik Zugarramurdiko kale edo karriketan saio ederra egin genuen. Ondoren, Azketa jatetxean ederki bazkaldu eta orduak motz egiten diren bazkalondo horietako bat izan genuen.

Ederki pasa genuen eta beste behin ere mendi aldeko magiak harrapatu gintuen. 

Hurrengo batean gehiago, seguru baietz!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20162015   

Eguneko argazki batzuk hemen klik eginda

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2025-05-10 Zugarramurdin kantujira"