Bosgarren urtez hurbildu ginen Orioko Goikokalera.
Gure hasiera eta jai hauen hasiera ia-ia batera hasi ziren, horregatik dugu horrelako harreman berezia hango jendearekin.
Bertan urtero bezela ez ziguten hutsik egin hainbat eta hainbat lagunek. Huts egin zigun bakarra eguraldia izan zen. Dena den, festarako gogoa dagoenean eguraldia erraz ahanzten da.
Bi estalki jarri zituzten kalean eta di-da hasi zen festa giroa. Bazkal aurretik motorrak berotu, bazkaritan barrenak eta bazkalondoren eztarriak eta oinak berotu genituen. Ederki pasa genuela esan behar dizuegu antolatzaileoi eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko eskatu!Bertan urtero bezela ez ziguten hutsik egin hainbat eta hainbat lagunek. Huts egin zigun bakarra eguraldia izan zen. Dena den, festarako gogoa dagoenean eguraldia erraz ahanzten da.
Mirotz leinua datorren urtean horrela edo hobeto aurkitzea espero dugu.
Onak izan eta hurrengo bat arte
Eguneko irudiak ondoren:
Aurten ere ederki pasatu dugu, bai hoixe! Mila esker neska-mutiko alaiak! eta Gora Goikokale!
ErantzunEzabatuGaueko argazkirik ez? Ze pena... gustora ikusiko nituzke berriro mutil da neska guztiak kamixeta zulatuekin... baietz, Juanlu? je je je
ErantzunEzabatuOraindik ere burua goiko kaleko festetan dugu gehienok. Ezin ahaztu bertan pasatako momentu asko. Gutxiago igandeko akelarrea.
ErantzunEzabatuOnak zarete benetan Bentazaharreko alaiak. Argazki gehiago bidaliko baina Mikel tamalez ez dugu igande gauekorik. Tela puskak bakarrik oroigarri. Nahi badituzue bidaliko.
Ikimilikiliklip!
Laga boga sega....arma tiro pum!Halaxe, pum! egin genun iganden,ta ondoren izugarrizko festa. Kamixetak (eta alkandorak)tuneatzeko datorren urten ikastaroa antolatu dugu. Zuek ere gurekin, noski.
ErantzunEzabatuBueno ez dut konfirmatu baina uste dut datorren urtean ere astelehena jai izango dugula, beraz hartu denok hitzordua.
ErantzunEzabatuHalare nik datorren asteburuan errepikatuko nuke.
Aupa mutiko alaiak, Amaia Ekhi eta amonak, eta Gora Goiko kale, bertako sorgin eta akelarreak. Hurrengo urterarte!
gaueko giroan eta akelarrean debekatuta argazkilariak, bizi nahi duenak bertan egon beharko da!
ErantzunEzabatugoikokaletarrak onenak zarete, sekulakoak, kriston giroa jartzen duzue. Datorren urtean ere gonbidatu mesi, kamiseta berria erosiko dut eta!!..
ah!!! eta remember, this is not goenkale.. this is HOLYWOOD!!!
muxu bana guztioi!!!.