2022/12/21

2022-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

 

Pandemiak gora-behera, azkenean ospatu izan ahal dugu egun hau behar den bezala.
Aitzakirik gabeko eguraldia izan dugu aurten Santo Tomas egunean.

Etxe-zuri paretik hasi eta erdikalean gora egin genuen kantujira. Giroa berotzen joan da eta emanaldi goxo batetaz gozatu ahal izan dugu.

Jende ugari inguruan eta irrifarra nonahi!

Horrela urtea bukatzeak merezi du. Ondo pasa jai egun hauek eta indartsu hasi 2023a!

Segi kantuaz eta euskaraz gozatzen!

Aurreko urteetatako berriak: 2019 20182017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022/12/16

2022-12-16 Urretxu-Zumarragan herrian erostearen magia

 Herriak bizi herritarrek egiten dute. Kaleak bizi nahi ditugu, dinamikoak, partehartzaileak eta kantuzale/euskaltzaleak badira hobe!

Merkatariek egitekoa magikoa da, herri hil batetik herri bizi baterako pausua ematen baitute.

Gaur Geltoki inguruko pintxo-potean izan gara. Frexko eta bero-bero sentitzeko moduan.

Orain hitzetatik ekintzetara pasatzea falta zaigu, zaindu auzoa, zaindu bizi-lagunak.

Ondo pasa datozen egunak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/12/03

2022-12-03 Irunen Euskaraldia

 

Irunera egin ditugu bisita batzuk aspaldian. Euskaralditik euskaraldira goazela dirudi, baina tartean kale egindako ahaleginen bat ere badago.

Ez dugu ahazteko pandemiaren erdian euskara sailak gure alde egindako ahalegina.

Aurtengoa berriz beste gauza bat izan da!

Hasieran euria goiti-beiti baina gutako batek esan duen bezela, ea nork irabazten duen, euriak edo guk!

Derrepentean atertu du eta goxo-goxo ibili gara Irungo kaleetan.

Talde fidela izan dugu ondoan eta horrela orduak pasa genitzake euskaraz kantuan!

Hurrengo batean gehiago, bitartean segi euskararen mugak zabalduz!

Aurreko urteetako berriak: 2020  2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022-12-02 Iurretan Euskaraldia

2022an egin dugu bisita lehen aldiz Iurretara. Aitzakia ederra genuen, euskararen ekimen berritzailea den Euskaraldia dela joan ginen. Kalean "frexko" bazegoen ere, jendea guregana arrimatu zen eta ederki berotu gintuzten. Emanaldi intentsoa izan zen, hasi eta buka.

Esker oneko hitzak jaso genituen eta halaxe bueltatu nahiko genieke iurretartarrei. Ederki pasa genuen eta astebururako indarrak majo hartuta itzuli ginen etxera. Segi euskararen bidean mihiari eraginez! 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:




2022/12/02

2022-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

 

Ormaiztegik gutxitan egiten du kale. Joan izan garenean beti erantzuten dute ormaiztegiarrek gogoz eta gozo-gozo.

Aurten, jaiei amaiera ematea izan da gure eginkizuna. Koadrilla fidel eta jatorra izan genuen lagun hasieratik bukaera arte. Erraz joan zitzaizkigun orduak eta kantuak.

Hurrengo batean ere elkar ikusiko garelakoan gaude, bitartean irrifar batekin etxeratu ginen lagun batzuk dituzue.

Segi horrela!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022-1 20192018-22018-,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: