2022/12/21

2022-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

 

Pandemiak gora-behera, azkenean ospatu izan ahal dugu egun hau behar den bezala.
Aitzakirik gabeko eguraldia izan dugu aurten Santo Tomas egunean.

Etxe-zuri paretik hasi eta erdikalean gora egin genuen kantujira. Giroa berotzen joan da eta emanaldi goxo batetaz gozatu ahal izan dugu.

Jende ugari inguruan eta irrifarra nonahi!

Horrela urtea bukatzeak merezi du. Ondo pasa jai egun hauek eta indartsu hasi 2023a!

Segi kantuaz eta euskaraz gozatzen!

Aurreko urteetatako berriak: 2019 20182017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022/12/16

2022-12-16 Urretxu-Zumarragan herrian erostearen magia

 Herriak bizi herritarrek egiten dute. Kaleak bizi nahi ditugu, dinamikoak, partehartzaileak eta kantuzale/euskaltzaleak badira hobe!

Merkatariek egitekoa magikoa da, herri hil batetik herri bizi baterako pausua ematen baitute.

Gaur Geltoki inguruko pintxo-potean izan gara. Frexko eta bero-bero sentitzeko moduan.

Orain hitzetatik ekintzetara pasatzea falta zaigu, zaindu auzoa, zaindu bizi-lagunak.

Ondo pasa datozen egunak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/12/03

2022-12-03 Irunen Euskaraldia

 

Irunera egin ditugu bisita batzuk aspaldian. Euskaralditik euskaraldira goazela dirudi, baina tartean kale egindako ahaleginen bat ere badago.

Ez dugu ahazteko pandemiaren erdian euskara sailak gure alde egindako ahalegina.

Aurtengoa berriz beste gauza bat izan da!

Hasieran euria goiti-beiti baina gutako batek esan duen bezela, ea nork irabazten duen, euriak edo guk!

Derrepentean atertu du eta goxo-goxo ibili gara Irungo kaleetan.

Talde fidela izan dugu ondoan eta horrela orduak pasa genitzake euskaraz kantuan!

Hurrengo batean gehiago, bitartean segi euskararen mugak zabalduz!

Aurreko urteetako berriak: 2020  2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022-12-02 Iurretan Euskaraldia

2022an egin dugu bisita lehen aldiz Iurretara. Aitzakia ederra genuen, euskararen ekimen berritzailea den Euskaraldia dela joan ginen. Kalean "frexko" bazegoen ere, jendea guregana arrimatu zen eta ederki berotu gintuzten. Emanaldi intentsoa izan zen, hasi eta buka.

Esker oneko hitzak jaso genituen eta halaxe bueltatu nahiko genieke iurretartarrei. Ederki pasa genuen eta astebururako indarrak majo hartuta itzuli ginen etxera. Segi euskararen bidean mihiari eraginez! 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:




2022/12/02

2022-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

 

Ormaiztegik gutxitan egiten du kale. Joan izan garenean beti erantzuten dute ormaiztegiarrek gogoz eta gozo-gozo.

Aurten, jaiei amaiera ematea izan da gure eginkizuna. Koadrilla fidel eta jatorra izan genuen lagun hasieratik bukaera arte. Erraz joan zitzaizkigun orduak eta kantuak.

Hurrengo batean ere elkar ikusiko garelakoan gaude, bitartean irrifar batekin etxeratu ginen lagun batzuk dituzue.

Segi horrela!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022-1 20192018-22018-,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/11/20

2022-11-19 Tolosan babarrunaren eguna

 

Joan dira urteak eta pandemiaren gogorrena ere bai. 3 urteren ondoren Babarrunaren festara joateko gonbita jaso genuen eta egia esateko gogo biziz gerturatu ginen Tolosara.
Azkeneko aldian bezala euria goitik behera izan genuen bisitari eta ez zizkigun gauzak errez jarri. 
Aspaldiko partez euria egitea eskertuko genuke baina kanturako goxotasuna lortzea asko zailtzen du. 
Lagun koadrilatxoa beti izan genuen lagun eta hara eta hona zebilen jende mordoxka bat ere bai.
Goxo-goxo eta aterpeetan ibili ginen eta ederki pasa genuen.
Hurrengo baterako gogoa bizi-bizi daramagu etxera, badakigu tolosarrek musika zainetan daramatela eta.

Aurreko urteetako berriak: 2019 201820172016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 


/p>

2022/11/06

2022-11-05 Irrintzi eguna

 

Irrintziko lagunak egun berezi bat ospatu behar zutela eta bertan parte hartzera gonbidatu gintuzten.

Giro ederrean joan zen eguna, hasieratik eta bukaeraraino.

Giro euskaldun batean ondo pasa daitekeela ikusi genuen beste behin ere, eta urteetan jende askok egindako lan bikainaren fruitu eder bat ikusi genuen.

Ederki pasa genuen eta Irrintziko lagunei horrela segi dezatela eskatuko diegu, lanean eta dantzan segi dezatela fin-fin..

Hurrengo batean gehiago!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2022/10/16

2022-10-15 Durangon San Fausto jaiak

 

Urteak pasa dira Durangon azken aldiz ibili ginela. 2019an egin genuen azkenekoz Durangoko kalebuelta.

Hemen jai giroa ez da gutxitu eta jaiek giro bikainari eusten diotela esan dezakegu.

2022ko urriaren 15ean han ibili ginen Ezkurdi plazatik hasi eta alde zaharrean batetik bestera. Jendea inguratu zitzaigun eta bikain erantzun gainera.

Gure helburuak eta kantua eta euskaraz ondo pasatzea dira. Egin genuen eta ingurukoen irrifarreak ere halaxe erakutsi ziguten.

Hurrengo batean edonon elkar ikusiko garela espero dugu. Ondo bukatu jaiak eta eutsi horri lagunok!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20192011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

2022/09/25

2022-09-24 Ormaiztegin San Migel jaiak

Makina bat urte badira Ormaiztegi bisitatzen. San Migel gauean Ormaiztegi magia pixkatez zipriztintzen da.

Atzo hasiera hasieratik erantzun bikaina. Belaunaldi desberdinak batera ondo pasatzen ikustea plazer bat da.

Beste behin ere Ormaiztegitik irrifar batekin itzuli ginen etxera.

Segi horrela luzaroan. Giro jatorrean!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20192018-22018-1,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2022/09/19

2022-09-18 Urretxun euskal jaia

3 urte pasa dira Urretxun azkenekoz jo genuenetik. 

Etxean oso gustura sentitzen gara, eta urteko unerik politenetakoa Iparragirre kalean izaten dugu.
Lagunak, familiartekoak eta kolore askotako herritarrak elkarrekin egotea luxu bat da.
Hau ez da bukatu, eta koadrilen eguna zai daukagu.
Eskerrik asko denori!!!!!!
Biba zuek!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20192018201720162015,  201420132012201120092008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/09/15

2022-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

 Urte batzbadiruk a Mutrikura lehen aldiz joan ginenetik. Beti aho zapore gozoz joan izan gara etxera. Aurtengoan ez da gutxiago izan.

Zezenak zezenak dira Mutrikun. Hura bukatu zain egon eta plaza jendez leporaino zegoen. 

Lehen akordetik kantuan izan genuen jendea etengabe. Edozein aitzakiarekin dantzarako prest!

Ondo pasatzeko aitzakia ederra gurea eta berriro elkar ikusteko gogoz itzuli ginen etxera.

Hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako berriak: 2019201820172016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2022/09/11

2022-09-11 Ermuan Folkez blai

 

Lehenengo aldiz izan gara Ermuan. 

Ohore bat da Folkez Blai ekimenak gurekin kontatu izana.

Igande eguerdia girotzea tokatu zaigu eta beti euriaren kexaz izaten bagara, oraingoan eguzki gehiegiren kexa izango dugu.

Eguerdia giro goxoan pasa dugu eta kanturako leku paregabeak izan ditugu. Gozatua hartu dugu eta seguru ermuar zenbaitek ere bai.

Jaialdi ederra da eta guri tokatu zaigun partetik ederki pasa dugu.

Bazkari ederra, lagun jatorrak eta 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/09/10

2022-09-09 Leioako Udondoko jaietan kantujira

 

3 urteko etenaren ondoren Leioako Udondo auzoa bizirik dagoela erakutsi nahi izan dute auzotarrek.

2022ko hau zalantzaz hasi zituztela esan ziguten. Ba eskerrak!!!!

Asteburua hasteko era bikaina izan zen guretzako. Kantuan eta giro paregabean. 

Ondo hasitakoa hobeto bukatu lagunok eta datorren urtean gurekin edo gu gabe, baina jaiak eta auzoak bizirik jarrai dezala!


Aurreko urteetako Leioako emanaldiak: 2022 2021201920142012/22012/12009

2019ko Udondoko jaiak

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2022/08/18

2022-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Badira urte batzuk Ondarroan lehen aldiz izan ginenetik. Beti gustua ematen du kostako herri hau bisitatzea. Kantua bizi duen herri horietako bat da, eta arrantzale eguna berezia izaten da guretzat. Aurtengoan eguraldiak ez digu utzi nahi bezain luze kalean egoten. Dena den, arkupeak eta karpak babesleku izan ditugu, eta jaia bizi-bizi gozatu izan ahal dugu. Hurrengo batean gustura errepikatzeko eguna dudarik gabe!                                          Hurrena arte Ondarru!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:



2022/08/16

2022-08-15 Gabiriko jaietan kantujira

 

Gabiriko jaietan izan gara bigarren aldiz.

Giro jatorra izaten da herri honetan eta aurtengoan ere gauza bera. Jendea festarako jarri zen hasi-hasieratik eta berotu beharrik izan gabe giro paregabea izan genuen.

Goierriko txoko honetako jaiak ez dute ia parekorik eta txikiak haundi egiten badakitela erakutsi ziguten.

Segi horrela Gabiri ta ondo bukatu jaiak!

Aurreko urtetako berriak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

 

 

2022/08/09

2022-08-08 Getarian Salbatore jaiak

Getariako marmitako eguna, gorriz markatutako horietako bat da guretzat.

Herria fisikoki polita da, baina bertako bizilagunen festarako gogoa are eta politagoa.

Aurtengoa ere ez dugu ahazteko. Eguraldi paregabea eta giro bero-beroa. Mahaiaren inguruan elkartu ginen lehenbizi. Marmitako goxoa jan eta bazkaloste ederra. Musika hasi orduko erantzuna momentukoa eta parrerako zein falta diren batzuk gogoratzeko momentu hunkigarriak.

Kalean behera eta goooora ondoren. Eguna motz geratu zitzaigun askori, baina etxera gustura joan ginen.

Hurrengo batean berriz. Aupa Esperantza!

Aurreko urteetako berriak: 2022-12019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 


2022/08/06

2022-08-05 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Badira emanaldi batzuk masiboak izan gabe, intimo goxo eta emotiboak izaten direnak.

Aurten, Maizpideko lagun talde batekin kantujira bat egiteko aukera izan dugu, Lazkaotarrekin nahastuta noski!

Bakoitza etxe eta auskalo zein herrialdetakoa, baina guztiak euskararen maitale eta gure hizkuntza hauspotzeko gogo ikaragarriarekin. 

Opor usaina zuen kantujira egin genuen eta oso gustura ibili ginen.

Segi horrela lagunok eta segi horrela Maizpide. Luxu bat atzo zuekin egon izana.

Aurreko urteetako berriak: 2022, 2019, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/08/01

2022-07-31 Loiolan San Inazio jaiak

 

Pandemiak ez gaitu lagun zaharrez ahaztu arazi. Urteak badira Loiola lehen aldiz bisitatu genuela eta beti da plazer bat bertaratzea.
Auzo giro aparta eta bizi-bizia. Kanturako gogoa eta euskaraz ondo pasatzeko desira.
Segi horrela urte askoan eta ea berriro elkart ikusteko parada dugu, 3 urte itxaron gabe!

Aurreko urteetako berriak: 2019201820172016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2022/07/23

2022-07-22 Gasteizen kantujira

 

Arabako hiriburura egin genuen bisita uztailaren 22an.

Plazer bat izan zela esan behar dugu lehenik eta behin. Hasterako koadrila polita izan genuen lagun eta kanturako eztarri onak dituztela frogatu genuen. 

Umore ona eta giro paregabea etengabe. Partehartu eta euskaraz ondo pasa daitekeela frogatu genuen beste behin ere.

Jaiak hasi ere ez dira egin eta motorrak bero-bero daudela ikusi genuen. 

Hurrengo batean berriz ikusteko parada izango dugulakoan, segi horrela lagunok!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/07/17

2022-07-14 Antzuolako jaiak

 Urteak pasa eta Antzuolan jaiak betiko indarrarekin hasten dira. 

Aurtengo gaugiroa paregabea eta etxean egoteko baina, kalean ibiltzeko giro hobea.

Afaltzen hastea kostatu ohi zaie antzuolarre jaietako lehen egunean.

Egonerako giro ona dagoenean, txispa piztu eta ondo pasatzeko gogoa berehala etorri zen.

Ontzari ongi etorria kantuan eta dantzan egin genion eta hortik aurrerakoak auskalo!

Ondo ondo pasa jaiak eta hurrengo batean gehiago!


Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2022/06/19

2022-06-19 Urrestillan San Joanak

 

Dagoeneko Urrestillan denetik bizi izan dugu. Urte assssko dira bertaratu ginen lehen alditik. Joan zen mendean ere Urrestillan bisitatu genuen eta lagun "zahar" eta "berri" ugari egin ditugu urte hauetan. 

Festa gosea dago nonahi eta Urola alden honetan ere bai. 

Jendearen erantzuna mundiala izan zen eta beroak eta bota zituen euri tantak ez ziguten kale jarduna izurratu. Normaltasuna honek behar du eta bizitzera sufritzera ez ginenez etorri, ba... disfrutatzeko parada izan genuen.

Mila, mila, mila esker kalebarreneko jendeari. Auntxaneko aurrean jarri zuten "txozna" espontaneoak kolore ederra eman baitzuen.

Hurrengo batean gehiago lagunok!

Aurreko urtetako berriak: 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2022/05/28

2022-05-28 Azkoitian Maxixatzenekoekin kantujira

 

Gure ibilbidean lehen aldiz azkoitian jotzeko parada izan dugu. 

Maxixatzenek 25 urte bete dituela eta aitzakia horrekin bertan jotzeko aukera eman digute. Bejondeizuela lagunok, ez zarete makalak!

Gure helburuetako batean pare-parean bat egiten dugu. Euskarak eta beraren sustapena oinarri dugu eta aitzakia paregabea izan dugu Azkoitian barrena batera eta bestera ibiltzeko.

Oso ondo pasatu dugu eta harrera ezin hobea izan dugula esan beharra daukagu.

Egun borobila izan da. Kalean kantuan hasi eta jendea bertan izan dugu kantuan jo eta su. Plazan eta plaza berrian beste hainbeste. Motz egin zaigu eguerdiko kantu saioa, baina bazkaldu ere bazkaldu behar denez, horrela bukatu beharra izan dugu. 

Ondoren Maxixatzen taldeko eta kolaboratzaileekin kantuan ibili gara Abaraxkan eta goxo-goxo gustura etxeratu gara.

Bideak elkartuko gaitu hor nonbait. Segi horrela euskara eta euskaraz bizitzen. 


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen (Maxixatzen web-etik hartutako argazkiak dira)

Eguneko bideo bat:



2022/05/16

2022-05-15 Zumarragako Eitzagan jaietan kantujira

 

Eitzagako auzoa, auzo maitea da Zumarragan eta badu bere nortasun berezia.

Jaiak ere hala bizi dituzte herritarrek eta mimoz egindako lan eta jarduerak bere emaitzak izaten ditu.

Aurten 3 urteko etenaren ondoren berriz izan dugu bertara joateko aukera.

Gusto bat izan auzoan kantuan ibiltzea. Gertuko jende ugari eta maitatuak sentitu gara beste behin ere.

Etxera joateak ere pena eman digu, iluntzea motz geratu baitzaigu.

Bidean, kalean eta behar den tokian berriz elkartuko gara. 

Segi horrela eta bejondeizuela lagunak!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/05/07

2022-05-06 Getarian antxua egunean kantujira

 

Getarian izanak gaude lehenago, baina behin ere ez ginen egon Antxua egunean.

Maiatzeko egun paregabea izan genuen aurten eta ostiral iluntze baterako inongo aitzakiarik gabe ibili ginen. 

Antxoak, sagardoa eta txakolina dagoen lekuan aldarte ona ziurtatuta dago.

Horrela hasi eta musikaren laguntzaz kantatu eta kantatu ibili ginen. Goitik behera egin genuen erreskadan eta giro paregabea izan genuen.

Beste behin ere Getariarrek ez ziguten hutsik egin. 

Bertako lagunek ondorenean ere bikain zaindu gintuzten. Eskerrik asko lagunok!!!!!

Hurrengo batean gehiago!!!!!!

Aurreko urteetako emanaldiak Getarian: 2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

 



2022/05/02

2022-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira

Beste behin ere izan gara Legazpiko kaleetan gora eta behera kantua.

Giro paregabea eta futbola ere ez zen oztopo izan kanturako. 

Jende koadrilla ederra ondoan izan genuen hasieratik bukaera arte. Horrela kantuan ibiltzea ederra da. Beti sentitu izan gara oso gustura Legazpin, eta aurtengoa ez da ezberdina izan. 

Ondo bukatu Santikutzak eta beste bat arte!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 

2022/04/29

2022-04-28 Lazkaon San Prudentzioetan kantujira

 

Goierriko txoko honetan izan gara hirugarrenez. Eta beste behin ere irrifarrarekin itzuli ginen etxera.

Eguraldiak errespetatu gintuen eta gustura ibili ginen San Prudentzio eguneko iluntzean.

Koadrilla aparta izan genuen hasieratik eta geratu ere egin gabe han ibili ginen jo ta ke kantuan.

Jendea festa gosez zegoen eta espero dugu gure saioarekin pixkat asetu izana. 

Ederki pasa genuen eta ostiral goizeko gure lanetara gustura joan ginen .

Ondo ondo pasa festak eta hurrengo bat arte Lazkao!

Plazer haundi bat izan zen!

 Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

 

2022/04/04

2022-04-03 Astigarragan kantujira

Astigarragan behin ere izan gabe ginen talde bezala jotzen. Aurtengo udaberrian izan da gure lehen aldia.

Ez dugu puxkatean ahaztuko. Ergobian genuen hitzordua 12:00etan eta fin-fin azaldu zen talde polit bat.

Hasi orduko ahotsak berotuta zituzten eta 2 ordu t´erdiz ez ginen geratu ere egin.

Errepertorioari astindu bat eman genion eta irrifar batekin bukatu genuen aspaldian horrelako gutxi bizitzeko aukera izan baitugu.

Eguna borobiltzeko bazkaltzera sagardotegi batera joan ginen, etxera are eta gusturago itzultzeko.

Eskerrik asko bereziki Aiztondo abesbatzari gurekin kontatu eta babes hori eman izanagatik. Segi horrela kantuan! Segi euskaraz kantuan!



 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

2022/04/02

2022-04-01 Gallartan euskal astean kantujira

Abanto-Zierbenan egon garen bigarren aldia izan zen atzokoa. 

Lehenago Las-Karreras ezagutzeko zoria izan genuen eta aurten berriz Gallarta.

Udaberriko ostirala bazen ere, eguraldia erabat negukoa aurkitu genuen. Kalean hotz baina jende beroa inguruan.

Eusko Gudarien plazan ibili ginen batera eta bestera, eta ez ginen berehalakoan aspertu. 

Meatzaldeak euskara maite duela sentitu genuen eta euskaraz ondo pasatzea badagoela ikusi genuen.

Lan asteari bukaera ederra eman genion eta pandemiak eta gerrak ahaztuta gustura joan ginen etxera. 

Beste bat arte lagunok!

Aurreko emanaldiak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2022/02/27

2022-02-26 Leioan ihauterietan kantujira

Leioan hainbatetan izan gara, baina behin ere ez ihauteri giroan.

Denok dakigu ihauteriak egunerokotik ihes egin eta norberak ondo pasatzeko egun egokiak direla.

Gutxik esango dute mozorrotzeko ahalegina egin ondoren gaizki pasa duenik.

Leioara gerturatzeko aukera izan genuen ihauterietako larunbatean eta arratsalde pasa ederra egin genuen.

Koadrila ederra gertu izan genuen eta denbora ziztu bizian joan zitzaigun.

Leioara bueltatzeko aukera izango dugu laster eta ea bertan berriz ikusteko aukera dugun.

Bitartean segi euskaraz kaleak zipriztintzen!

 

Aurreko Leioako emanaldi gehiago:  2021, 2019, 2014, 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: