2019/07/16

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

* Uztailak 18: Antzuolan kantu-afaria (21:15etan)
* Uztailak 31: Donostiako Loiola auzoan (12:00etan)
* Abuztuak 10: Getarian Marmitako eguna (bazkalondoren hasita
* Abuztuak 15: Gabiriako jaietan kantujira
* Abuztuak 17: Ondarroan arrantzale eguna (18:30ean)
* Irailak 13: Leioan, Udondo auzoan (20:00etan)
* Irailak 22: Urretxun euskal jaia (12:00etan)
* Irailak 28: Zallan (bazkalondoren)
* Irailak 28: Ormaiztegin (afalondoren)
* Urriak 12: Durangon (18:00etan)

NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: Iñaki Aranguren


Elkarrizketa:
Urola-kostako hitzan elkarrizketa

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:

2019-07-14 Plentzian Karmen jaiak

Uribe kostan ibiliak gara noizbait eta Plentzian bigarren urtez egon gara.
Asteari bukaera emateko plan ona izan daiteke kantuan kalejiratxo bat egitea.
Urtetan lanean dabilen talde haundi bat dago Plentzian eta horietako asko lagun izan genituen aurtengoan ere.
Hasterako koadrilla haundia inguruan eta honela ibili ginen bukatu arte.
Ahots ederrak eta festarako griña duen jendearekin erreza da kalean kantuan ibiltzea eta halaxe ibili ginen.
Geurea bukatu eta oraindik dantza gosez zegoen jendea.
Jauzi musika jarri zuten altabozetatik eta jendea ez zen berehala aspertu.
Egun pasa bikaina Plentzian!
Eskerrik asko eta hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2018,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/07/13

2019-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Aurten ere Urretxuk eta Zumarragak bereizten ez dituen Geltokietako auzoan izan gara jotzen.
Seigarren bisita izan dugu auzo honetara. 2010ean ere bertan izan ginen.
Ardoa bezela eta urteak aurrera joan ahala jai hauek gero eta hobeak dira!
Lan bikaina egiten duen taldeak egitarau oparoa antolatu eta kalean ederki antzematen zen.
Kalea jendez beteta eta giro paregabea izan genuen!
Herrian jarraitzaleak ditugula bistakoa da eta euskara eta kantua maite duen jendea dagoelak betetzen gaitu gehien.
Ondo bukatu jaiak eta ea hurrengo baten bidean bat egiten dugun.
Eskerrik asko eta ondo bukatu jaiak lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016, 2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

2019/07/07

2019-07-06 Markinan Karmen jaiak

Badira urte batzuk lehen aldiz Markinan jo genuenetik.
Urtero giro paregabea aurkitu dugu eta harrera ezin hobea izan dugu.
2019ko Karmen jaien atarian gauza bera pasa zaigu. Hasieran berotzea kostatu zitzaigun baina akordatzerako koadrilla ederra genuen inguruan.
Bigarren geldialdia egin genuenerako talde mardula ginen kantuan!!!! Bai herritarrak eta baita Santioko bidea egiten ari ziren bisitariak ere!!!!!

Hortik aurrera gozatu ederra hartu genuen, kantu sakonak eta kantu alaiak nonahi!

Jendeak kanturako gosea ase ote zuen?
Horixe izaten da gure nahia.
Hurrengo batean edo beste edonon ea elkar ikusten garen!!!!

Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 20162015

Eguneko bideo bat: