2018/11/25

2018-11-24 Martutenen kantujira

Hirugarren aldiz Donostiako auzotzat duten Martutenen izan gara.
Beti euskararen egunaren atarian izan gara eta kaleetan jaso izan dugun harrera oso ona izaten da.
Zapatu eguerdian bueltatxoa hasi genuen eta auzoko ia taberna guztien atarian jo genuen tarte batez.
Auzo elkartearen aurrean amaitu genuen eta lagun izan genuen koadrila dexentekoa ibilibide osoan zehar.
Eztarri finak zituztela eta kantuan ondo egiten dutela bistakoa zen. Gustu bat da horrela kalean ibiltzea eta plazer haundia da horrela ibiltzea.
Segi horrela Martutene!
Segi eztarriari eta mingainari euskaraz eragiten!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo batzuk:








2018/11/24

2018-11-23 Zaldibarren euskaraldiko kantujira



Zaldibar bisitatu dugun hirugarren aldia izan da aurtengo euskaraldiko ekitaldia eta aurrekoetan bezain ondo hartu gaituzte.
Giro hotza kanpoan baina giro beroa jendearen artean.
Ilargia bete-bete eta koadrila haundia gurekin hasieratik bukaerara arte.
Euskarak horrelakoak behar ditu eta horrela urrutira iritsiko garela seguru gaude.
Ederki pasa dugu gure bi pasioak uztartuz, kantua eta euskara.
Segi horrela Zaldibar eta elkar topatuko garela seguru gara!


Aurreko urteetako berriak: 20172014

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/11/18

2018-11-18 Sondikan euskal azoka

Sondikan izan gara bigarrengoz.
Azoka ederra egiten dutela bagenekien eta gaurkoan ere ez du hutsik egin.
Kantuan hasi gara karpa haundiaren alboan eta dagoeneko lagun zaharrak egin ditugu aurkezlea eta soinu ekipokoak.
Etxean bezala sentitu gara!
Ondoren dantzariengana hurbildu gara ondoko karpara eta saiotxo bat egin dugu.
Gogoz hartu gaituzte eta eskertzekoa da txistulari, dultzainari eta erraldoien konpartsakoen jarrera.
Bukatzeko karpara itzuli gara eta akordatzerako bukatu beharra izan dugu.
Tratu bikaina jaso dugu eta hitz onak besterik ez ditugu antolatzaileentzat.
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2017,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2018/11/17

2018-11-17 Tolosan babarrun eguna

Aurten ere Tolosara joateko zortea izan dugu. Babarrunaren egunean izan gara bertan, baina aurrekoetan ez bezala eguerdi partean izan dugu saioa.
11:00etan hasi ginen jotzen eta etenik ez dugu izan goiz osoan izan. Aurtengoan Udaberri dantza taldeko musikariak izan ditugu bidelagun.
Luju haundi bat egia esateko.
Musikari bikainak eta jende ona! Elkarrekin jotzeko aukera izan dugu eta ondo baina hobeto moldatu garela iruditu zaigu.
Urki izeneko etorkizun haundiko danborreroa ere hor izan dugu lagun! Segi horrela motel! Ez haiz makala!
Kaleak jendez gainezka eta giroa nonahi.
Horrela etxera itzultzeak ere pena ematen du!
Hurrengo batean gehiago!!!!!




Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen:

Eguneko bideo bat:




Eguneko berria 28kanala telebistan






2018/11/11

2018-11-09 Bilboko Miribillan kantujira

Euskaraldia hastear  dago, oso gutxi falta da eta motorrak berotzeko Miribillara kantujira egiteko deitu ziguten. Bigarren aldia zen bertaratzen ginena eta harrera polita jaso dugu beste behin ere. Hasiera traketsa izan genuen... Euria eta haizean kalean eta ez ginen batere eroso ibili. Tabernetara sartzea erabaki genuen eta epelean eta bildu-bildu eginda giroa ederki berotu zen. Giro bikaina eta tratu ikaragarria. Ederki pasa genuen! Euskaraz kantatuz pixkat zipriztindu ote genuen eta gustura itzuli ginen etxera. Eztarriak astindu genituen eta orain ahobiziek mingaina astindu beharko dute! Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko emanaldiak: 2018-1,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat: