2018/04/27

2018-04-26 Lazkaon kantujira Maizpiden 30. urteurrenean

Lehenengo aldiz bisitatu dugu aurtengoan Lazkao. Leku ederra eta aitzakia paregabea. Maizpidek 30 urte bete dituela eta ospakizun ekintzetan azkena izan omen zen gure kantujira. Herrian bueltatxo bat eman genuen eta jendeak ederki erantzun zuen. Pintxopotea eta jaien usainak jendea ederki animatu zuen alajaina!
IruƱeako manadaren epaia dela eta etena egin beharra izan genuen elkarretaratzean parte hartzeko.
Hortik aurrera dena are eta hobeto joan zen.
Afaltzera Maizpidera bertara joan ginen eta afalosteko giroak sorgindu gintuen. Jarraitu horrela eta hurrengo batean gehiago eta hobeto!


Eguneko berriak: Goierriko Hitza, DV,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:

Lazkaoko herriak kantatuz zoriondu zuen Maizpide:





2018/04/22

2018-04-21 Orion Zaragueta eskolakoekin kantujira

Orioko herriak, eta batipat hango txoko batek badu gure bihotzean toki bat ondo irabazia aspalditik.

Gustura gerturatzen gara Oriora adeitsu eta alai hartzen gaituztelako eta honoko honetan ere halaxe izan da.

Herriko plazan eguerdian hasi eta akordatzerako eguna joan zaigu. Kalean behera geldialdi batzuk egin eta jendearen erantzuna hobetzen da. Geroko ibilbideak gosea ere irekitzeko balio izan digu!

Bikain zaindu gaituzte eta ederki pasa dugu!

Giro beroa kanpoan eta barruan!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ea laster ikusten dugun elkar!

Eguneko berriak:  karkara

Aurrekon urteetako berriak:  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen (bertan dauden argazki batzuk Karkara atari digitaletik hartu ditugu)

Eguneko bideoak: