2018/12/24

2018-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bigarren urtez Olentzeroren etorreran egon gara.
Toki pribilegiatuan egon gara, Arriagaren pare-parean eta jende andana gure inguruan.
Goxo-goxo ibili gara kantuan eta jendeak ederki erantzun du.
Guk ere jaso dugu olentzeroren aurtengo oparia.
Aurtengoak bukatu ditugu. Datorren urteari aurtengoa bezain polita izan dadila opa diogu.

Eskerrik asko gurekin Euskal Herriko plazetan lagun izan gaituzuen guztiori!

Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat



2018/12/23

2018-12-22 Tolosan gabonetako azoka berezian kantuan


Tolosan beti egoten da giro berezia, eta gabon aurreko azokan ba... zer esan...

Azoka egun bat ez da egunik egokiena kanturako. Jendeak zeregin ugari ditu buruan, baina beti topatu daiteke tarte bat gozamenerako. Guretzako kantua eta euskara gozamena dira eta halaxe ibili gara azokako gunez-gune gure giroa sortu nahiean.

Txandaka-txandaka jende ugari izan dugu inguruan eta hasieratik bukaeraraino gozatua hartu dugu.

Hurrengo batean ea elkar ikusten garen....

Eguneko berriak: ataria

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:






2018/12/21

2018-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Ederki pasa dugu beste behin ere!

Eguerdi partean hasi gara Azpeitiako kaleetan kalejiran. Geure txokoa aurkitu dugu plaza txikian eta koadrilatxoa lagun, han egon gara bukatu arte. Bazkal ordua iritsi denean erretiratzea hobe dela iruditu zaigun arte!

Eguraldi paregabea eta aitzakiarik ez dugu izan inondik inora!
Harrera ona eta opor eta gabonen usaina duen egun honek aldarte ona ekartzen du.
Hala bada, gustura itzuli gara etxerantz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Basazabalen bazkaltzen eman eta lagun izan ditugun guztiei. Ginda bikaina oparitu diguzue!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat


2018/12/06

2018-12-08 Korsikan Festa Di A Nazioni

Datozen jai egun hauek oso egokiak izaten dira atsedena hartzeko, baita bidaiatzeko, turismoa egiteko… Gure taldeak esperientzi musikal berri bat biziko dugu gure lurretatik kanpo.
Abenduaren 6an, gure instrumentuen maletak hartuta, Korsikara bidaiatuko dugu, “FESTA DI A NAZIONI”
ekimenean parte hartzeko.
Korsikarrak, euskaldunak bezala, historia eta hizkuntza propioa izateaz gain, kontzientzi nazionala dute, eta horrekin batera, ondare kultural musikala konpartitua izan dute urteetan, batez ere ipar-Euskal Herriko talde eta kantariekin.
“FESTA DI A NAZIONI” Korsikako Konka herrian ospatuko da. Bertan, Korsikako talde eta kantariak parte hartuko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldi nagusia, eta
amaitzeko herri afari bat ospatuko dute, ondoren korsikako eta euskal kantuekin animatuta.
Aurten, 20 urte beteko du ekimen honek, beraz, berezia izango da bertakoentzat.
Bestalde, uharteko beste herri batzuk ezagutzeko
aukera izango dugu, eta horrekin batera, horietan musika jotzeko eta gure kantuak ezagutarazteko aukera eskainiko dugu, Portivechju, Bonifazio, e.a…
Bueltan emango dugu bertan bizitakoaren berri!!!!!

2018/12/03

2018-12-02 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak


Ormaiztegin etxean bezala sentitzen garela esatea gutxi da.
Etxean baina hobeto agian!
Lagun fidelak eta kantari finak lagun dituen talde batek ze esan dezake?
Aurtengo Ander Deunaren jaietan izan ginen eta saio eder askoak egin ahal izan genituen.
Tabernaz-taberna goxo-goxo ibili ginen eta iluntzeko egonaldia motz ere egin zitzaigun!
Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2018-12017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/12/02

2018-12-01 Zarautzen euskaraldiko kantujira

Aurtengo euskaraldian ere Zarautzen parte hartzeko aukera izan dugu. Beste behin ere pare-pareko giroa genuen. Jende andana musika plazan, giro epela eta ia guztia alde.
Euri pixkat hasi du eta hor ibili behar izan dugu aterpe bila.
Koadrilla haundia izan dugu atzetik eta ederki pasa dugu.
Beti erantzun ona jasotzen dugu zarauztarren aldetik eta han batera eta bestera ibiltzeak poza besterik ez du ematen!
Euskara presenteago izan zen eta arnasgune hauek babesten segi behar dugu!
Segi horrela eta beste bat arte!

Aurreko urteetako berriak: 2018 iraila, 2017, 2017-09-082016

Argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:

2018-12-01 Irunen euskaraldiko kantujira




Euskaraldiaren zurrunbiloaren bukaerara iristen ari gara eta Irunera egin dugu bisita lehen aldiz.
Hasterako taldetxoa inguratu zen liburuxka eske eta kanturako prest.
Horrela hasi eta bukatu arte!
Euskararen motorrak berotuta inguratu dira lagun guzti horiek eta ederki pasa dugu beraiekin eguerdiko saioa!
Beste behin ere ikusi dugu kantatzea gustatzen zaigula eta euskaraz ondo pasa daitekeela alajaina!
Segi horrela!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/11/25

2018-11-24 Martutenen kantujira

Hirugarren aldiz Donostiako auzotzat duten Martutenen izan gara.
Beti euskararen egunaren atarian izan gara eta kaleetan jaso izan dugun harrera oso ona izaten da.
Zapatu eguerdian bueltatxoa hasi genuen eta auzoko ia taberna guztien atarian jo genuen tarte batez.
Auzo elkartearen aurrean amaitu genuen eta lagun izan genuen koadrila dexentekoa ibilibide osoan zehar.
Eztarri finak zituztela eta kantuan ondo egiten dutela bistakoa zen. Gustu bat da horrela kalean ibiltzea eta plazer haundia da horrela ibiltzea.
Segi horrela Martutene!
Segi eztarriari eta mingainari euskaraz eragiten!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo batzuk:








2018/11/24

2018-11-23 Zaldibarren euskaraldiko kantujira



Zaldibar bisitatu dugun hirugarren aldia izan da aurtengo euskaraldiko ekitaldia eta aurrekoetan bezain ondo hartu gaituzte.
Giro hotza kanpoan baina giro beroa jendearen artean.
Ilargia bete-bete eta koadrila haundia gurekin hasieratik bukaerara arte.
Euskarak horrelakoak behar ditu eta horrela urrutira iritsiko garela seguru gaude.
Ederki pasa dugu gure bi pasioak uztartuz, kantua eta euskara.
Segi horrela Zaldibar eta elkar topatuko garela seguru gara!


Aurreko urteetako berriak: 20172014

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/11/18

2018-11-18 Sondikan euskal azoka

Sondikan izan gara bigarrengoz.
Azoka ederra egiten dutela bagenekien eta gaurkoan ere ez du hutsik egin.
Kantuan hasi gara karpa haundiaren alboan eta dagoeneko lagun zaharrak egin ditugu aurkezlea eta soinu ekipokoak.
Etxean bezala sentitu gara!
Ondoren dantzariengana hurbildu gara ondoko karpara eta saiotxo bat egin dugu.
Gogoz hartu gaituzte eta eskertzekoa da txistulari, dultzainari eta erraldoien konpartsakoen jarrera.
Bukatzeko karpara itzuli gara eta akordatzerako bukatu beharra izan dugu.
Tratu bikaina jaso dugu eta hitz onak besterik ez ditugu antolatzaileentzat.
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2017,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2018/11/17

2018-11-17 Tolosan babarrunaren eguna

Aurten ere Tolosara joateko zortea izan dugu. Babarrunaren egunean izan gara bertan, baina aurrekoetan ez bezala eguerdi partean izan dugu saioa.
11:00etan hasi ginen jotzen eta etenik ez dugu izan goiz osoan izan. Aurtengoan Udaberri dantza taldeko musikariak izan ditugu bidelagun.
Luju haundi bat egia esateko.
Musikari bikainak eta jende ona! Elkarrekin jotzeko aukera izan dugu eta ondo baina hobeto moldatu garela iruditu zaigu.
Urki izeneko etorkizun haundiko danborreroa ere hor izan dugu lagun! Segi horrela motel! Ez haiz makala!
Kaleak jendez gainezka eta giroa nonahi.
Horrela etxera itzultzeak ere pena ematen du!
Hurrengo batean gehiago!!!!!




Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen:

Eguneko bideo bat:




Eguneko berria 28kanala telebistan






2018/11/11

2018-11-09 Bilboko Miribillan kantujira

Euskaraldia hastear  dago, oso gutxi falta da eta motorrak berotzeko Miribillara kantujira egiteko deitu ziguten. Bigarren aldia zen bertaratzen ginena eta harrera polita jaso dugu beste behin ere. Hasiera traketsa izan genuen... Euria eta haizean kalean eta ez ginen batere eroso ibili. Tabernetara sartzea erabaki genuen eta epelean eta bildu-bildu eginda giroa ederki berotu zen. Giro bikaina eta tratu ikaragarria. Ederki pasa genuen! Euskaraz kantatuz pixkat zipriztindu ote genuen eta gustura itzuli ginen etxera. Eztarriak astindu genituen eta orain ahobiziek mingaina astindu beharko dute! Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko emanaldiak: 2018-1,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:





2018/10/07

2018-10-07 Urretxu-Zumarragan kilometroak

Egun berezia izan da gaurkoa guretzat.
Urretxu-Zumarragako ikastolako 6 ikasle ohik parte hartzen dugun taldea gara eta bertan antolatu den kilometroak jaiak jotzeko eskatu ziguten.
Halaxe egin dugu 2 orduz. Eguraldi traketsa izan da baina txarrenean onena tokatu zaigu.
Ateri egin digu tarte haundi batean eta hor ibili gara kantuan Zumarragako plaza inguruan.
Elkartu garenak ederki pasa dugu eta goxatua eman diogu egunari.
Animo lanean aritu zaretenoi eta hurrengo batean gehiago eta hobeto egingo dugu!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:


2018/09/30

2018-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak



Aspaldian derrigorrezko bisita izaten dugu Ormaiztegira. Joan izan garen guztietan harrera beroa izan dugu eta aurtengoan ez digute hutsik egin.
Afal ondoren jotzen hasi eta lehen notatik hasita jendea kanturako zegoela somatu genuen.
Giroak ez zuen gutxira egin harik eta orduak txikitu ziren arte.
Horrelako jendearentzat jotzea plazerra da eta gaueko nekeak ez genituen sentitu ere egin!
Eskerrik asko Ormaiztegi eta beste batean gehiago eta hobeto!


Aurreko urteetako berriak:  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Eguneko bideo bat:



2018/09/24

2018-09-23 Urretxun euskal jaia

Urretxun kantujira egiten hasi ginela ez dakigu zenbat urte izango diren... Agian hobe ez gogoratzea.
Taldea osatu genuenetik urtero izan gara eta koadrilla dexentea izaten dugu lagun urteak joan eta urteak etorri.
Horrela plazer bat da kantuan edota dantzan ibiltzea.
Beste behin ere, bero eginagatik ederki pasa genuen!
Ondo bukatu jaiak lagunok!!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen




Aurreko urtetako berriak: 2017, 2016, 20152014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko bideo bat:



2018/09/15

2018-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Laugarren aldiz izan gara Galbaixo egunean Mutrikun.
Plaza kuttuna izan dugu hasieratik Mutriku eta aurten ere berretsi egin du bere umorea eta kanturako griña!
Zezenen saioa bukatu zain egon ginen eta gure txanda hasi zen.
Ez gintuzten toreatu eta bikain erantzun zuen talde polit batek!
Xuabe-xuabe hasi ginen girotu nahiean eta eguraldi epelak halaxe lagundu zigun ia 23:00ak arte!
Gutxi aspertuko ziren nonbait, ezin bukatuta ibili ginen eta!
Irripar batekin itzuli ginen etxera eta beste batean itzultzeko gogoz geratu gara!
Ondo bukatu  Galbaixuak!!!


Aurreko urteetako berriak: 2017, 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/09/09

2018-09-08 Elorrion Ferixa nausikoak

Elorrian azken aldiz izan ginenetik 9 urte pasa dira. Badira batzuk...
Herria jendez eta festaz gainezka zegoen iritsi ginen.
Plazan zegeon giroak gainezka egiten zigun eta toki lasaiago batera joan ginen.
Poliki-poliki hasi ginen eta denborarekin koadrilla ederra inguratu zitzaigun.
Ondo kantatuko genuen, zeren eta zeruak zuen itxura ikusita bustiko ginela zirudien... Eutsi zion eta eskerrak!!!!
Jendea fidel eta partehartzaile izan genuen!
Ezin bukatu ibili ginen eta bihotzen bat hunkitu genuela jakin genuen.
Horrela etxera gustura eta astebeteta joan ginen!
Egun ederra pasa genuen!!!

Aurreko urteetako berriak:  2009

Eguneko bideo bat:


2018-09-08 Zarautzen euskal astea

2018ko euskal jaiaren bezperan izan gara aurten ere.
Hasterako 12:00etan zain-zain genuen koadrilla haundi bat!
Hortik aurrera musika jo eta kantatu egin genuen ia etenik gabe!
Erantzun bikaina eta maitatuak sentitu ginen uneoro...
Horrela ibiltzea plazer bat da halajaina...
Hurrengo batean gehiago!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2017-09-082016


Eguneko bideo bat:


2018/09/01

2018-09-01 Donostian euskal jaiak

Donostian lehenago izanda gaude jotzen. Loiolan eta Martutenen aspaldian sarri izanak gara, baina erdialdea eta "Donostia kantuz"ekoen laguntzaz lehen esperientzia izan dugu aurtengoa.
Hasi orduko jende andana inguruan eta egia esan, oso motza egin zaigu jarduna.
San Martin azokagunean hasi eta geldialdiz geldialdi Boulebard-eraino akordatzerako iritsi gara.
Esperientzia paregabea eta euskal jaiak gaur ere zentzua hartu du Donostian. Beste behin ere, nor garen eta gure hizkuntzan zeinen ondo pasa daitekeen ikusi dugu.
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu euskal jaiak!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/08/18

2018-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Duela 9 urte izan ginen Ondarroan lehen aldiz, hau da, aurten 10. aldiz joan gara Arrantzale egunera!
Ondarroa fidela izan da gurekin eta hori oso toki gutxitan pasatu zaigu.
Ondarroan kantatu eta partehartu toki gutxitan ez bezala egiten dute eta giro paregabea izaten da bertan.
Aurten euria egin behar zuela zioten iragarpenek, eta halaxe egin zigun 3 minutuz. Gainontzean ateri egin zuen!!!!!!
Honela beste behin ere etxera itzultzeko penaz joan beharra izan dugu!
Ea datorren urtean ikusten garen!!!!!
Biba zuek!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen



Eguneko bideo bat:


2018/08/06

2018-08-05 Getarian Salbatore jaiak


Aurtengoan koadrillen eguna igandea izatea tokatu da. Eguzkiak gogotik jo zuen eta giroa ederki berotu zuen.
Marmitako lehiaketak arrakasta du Getarian eta jende andana elkartzen da bazkaltzen.
Gu hasterako txinpartak hasita daude eta ezinezkoa da hori itzaltzea.
Bazkalondorenetik jaiki eta Getariako kale estuetan gora eta behera ibili ginen.
Denboraren nozioa galtzeraino ibili ginen!
Ezin bukatu eta maratoia ia-ia nekatu gabe bezala bukatu genuen!
Ondo bukatu jaiak eta gora Salbatoreak!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak:   2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko bideoak:





2018/07/31

2018-07-31 Loiolan San Inazio jaiak


Hirugarren urtez bisitatu dugu Donostiako Loiola eta beste behin ere harrera ikaragarria egin digute.
Beste auzo batzuetako kantariak ere gerturatu dira eta kalejira polita egin dugu auzoan zehar.
Bizirik dagoen auzoa da eta antzematen da urtean zehar mugimendua badagoela.
Hori aprobetxatu eta disfrutatzeko aukera izan dugu aurten ere!
Mundialak 4 urtez behin izaten dira eta ea epe hori baina lehen elkarrekin egoten aukera dugun!
Ondo bukatu San Inazio jaiak!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Aurreko urteetako emanaldiak Loiolan:  2017, 2016  
 
Eguneko bideo bat:





2018/07/27

2018-07-25 Gorlizen Santiago eguna

Gorlizen egonda geunden 2009 eta 2010ean. Aurten 2 aldiz bertaratzeko aukera izan dugu. Apirilaren 28an izan ginen eta berriro Santiago egunean izan gara.
Aurtengo apirileko emanaldiaren irudirik ez dugu baina behean baduzue aurreko bi bisitetako kronikak.
Santiago eguna Gorliztarrek ederki ospatzen zutela bagenekien, baina aurten guk bizitzeko aukera izan genuen.
Iritsi orduko jaia usaintzen zen kalean eta gu asterako txinpartak zeuden airean!
Iluntze-gaua airean joan zitzaigun eta lagun talde fidela izan genuen gurekin.
Dantza eta kanta egin genuen ia-ia gorputzak bale esan arte.

Ederki pasa genuen!!!

Segi horrela Gorliz!!!!

Beste urteetako berriak: 2010 , 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2018/07/16

2018-07-15 Plentzian Karmen jaiak

Lehen aldiz izan gara Plentziako herrian. Bertako kantu taldeak badu sona, eta merezitako fama duela ikusi genuen!
Eguraldia duda-mudan izan genuen eta ez bazuen zaparradarik egin, bota zuen nahikoa.
Dena dela, han izan genuen talde mundial bat inguruan. Kanta eta dantza egiten aspertzen ez diren horietakoak direla erakutsi ziguten.
Panderojoleak eta txistulariak ere lagundu ziguten eta gozatu ederra hartu genuen!
Akordatzerako ilundu eta etxerako ordua iritsi zitzaigun.
Lehen aldiak errepikatzeko gogoa utzi zigun!

Bidean elkar ikusiko garelakoan gaude!

Gure gogoa honela geratu zen. Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/07/14

2018-07-12 Antzuolako jaiak

Enegarren aldiz bisitatu dugu gure ia bigarren etxea den Antzuola.

Halaxe sentitzen gara, etxean bezala!

Hontzaren aurretik herri-afari polita eta jendetsua izan genuen eta Hontzaren

Harrera beroa eta giro jatorra!

Beste bat arte eta ondo pasa jaixak!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat


2018/07/09

2018-07-08 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Geltokietako jaiak iritsi eta joan dira akordatzerako.

Jaiei amaiera ematea ez da hain erreza izaten baina aurtengoan ere polita izan da.

Herrian egonagatik ere, beti izaten dugu jendea inguruan eta laguntzeko prest. Saio umoretsua eta bizia izan dugu aurtengoa.

Eskerrik asko lanean fin-fin ibili den jai batzordeari gurekin kontatzeagatik eta zorionak egiten duzuen auzoko jai potenteagatik. Segi horrela neska-mutilak!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/07/08

2018-07-07 Markinan Karmen jaiak

Markinan beti izan dugu harrera beroa eta aurten ez da salbuespena izan.
Krosean lasterka ibili zirenak hauspoa beteta zutelarik hasi ginen gu hauspoari eragiten.
Hasi orduko taldetxo ederra inguruan eta horrela denbora airean joaten zaigu.
20:00etan hasi eta afaltzeko garaia nahi baina lehenago iritsi zitzaigula esan genezake.
Beste behin ere ederki pasa genuen Markinan eta aho zapore gozoz itzuli ginen etxera.
Aurtengoak ere merezi izan du!
Hurrengo batean gehiago! 



Aurreko urteetako berriak: 2017, 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:

2018/06/30

2018-06-30 Orion garai bateko ezkontza eta kantu bazkaria


Orion San Pedrotan behin ere izan gabe geunden.
Aurten garai bateko ezkontza egiteko asmoa zutela eta bertaratzeko gonbita egin ziguten.

Eguna bero hasi da eta halaxe bukatu da!

Garaiko eguraldia eta giro bikaina izan dugu ibilbide guztian zehar eta halaxe bukatu dugu.

Aho zapore ederrez eta berriz itzultzeko gogoz.

Ondo bukatu jaiak eta uda ona pasa dezagula guztiok!!!!!

Beste Orioko emanaldi batzuk: 2018, 2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko berriak eta argazkiak:  karkara

Eguneko argazki batzuk hemen klik eginda

Eguneko laburpen bideo bat: Bertakoak bertako kanta bat kantatzen! Mundiala!!!!!

2018/06/24

2018-06-23 Bilboko Miribillan kantujira

Bilboko ertz batean dago Miribilla eta Mirigorri kultur elkarteak deiturik aurtengo San Joan bezperan egin diegu bisita.
Udaberri tristea izan dugu eta eguzki printz indartsuek eraginda edo... indarrez ibili ginen Bilbo aldean.
Giro bikainean egun umoretsua pasa genuen.
Bilbotarrak haundiak omen dira, baita bihotzez ere!
Bazkari goxoa eta lagunartea beste hainbeste!
Mirigorri, segi horrela urte askoz!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/06/17

2018-06-16 Urrestillan San Joanak

Huts egitea ezinezkoa egiten zaigun emanaldia da Urrestillakoa.
Aurten ere bertan izan gara eta beste behin ere mundial pasatu genuen!
Krosak jende ugari eraman zuen Urrestillara eta gu plazara joaterako lagun ugari genituen lagun.
Horrela hasi eta afalordurarte aldarte ederrean ibili ginen.
Ederki afaldu genuen eta  afalondoren beste saio txiki bat egin genuen.
Jo beharrekoak jo genituen eta majo kostata erretiratu ginen etxera.
Gustura ibili ginen bai!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak:  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011


Urola-kostako hitza

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.


Eguneko bideo bat:



2018/06/03

2018-06-03 Legution ingurumen eguna

Ekainaren 13an egitarau mardula antolatu dute Legution.
Ingurumen eguna dela eta.

Eguraldiak tregua txiki bat eman du eta eguerdi parte hori ederki gozatu dugu legutioarren artean.

Jendeak bazuen kalean egoteko gogo/beharra eta haietako askorekin ibili gara kantuan!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko bideo bat:


2018/05/12

2018-05-12 Urduñan otxomaio jaiak

Eskualde honetan ibilita bageunden ere, lehen aldia izan da Urduñan jo duguna.
Herri ederra eta festa ospetsua zutela bagenekien.
Partehartze polita duen festak direla konturatu gara eta egun ederra pasa dugu bertan!
Jende jatorra inguruan eta ez gara kantuan aspertu!
Eskerrik asko gurekin batera ibili eta parte hartu dutenei!!!!!



Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoa:


2018/05/11

2018-05-10 Algortan kantujira

Lehen aldiz bisitatu dugu Algortako auzoa.

"Aitzakia" San Mamesen jokatuko diren 2 rugby finalak berotzea izan da. Bizkaian garbi dago Getxoko taldea aitzindaria izan dela kirol honetan eta hori dela eta izan da gure bisita Algortara.
Osteguna, pintxopotea eta giro ona izanda ez zegoen aitzakiarik!
Lagun ugari inguratu ziren guregana eta ederki ibili ginen kantuan. Nahiko genuke inguruan zeuden bisitariak irudi atsegin honekin geratu izana. Seguru baietz!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2018/04/27

2018-04-26 Lazkaon kantujira Maizpiden 30. urteurrenean

Lehenengo aldiz bisitatu dugu aurtengoan Lazkao. Leku ederra eta aitzakia paregabea. Maizpidek 30 urte bete dituela eta ospakizun ekintzetan azkena izan omen zen gure kantujira. Herrian bueltatxo bat eman genuen eta jendeak ederki erantzun zuen. Pintxopotea eta jaien usainak jendea ederki animatu zuen alajaina!
Iruñeako manadaren epaia dela eta etena egin beharra izan genuen elkarretaratzean parte hartzeko.
Hortik aurrera dena are eta hobeto joan zen.
Afaltzera Maizpidera bertara joan ginen eta afalosteko giroak sorgindu gintuen. Jarraitu horrela eta hurrengo batean gehiago eta hobeto!


Eguneko berriak: Goierriko Hitza, DV,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:

Lazkaoko herriak kantatuz zoriondu zuen Maizpide:





2018/04/22

2018-04-21 Orion Zaragueta eskolakoekin kantujira

Orioko herriak, eta batipat hango txoko batek badu gure bihotzean toki bat ondo irabazia aspalditik.

Gustura gerturatzen gara Oriora adeitsu eta alai hartzen gaituztelako eta honoko honetan ere halaxe izan da.

Herriko plazan eguerdian hasi eta akordatzerako eguna joan zaigu. Kalean behera geldialdi batzuk egin eta jendearen erantzuna hobetzen da. Geroko ibilbideak gosea ere irekitzeko balio izan digu!

Bikain zaindu gaituzte eta ederki pasa dugu!

Giro beroa kanpoan eta barruan!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ea laster ikusten dugun elkar!

Eguneko berriak:  karkara

Aurrekon urteetako berriak:  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen (bertan dauden argazki batzuk Karkara atari digitaletik hartu ditugu)

Eguneko bideoak:






2018/02/09

2018-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa


Otsailaren 5ean guk Beasainen partehartzea klasiko bat bihurtzear dagoela esateko zorian gaude...
Eguraldiak ez gaitu oso ondo hartu azken bi urtetan, elurra, hotza eta barrurako giro hobea egin digu bi zita hauetan.
Dena dela, Beasaingo plaza azpi horreko joku ikaragarria ematen du eta koadrilla ona izan genuen lagun beste behin ere.
Txokoan tokia hartu eta han jardun genuen luze eta goxo kantuak jo eta kantatuz. Beste behin ere zegoen giroa ikusti harrituta itzuli ginen etxera!
Zerbaitetarako gogoa dagoenean garbi dago jendeak erantzuten badakiela!
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2017, 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2018/01/19

2018-01-18 Berrizen San Antonio jaiak

Berriz bisitatu dugun laugarren aldia da, eta aurrekoetan bezala izan dugun harrera beroa izan da.
Badakigu ez direla herriak bizi dituen egunik alaienak eta horregatik are eta gehiago baloratzen dugu izan genuen harrera.
Tabernaz taberna ibili ginen aurtengoan, eta ederki ibili ginen. Barrurako hobea zegoen eta Berrizko tabernak ondo laguntzen dute halaxe ibiltzeko.
Jira on bat egin eta plazan bukatu genuen.
Aurtengoan arbola bere tokian zegoen, Olakueta plaza elegante zegoen eta askotan pasatzen den moduan onenean bukatu beharra izan genuen!
Segi horrela!!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: