2015/09/21

2015-09-20 Urretxun Euskal Jaia

Gaur dena mundial joan da!

Eguraldia paregabea, jendetza Iparragirreren jaiotetxearen aurrean eta kantua eta dantza nahi adina.

Horrela edonora joan liteke. Maitatuak sentitzen gara eta herrian halako harrera izateak poza ematen digu.

Baina gogoratu. Kantua eta euskara uztartzen ditugu eta hori ez da egun bakarrean egin behar, urte osoan baizik.

Ondo pasa Santa Anastasi jaiak!!

Aurreko urteetako argazkiak:  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008



Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:



Eguneko bideoak:




2015/09/15

2015-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Aurtengoa lehen aldia da Mutrikura gerturatu garena. Saiakera batzuk egon dira baina aurtengora arte ez zaizkigu gauzak pare-parean tokatu.
Aurten suertez, bertaratu gara eta giro paregabea izan dugu lagun.
Zezenak bukatu zain egon gara eta bukatu orduko hasi eta erantzun paregabea aurkitu dugu.
Ordubete pasako kantu saioa egin eta beheko plazara jaitsi gara kalejiran. Kale estuak eta koadrila bikaina atzetik. Beheko kalean beste pixkat egon gara eta berriz kalian gora saioa amaitzeko. Akordatzerako 22:30ak ere izango ziren eta jendearen partetik ez dugu presarik somatu.
Ez dakigu nekea edo gosea zer den ba ote dakiten mutrikuarrek, baina kantua zer den bai. Ederki pasa dugu eta beste noizbait elkar ikusteko itxaropenarekin joan gara etxera.

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen:


Eguneko bideoak:


2015/09/13

2015-09-12 Bergaran San Martin jaiak


Bergarara gonbidatuan izan gara oraingo honetan. Bigarren aldia da bertan jo duguna, baina aurrekoa aldia duela 6 urte izan zela kontuan izanda, esperientzi berri bat bizi izan dugula esan dezakegu.
Goizeko azokaren inguruan jendea zebilen bitartean tokatu zaigu jotzen ibiltzea. Eguerdiko 12:00etan hasi gara eta 14:30ak arte han ibili gara batera eta bestera. Giro polita aurkitu dugu eta harrera beroa egin digute egon garen geldiune denetan.
Batzuk kantuan eta beste batzuk egonean izan ditugu inguruan eta guztien irrifarra izan dugu ordainik onena.
Ondoren paella janera joan gara eta oso ondo tratatu gaituztela esan beharra daukagu. Eskerrik asko antolatzaileei honelako bazkari goxoa eta honelako tratua emateagatik.
Bazkalondoren eta zezenak hasi bitartean kantaldi txiki bat egin dugu.
Hortik aurrera karpan zezenek gure saioak baino ikusmin handiagoa sorrarazi dute.
Kalean beste saiotxo bat egin eta halaxe etxeratu gara. Aho zapore gozoarekin eta ondo pasa izanaren sentipenarekin.

Aurreko urteetako berriak: 2009

Eguneko argazkiak hemen klik eginda:

Eguneko bideoak: