2013/09/29

2013-09-28 Ormaiztegin San Migel jaiak

Aurten ere lagun zaharrak bisitatzeko aukera izan dugu Ormaiztegin.
Ez da ez lehen aldia eta aurrekoetan bezain ondo pasa genuela esan behar dugu.
Gure irudipena afaltzen inoiz baina jende gehiago ikusi izana da, seinale festak baduela bere indarra.
Afaldu, txintxo-txintxo mahaiko janak jaso eta han hasi ginen jotzen. Tenperatura ederra eta giro aparta. Kantatu eta dantzatu indarrak agortu arte.
Egia esateko ederki pasa genuen zuen herrian. Hurrengo baterako gogoak ere piztu zaizkigu. Ea hala den.

Arazo bat medio eguneko argazkiak nahi baina kalitate txarragoekin atera zaizkigu. Dena den publikatzea erabaki dugu

Aurreko urteetako berriak: 2012, 2011

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideo bat:

2013/09/26

2013-09-22 Urretxun Euskal Jaia

Etxean emanaldia egitea eta jendeak horrelako harrera ematea pozgarria da.
Eguraldi ederra Urretxuko Euskal jaiean izan genuena. Giro beroa alde guztietatik. Tenperatura beroa eta kalean zebilen jende ugaria festarako gogoz.
Dudarik ez da goizeko giroa gero eta ederragoa dela eta egun alaia pasatzeko aukera izan genuela.
Gogoratu beharko genuke nondik datorren egun hau eta zein beharko lukeen helburu. Ondo pasatzeaz gain Urretxu euskalduna dugu amets eta poliki bada ere, bidean goaz.
Eskerrik asko lagunok, guztion artean gero eta haundiago egiten baitugu egun hau!


Datorren urtera arte

Aurreko urteetako berriak: 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak


2013/09/15

2013-09-15 Legutioko Kofradiak

Irailaren 15ean lehen aldiz Legutio bisitatzeko aukera izan genuen.
Herri txikia bai, baina kaxkarra ez. Pasatu askotan pasatzen da bat Legutiotik baina bertan geratu gure taldean gutxitan egindako kontua izan da hori.
Gu joaterako perkusio tailerrean jo eta su ibili ziren hainbat eta hainbat eta 13:00etan, ba gure txanda iritsi zen.
Eguerdian eguzkiaren goxotasunarekin hasi ginen kantuan eta poliki-poliki han inguratu zen herritar ugari. Batzuk kantatzen eta beste batzuk entzuten. Han jardun genuen bi orduz kanta eta kanta. Baten bat esnatu bagenuen ere, gehientsuenak gustura sumatu genituen... Esan zigutenak ere baziren eta horren ordaina baina politagorik ez dago guretzat.
Ederki ibili ginen kantuan, ederki bazkaldu genuen plazan eta gustura asko etxeratu ginen halako parajeez gozatuz...

Eguneko berriak: Gara

Eguneko argazkiak: