2012/12/08

2012-12-02 Leioan kantujran

Bentazaharra (e)k argitaratua 17:16 e(t)an

Abenduaren 3aren atarian Leioa bisitatzeko aukera izan genuen aurtengoan.
Euskararen eguna dela eta kantua eta euskara uztartu genituen Leioako kaleetan. Aitzakia edo arrazoi bikaina bai bata zein bestea!
Eguraldi traketsa izanda ere jendeak ederki erantzun zuen eta lagun giro ederra izan genuen. Igande eguerdia goxatzea izan genuen helburu eta espero dugu jendeak hala sentitu izana. Dagoeneko hango kaleak eta txokoak ezagutzen ditugu eta igande eguerdirako plan aproposa da herri hau bisitatzea.
Ea berriro elkar ikusteko aukera izaten dugun eta Leioatarrak aurtengoan bezain leial jarraitzen duzuen.



Eguneko argazkiak:

Ez dago erantzunik "2012-12-02 Leioan kantujran"